Alain


Uda intentsua neramala ezin nuen ukatu, azken asteetan ia astero pertsona ezberdin batekin ligatu nuen, eta zenbat eta gehiago ligatu, orduan eta gogo gehiago sartzen zitzaidan harreman erotikoak izateko. Soilik aste buruetan ateratzen nintzen, baina Donostiako Aste Nagusiko egun hartan, Saguesen, Alvaro Soler abeslariaren kontzertua zegoen. Bestalde, barruan nuen sua ezin itzali nenbilenez, Oihanari hots egin nion arratsaldean hondartzara jaitsi eta gauean parranda botatzeko. Baiezko azkarra jaso nuen eta hondartza izan zen geralekua.

Oihana unibertsitate garaian ezagututako lagun oso ona nuen. Tira, ez soilik lagun ona, jolas lizunetarako laguna ere bazen. Gradu osoan zehar gelakide izan ginen eta lehenengo urtean egindako parranda baten ondorioz ohean elkarrekin amaitu genuen. Unibertsitateko hurrengo urteak, ikasten, eta batez ere, oso bero pasa nituen. Klasean, elkarren ondoan eseri eta izterren arteko igurtziak egiten genituenean, irakaslearen argibideetan kontzentratu ezinik amaitzen nuen. Zer esanik ez liburutegira joaten ginenean, bertan, bata bestearen ondoan edo parez-pare esertzen ginen probokazio-maila handiak lortuz eta ukipenak areagotuz. Sarritan legginak eramaten nituen bere ukipenek nire azalarekin kontaktua errazago egin zezaten, edo besterik gabe, nik neuk, laztan goxo batzuk emateko errazagoa izan nezan.

Hondartzara iritsi nintzenean Oihana dagoeneko bertan zegoen, eta ni gerturatu bitartean, inguruan zituen hiru mutilekin burua fantasiaz bete zuela aitortu zidan. Begirada bat bota eta erakargarriak ziren arren, nik batez ere bat begiz jo nuen. Oihanari, edozein aitzakiarekin mutilengana gerturatzeko gogoa nuela esan nion. Sua eskatzera joateko aipatu zidan eta bitan pentsatu gabe zutik jarri eta bertaratu nintzaien. Gabean ateratzekoak ziren, beraz, begiz jo nuen mutil katxarroarekin ligatzen ahaleginduko nintzela argi nuen.

Gabean Victoria Cafen kointziditu genuen, gustuko nuen mutilak Alain izena zuen, elektrikari gisa lan egiten zuen eta zuen adina kontutan hartuta, bakarrik edo bikotearekin biziko zela pentsatu nuen. Galdetzen banion, bikotea zuela esateko arriskua nuen, eta haren kontzientzia kontuen ondorioz, gau hartan ez nuen gorputz hura dastatu gabe geratu nahi. Begiratzen zidala ohartu nintzen, dantzatu bitartean bere zakila nire ipurdian gogortzen zela igarri nuen eta bazirudien gaua bideratuta nuela. Bakarrik geratu ginen une batean etxera joateko gonbidapena luzatu nion eta broma artean biak bero-bero eginda abiatu ginen.

Amaren etxean txortan egitea gustatzen zitzaidan, amak eta bere bikoteak (Susanak) ere hala egiten zuten eta dezentetan entzuten nituen. Gehienetan, gau horiek nire ohean bakar-bakarrik masturbatzen amaitzen nituen, batez ere Susanaren hasperenak nirekin egiten zituela imajinatuz. Ordainetan nik ere harreman erotikoak, ama edo, Susana eta ama egonda izatea gustatzen zitzaidan, gustatu baino, sekulako morboa ematen zidan. Hori guztia kontutan hartuta, 36 urteko mutil hura etxera eramateak tanga bustiarazten ninduen.

Etxean ginela, amaren atearen parean musukatzen geratu ginen. Alain izan zen bertan geratu gintuena eta niri horrek berotasuna biderkatu zidan. Jo eta su ari ginela, nire logelarantz mugitu ginen eta atean geldiarazi nuen. Banekien, bertan txortan ibilita, hasperenak handituta eta morboa areagotuta, ama esnatu egingo zela. Gainera beti izan du lo arina eta gaueko ordu horietan zarata entzun izan duenean, komunera joateko ohitura izaten du. Hori horrela, Alain bere zakil gogorra alutik sartzen ari zitzaidala, zutik, nire logelaren atetik sartu gabe, pasilloan, sekulakoak jasotzen ari nintzen. Gainera amaren logelan soinuak entzun nituen eta ginen horretan harrapatzea zen nire fantasietako bat. Haren alabaren ipurdia, gizon puska horren barrabilen aurka kolpeka zegoela ikusteak, ziur ez zuela axolagabe utziko. Deskuidatuta bera ere berotu egingo zen. Antza denez, Alain ere soinuez ohartu zen eta beldurtuta edo, logela barrurantz eraman ninduen.

Nire fantasia lotsagabe hura bete ez zen arren, gau zoragarria pasa nuen. Hurrengo eguerdian bazkaltzen geratzea izango zen nire plana. Horrela nire amak gau hura norekin igaro nuen ondo ikus zezan. Ni ondo berotuta ninduen eta ziur ama ere ez zuela hotz utziko.