Abian da “Kaixomaitia.eus kontaketa erotikoen lehiaketa”


Aste honetan, astelehenarekin, jarri dugu abian Elkar Argitaletxearen babesarekin “Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen Lehiaketa”.

2016an Kaixomaitia atariaren baitan bloga sortu genuenetik berrehun iruzkinetik gora publikatu ditugu, Kaixomaitia.eus pertsonen arteko harreman afektibo-sexualen bilaketarako plataforma bat izateaz harago, harreman hauei buruz hausnartu eta euskarazko edukiak sortzeko gune ere izateko nahiarekin.

Iruzkin hauen erdiak edo kontaketa erotikoak izan dira eta nahikoa arrakasta izan dute, beste edukiekin batera. Nahiko modu naturalean sortu zen lehiaketa bat egiteko ideia eta horretarako bidelagun ezinhobeak topatu ditugu; Lehenik Elkar Argitaletxearekin jarri ginen harremanetan eta bilera pare baten ondoren, adostu genituen elkarlanaren nondik norakoak. Oso erraza izan da bertako lantaldearekin lan egitea. Funtsean, ekoizpenean, lehiaketaren kartela dizeinatuz, antolaketan, sustapenean, epahimahaikide eta sariekin (liburu sorta eta 100€ ko elkar opari txartela 8 finalistentzat) lagunduko digute.

Kartela baxuan

Lehiaketan parte hartzeko laguntza eskatu diegun beste aspaldiko laguna Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izan da. Kaixomaitia.eus en kolaboratzaile lanak ere egin izan ditu   eta epahimahaikide izango gara Elkarreko Antxiñe Mendizabal, Dorleta Kortazar eta ni neu.

Lehiaketari dagokionez, oinarriak hemen dituzue, baina garrrantzitsuenak hauek lirateke:

  • Lehiakidea 18 urtez gorakoa izatea
  • Lanak 6.000 eta 20.000 karaktere artekoak, lehiakide bakoitzak nahi adina idazlan bidali ditzake
  • Lanak orain artean publikatu gabeak izatea
  • Lanak kaixomaitiak propio sortutako xedeorri honetan igoko dira
  • Lanak bidaltzeko epea 2020ko abenduaren 21
  • Epaimahaiak 8 finalista aukeratuko ditu 2021eko urtarrilaren 20an ezagutzera emango direnak. Jarraian Kaixomaitia.eus eko harpidedunei emango zaie aukera 8 finalisten lanak baloratzeko eta informazio honekin epaimahaiak azken erabakia hartuko du Otsailaren 14ko astean egingo den ekitaldian jakinaraziko ditugularik irabazleak.
  • Sariak berriz hauek izango dira:

Lehiaketa kontaketa erotikoa

Lehiaketako partehartzaileekin ere jarriko gara ziurrenik harremanetan behin lehiaketa amaiatu ondoren, Kaixomaitia.eus en idatzen jarraitu nahiko balu. Idazlan guztiak ongietorriak izango dira eta!

Besterik gabe, lehiaketan parte hartzeko animatu nahi zaituztet, elkarrekin interneteko sarea euskaraz josten jarrai dezagun.

 

Iñigo Arandia Galarraga