Itsaso III


Sukaldean sartu eta kafea prestatzeari ekin nion. (Niretzat plazera da goizeko erritualean kafearen usaina aditzea). Gosaltzeko beti erabiltzen nuen katilua hartu eta kafea prest zegoela Susanari idatzi nion gauean bizitako guztia kontatzeko. Oroitzapenekin berriz ere berotu egin nintzen eta Susanaren konplizitatea eta morboa ikusita masturbatzeko gogoak sartu zitzaizkidan.

– Komunera norbait joan dela entzun dut eta ez dut uste alaba denik. – Idatzi nion.
– Atera zaitez pasillora eta probokatu ezazu disimuluarekin. – Erantzun zidan Susanak.
– Erotuta zaude, oso agerikoa litzateke hori, gainera alaba esna balego entzungo gintuzke.
– Sukaldera gerturatzen ari da! – Esan nion urduri.
– Kamisoiaren tirante bat sorbaldatik behera jaisten utzi. – Idatzi zidan Susanak.
– Eginda!

Mugikorrarekin ari nintzela, parez-pare, soilik boxerrak jantzita mutil katxarro bat azaldu zen eta
egun onak eman genizkion elkarri.

– Buenorro bat sartu da nire sukaldean! – Idatzi nion Susanari urduritasunak berotasunari lekua
eginez.
– Ba, probokatu, eman kaña gazte horri! – Idatzi zidan Susanak.
– Horretarako baina, mugikorrean idazteari utzi beharko diot. – Idatzi nion.
– Saiatu zaitez! Kontatuko didazu gero, musuak! – Erantzun zidan Susanak.

Alabaren laguna ura edatera zihoala, nire burua aurkeztera altxa nintzen, eta goxotasun eta
probokazio puntu batekin, gosaltzera gonbidatu nuen. Kafeaz gain ez nuen beste ezer hartzeko
ohitura ez gogorik, baina aukera paregabea iruditu zitzaidan platano bat hartu eta honekin apur bat
probokatzeko.
Jolasean ibili nintzen eta mahai azpian ere, nire oina berea laztantzen hasi zen. Bazirudien mahaiak
gure instintua banatzen zuela. Alde batetik, gerritik gora berriketan aritu ginen probokazioa
disimulatuz; eta bestetik, gerritik behera probokazio eta laztan gordinek, gu bero-bero jarriz, bereak
eta bi egiten zituzten. Begirada haren begietara zuzendu, eskua nire hankartera eraman nuen
masturbatzeko asmoz eta zoragarri korritu nintzen aulki horretan, mutil katxarro hura aurrean nuela.
Ondoren nik ere probatu nahi nuen boxerrean gordetzen zuen gogortasun hura, eta zutik, nire izter
artean zakila kokatuz korritu egin zen.
Gazteak oherako bidea hartu zuen eta aztarnak garbitu ostean Susanari idatzi nion gertatutakoa
kontatzeko. Susanaren erantzuna oso garbia eta zuzena izan zen:

– Telefonoa lortu behar duzu, trio bat egiten saiatzeko! – Idatzi zidan Susanak.
– Baina alabak ekarritako mutila da! Erotuta zaude 🙂 – Idatzi nion, azkeneko irribarrearekin
sekulako morboa ematen zidala adieraziz.
– Eneritzek, ia astero, pertsona ezberdin bat ezagutzen du, oraingoan ezberdina izango dela uste
duzu? – Galdetu zidan Susanak zentzu handiz.
– Arrazoi duzu, ea bazkaltzen geratzea lortzen dudan eta telefonoa eskatzeko aukera suertatzen
zaidan. – Erantzun nion elkarrizketari amaiera emanez.

Hurrengo orduak nahiko urduri igaro nituen, noiz jaikiko ote ziren zain. Eguerdi partean alabaren
gelan ahotsak entzun nituen eta orduan pasta goxo bat prestatzeko ura berotzen jarri nuen. Alabaren
gelako atea irekitzen zela entzun nuen eta diskurtsoa prest nuen, Eneritz gerturatu orduko
bazkaltzen geratu zitezen konbentzitzeko.

– Kaixo ama, aizu, mutil batekin nago eta ondo iruditzen al zaizu bazkaltzen geratzen bada? – Esan
zidan alabak nire zorionerako.
– Bai, pasta hiruontzat jarriko dut eta arazorik gabe gera daiteke.- Erantzun nion.

Nire poztasunerako, bazkaldu aurretik alaba komunera joan zen tarte batean, mutilak telefono
zenbakia eskatu zidan.
Guztia nik pentsatu bezala atera zen nire aldetik inolako esfortzurik egin behar izan gabe. Patua
esaten diote horri.