Aste batzuk pasa ziren, elkarri aurpegia jarri genion arte. Leku zentriko batean geratu ginen. Eta guztioi zer gustatuko litzaigukeenaren inguruan hitz egin genuen. Beraien baldintza, haien bigarren etxean elkartzea. Nik arazorik ez nion ikusi proposamenari, beraz hitz egiten jarraituko genuela adostu genuen, hirurontzat aproposa zen data bat topatu arte.
Hilabete batzuk pasa genituen Skype bidez hitz egiten, arlo sexualean zer gustatzen zaigun esanez. Oso elkarrizketa morbosoak ziren, nik Unairekin hitz egiten nuen eta gero berak Naroari erakusten zizkion, edozein proposamenerako oneritzia emateko.
Heldu zen eguna. Haien etxera nindoanean, pixka bat urduri nengoen autobusean. Aipatutako elkarrrizketetan, jolas moduko bat asmatu genuen, egoera berotzen joateko, eta lotsak apur bat alde batera uzten joateko. Elkarri arropa kendu, masajeak, laztanak, muxuak,…apurka apurka giroa berotzen joan zen, eta hirurok lasaitzen joan ginen. Konturatu orduko, hirurok biluzik geunden. Unai eta bion zakilak gora eta behera eginez jolasaren parte hartzearen ondorioz, eta Naroaren titiburuak gogortuta eta alua heze eta bero.
Jokoaren bigarren zatiak, hiruron arteko jolasari bidea uzten zion, eta horrek egoera askoz gehiago berotu zuen. Dadoak erabaki zuen nirea izan behar zuela lehen txanda. Naroa etzan zen, eta hankak ireki zituen ni eta nire aurpegia bere hanken artean sartu nuen. Nire mihia bere aluarekin elkartu zenean bere hezetasuna eta berotasuna nabaritu nuen. Bere hankartea dastatzen nuen bitartean Naroaren hasperenak entzunez. Unai bitartean esku batekin nire hankak laztantzen hastea erabaki zuen, nire barruko berotasunak gora eta gora eginez. Tarteka buru altxatzen nuen, eta Naroaren hezetasuna nire ezpainetan dastatzen nuen bitartean, hor zegoen Naroa hasperenka bere titiburuak laztantzen. Berriz ere dadoa bota, eta beraien txanda heldu zen.
Naroa eta Unaik nire zakilarekin jolasten hasi ziren. Lehen aldiz Naroa nire aurpegi ingurura hurbildu zitzaidan muxu luze, heze eta lizun bat ematen hasteko, bitartean Unai nire zakil gogorra masturbatzen hasi zen. Muxuarekin nire hasperenak nahasten ziren. Denbora luzez ibili ginen horrela, Naroa behera egitea erabaki zuen arte. Hor zeuden biak, elkarri muxu beroa emanez, eta nire zakila gora begira, erabat busti. Ahozko sexu bikaina eskeini zidaten biek, aldi berean nire zakil burua miazkatuz, eta gora eta behera bien ahorekin jolastuz. Nire hasperenak gero eta sakonagoak ziren.
Jolasarekin bukatzean, Naroak muxu bat eman zion Unairi eta ‘orain zure txanda’ esanez ni begiratu ninduen. Unai eroso jarri zen gora begira, eta ez nuen aukerarik galdu bere zakil gogorra eusteko. Lehen aldia zen nirea ez zen zakil bat hartzen nuena. Naroak ekin zion Unairen zakilarekin jolasteari lehenago, nik bera laztandu eta masturbatzen nuen bitartean, baina berehala egin zidan gonbitea. Biak batera izozki bat izango balitz bezala dastatzen genuen Unairen zakilburua, berak hasperen sakonak egiten zituen bitartean. Naroa eta biok gero eta beroago geunden, eta muxu luzeak ematen genizkion elkarri tarteka, Unairen hankarteari ia bakerik eman gabe. Bukatzeko ahozko jolas sakonak eskaini genizkion Unairi bere zakila gure ahoan oso osorik sartuz, Naroa eta bion arteko janari banaketa balitz bezala.
Kontaketa hau jarraitzaile anonimo batek bidali digu. Eskerrik asko!
Zuk ere kontaketa erotikoak idazten dituzu? Saiakera egin nahi duzu?
Hemen argitaratzea nahi baduzu, posta elektronikoz bidali admin@kaixomaitia.eus helbidera. Aipatu zure izenarekin edo ezizen batekin argitaratzerik nahi izango duzun.
Kontaketa podcast bihurtzeko aukera ere izango da, bikoiztaile profesionalek eginda.