Bi maitale udako solstizioan II

Sorkundek begiak ireki zituenean, ikusi zuen paraje desberdin batean zeudela. Ia ur gabeko laku handi barruan sartuta zeuden biak, eta ur-jauzi isil bat zegoen lakuaren ertzean. Lakua, erdi hustuta zegoen, baina zegoen ura ez zuen bere gorputza batere bustitzen! Ur azpitik burbuilak ateratzen ziren mantso-mantso eta ur-jauzia ez bezela, ur-burbuilak oso zaratatsuak ziren azalera ateratzen zirenean. Laku erdi-erdian, irla bat zegoen eta irlan, Aldamiñate inguruko mendiak ikusten ziren, baina den dena eskalan zegoen, neurri txikian, inguruetako munduko maketa antzerako zeozer balitz bezela. Sorkunderen Range Roverra ikusten zen irlaren erdi erdianeta Sorkundek Uranderea ezagutu zuen lekua ere bai, Uranderearen mundu hartako erdigunea balitz bezela…

«Leku ederra da, baina ez dut inoiz ikusi, non gaude?» galdetu zuen Sorkundek inguruak harridurazbegiesten ari zela.

«Nere munduan gaude. Hau Arratia errekaren iturburua da. Gustatuko zitzaizula banekien, Sorkunde. Etorri zaitez irlara, mesedez» Eta irlara ailegatu zireneanbertan lehenago zeuden mendi guztiak desagertu egin ziren. Irlaren lurra orain zelaia zen etaalfonbra gorri bat zirudien, goroldio gorriskaz estalita baizegoen. Sorkundek lurrean etzan egin zen eta Urandereak arropa guztiak emeki-emeki erantzi zizkion eta biluz-biluzik jarri ziren emakume biak. Uranderea Sorkunderen atzekaldean jarri zen eta atzetik besarkada gozo bat eman zion eta poliki poliki Sorkunderen titipuntekin jolasten hasi zen. Sorkunderi hori asko gustatzen zion…Sorkundek begiak itxi egin zituen, oso esku gozo eta beroak zituen Urandereak, baina minutu batzuk horrela pasata eta gero,Sorkundek zeozer gehiago nahi zuen…

«Gogorrago estutu nere titi-puntak», eskatu zion atsegin-sexualaz beterik.

Eta Urandereak agindutakoa gustora egin zuen…baina ez bere behatzekin, bere zilar koloreko hortzekin baizik.Sorkunderen lepoa musikatzeatik, Urandereak Sorkunderen titi-mutur sendoei koskatxoak ematera pasatu zen. Hasieran emeki-emeki hasi zen, baina nabaritu zuenean Sorkunderen plazerrezko intziriak gero eta zaratatsuak zirela, pixkanaka bular-muturrakgero eta gehiago estutzen joan zen eta Sorkundek gero eta plazer gehiago sentitzen joan zen.

Horrela egon ziren minutu batzuetan, eta Urandereak konturatu zenean Sorkundek prest zegoelaplazer gehiago hartzeko, bere ahoa azkar itxi egin zuen masailezurra indarrez gora eginez. Segundo luze batean Sorkundek miña pixka bat sumatu zuen, baina gehien bat plazer izuuuugarria sentitu zuen! Miña eta plazerren arteko sentsazioa oso indartsua izan zen Sorkunderentzako etakatamotz baten antzerako pozezko eta plazerrezko garrasi luze bat atera zitzaion.

Bitartean,UrandereakSorkunderen bularretako zuku tanttak gogo handiz xurgatu zituen eta gero Sorkunderen belarrira honela xuxurlatu zion: «Nerea al zara? Nerea al zara?» eta Sorkundek baietz esaten zion, oraindik ere “plazerraren munduaren”erdian zegoelarik.

Urandereak bazekien,arratsalde horretan Sorkundek berea zela eta alaitasun izugarria sentitu zuen bere barnean! Segituan,Sorkunderen larru guztia astiro-astiro musukatzen hasi zen…Uranderearen mingaina Sorkunderen larruko poroetako izerdi tanta mikroskopiak zupatu zituen eta basozainarentzako sensazioa izugarria izan zen, bere gorputz osoa garbitu eta  purifikatu egiten ari zela zirudielako,Urandereren mingaina itsasoko esponja bigun eta hezetasun goxoko bat balitz bezela…Sorkundek begiak itxi zituen eta sensazio garbitzaile eta lasaigarri horretaz bere gorputz osoan gozatzen egon zen minutu luzez: belarrietako zuloan, lepoan, bular-muturretan, zilborra ondoan, ipurdizuloan…

Urandereak orduan, bat-batean tximista baina azkarrago, mingaina Sorkunderen aluzuluan sartu eta segituan atera egin zuen eta Sorkunderentzako plazerrez betetako deskarga elektriko bat bezela izan zuen. Plazerrezko beste oihu ozen bat atera zitzaion, aldi honetangarrasia eztarritik baino, Sorkunderen gorputzako leku sakonagoatik sortuta zela zirudien eta oihu askatzaile bat zen, bere barruko frustratzio guztien garrasi libratzaile bat balitz bezala. Sorkundek lurretik altxa egin zen eta edanda izango balitz bezela azkar hitzegiten hasi zen:

«AI AMA!!! Ama, ama, ama!!! Baina baina… zoragarria izan da! Guau! Ze “pasada” izan da! Baina zer egin didazu? Ai ama! Ze “pasada”!» Sorkundek errepikatzen zuen behin eta berriz, ezpainetan irribarre zabal bat zuela.

«Pozten nahiz gustatu izatea, maitea»esan zion Urandereak. «Orain lasaitu, oraindik ez dut bukatu eta. Etzan zaitez berriro eta zure buruan amodioa egin nahi duzun gizaki batetaz pentsatu ezazu. Sorkunde, gauza asko eman diezazuket…amodioa ez dago gauza hoien artean. Zoritxarrez. Lasaitu, etzan zaitez eta maite duzun norbaitekin pentsatu…»

Sorkundek goroldioz estalitako lurre leunean berriro etzan egin zen, ez zekien ondo zergatik, baina bazekien ez zegoela inongo arriskuan, emakume antzeko izaki horretazfidatu egiten zen eta mantso-mantso gozotasun lasaigarri bat sentitu zuen bere aluzulo aldean. Begiak nahi gabe itxi egin zitzaizkion eta orduan bere senar-ohietaz eta bere aspaldiko mutil lagunataz pentsatzen hasi zen, baina  beraien irudiak etorri bezain azkar alde egin zutenbere burutik. Sorkundek ez zuen inoiz gizon hoiekin inongo elkarrenganako maitasuna sentitu: gehienetan gizonezko hoiek egin nahi zuten gauza bakarra zen beraien zakila Sorkunderen barnean sartzea zen,nahiko zakarki gainera, Sorkundek nahi zuenari jaramonik egin gabe…

Baina une hartan, Uranderea Sorkunderen amodio-zuloa musukatzen ari zen bitartean, Sorkundek Amagoiaren aurpegi ederra eta irrifartsua ikusi zuenberari begira. Laneko bulegoan zeuden biak eta segituan, bulegoko moketa leunean etzanda zeudela ikusi zueneuren burua.Amagoiak “maite zaitut, Sorkunde” esaten zion eta orduan bere arropak kendu egin zizkion astiro astiro eta bere amodio-zulua musukatu egin zuen emeki emeki…Hasieran, bere mingain puntarekin kanpoko haragi bigunarekin jolastu egin zuen, Sorkundek “gehiago mesedez” esan  arte, eta hortik aurrera bere arnasa gero eta gehiago azkartzen ari zela konturatu zen. Ustekabean, bere aluzuluaren irudi bat ikusi zuen laku erdian zegoen irla horren erdi erdian…Orduantxe Sorkundek jakin zuenmomentu horretan bere aluzulua zela Uranderearen munduaren erdigunea…

Eta horrela zen, bai. Hasieran Uranderearen mingaina fisikoki sentitu zuen bere aluzuluaren alde batetik bestera mugitzen apurka apurka, eta laister gero eta sakonago sartzen joan zen,  barneko ormako poru guztiak zupatuz eta zeukaten hezetasuna xurgatuz astiro astiro. Sorkundek plazerra kurbaren goikaldean zegoela igarri zuen, baina oraingoan sentitzen ari zen orgasmoa ez zuen bakarrik sekundu batzuk iraun,azkeneko bi alditan bezela, baizik eta orain etengabeko plazer gordin itzel batsentitzen ari zen bere barnean!

Bere gorputz osoa plazerrez beterik zegoen bitartean, Amagoiaren buruan ikusi zuen Amagoiarekin zegoela Range Roverran.Sorkundek tunela baten erdian gidatzen ari zen eta, ustekabean, biakerrusiar mendi batean zeuden eskutik helduta,gora eta beherazihoazela, biak parrezka eta plazer intziriak ateratzen zituztela. Segundo batzuk geroago, erresuiar mendikoibilgailua,  Formula bat kotxe bat bilakatu zen eta emakume biak ziztu bizian gidatzen ari ziren Bizkaiako errepidetik gora eta behera, baina Sorkundek ez zegoen batere beldurrez: alderantziz, inoiz sentitu zen gustuago eta alaiago zegoen, zeren bazekien Amagoia ondoan zeukala eta.A ze poztasuna!

Biak eskutik emanda eta biluzik zeudela, kotxetik salto bat handi bat eman zuten zeruraino etaairean zeuden bitartean, euria gogotik hasi zen,baina euri tanta lodiak ez zituzten emakume biak batere busti egiteneta bat-batean zerutik bera astiro astiro erortzen hasi zirenean, biak Gatiburen “Euritan dantza” abestia ozenki kantatzen ari ziren karaoke festa batean izango baliren bezala. Lurrean emakume bien lagunak eta senideak zeuden beraiekin batera abesten eta emakume biak bi rock artista izango balira bezala sentitu ziren. Lurreraarin arin tximiletak bezela iritsi zirenean, Sorkundek “ Amagoia maite zaitut!!” garrasika hasi zen eta bere garrasiaren oihartzuna urrunetik entzun zitekeen…

Horrela, pixkanaka Sorkunderen orgasmoa desagertzen joan zen: orgasmo bat baino “plazerrezko koma” antzerako bat izan zen berarentzako.  Sorkundek orduan begiak ireki zituen: leher eginda sentitzen zen baina aldi berean barruan inoiz sentitu ez zuen arintasuna sumatu zuen. Aldamenean Uranderearen aurpegia ikusi zuen, bere ezpainak zupatzen ari zela, amaren esnea edan berria duen basakatukume bat balitz bezala, eta lehendabiziko aldiz irrifarre antzerako aho mugimendu bat ere sumatu zuen Sorkundek Uranderearen aurpegian.

«Mila esker, mila esker »errepikatzen zuen Urandereak.

«Baina mila esker zergatik?»galdetu zion Sorkundek, oraindik ere bere trantzetik ateratzen ari zela.

«Ba nigaz fidatzeagatik eta zure bizitza-enerjia emateagatik. Noizean behin enerjia berria beharra dut zuk maitatzen duzun mundua zaintzen segitzeko… Sorkunde, gizaki zoragarria zara!» Urandereak begietara begiratuz esan zion hori, eta Sorkunderi iruditu zitzaion Uranderea inoiz baino gazteagoa zirudiela…Orduan beraien ezpainak eta mingainak elkartu egin ziren azkeneko aldiz eta Sorkundek Uranderearen sorbalda gibelean ikusi zuen lakua uraz gainezka zegoela etaur-jauziaren zarata entzuten zen ere argi eta garbi!

«Ba ez nago ziur zer pasa den baina inoiz sentitu dudan gauzarik izugarriena izan da, Uranderea… Baina orain “nere mundura” joan beharra daukat. » Sorkundek esan zuen.

«Baina nerekin gelditu, mesedez, neguko solstizio arte behintzat…?» eskatu zion Urandereak

«Ba ezin dut, zeozer garrantzitsua egin behar dut » esan zuen Sorkundek, Amagoiaren irudia bere buruan zeukala…

«Ulertzen dut. Nahi duzun bezela…Badakizu non bizi naizen»

«Bai, mila esker, Uranderea»

«Mila esker mila esker esateagatik»Biak irrifartxo bat egin zuten eta bat-batean SorkunderenRange Roverren ondoan zeuden berriro ere. Sorkundek kotxearen atea ireki zuen, eta atzera begiratu zuenean agur esateko, Urandereak desagertu egin zen…

Sorkundek bere kotxean sartu zen eta etxeko bidean mugikorraz Amagoiari deitu zion:

«Kaixo Amagoia zer moduz zaude? Aizu, oroitzen zara nola aspaldian gonbidapen ninduzun tragu bat hartzera eta ezetz esan nizun?  Ba…gonpidapena oraindik ere hor al dago?»Telefonotik beste aldetik Amagoiak baietz esan zionean, lasaitu ederra hartu zuen Sorkundek.

«Zer? Gaur bertan gelditzeko? Ba asko gustatuko litzaidake, Amagoia…baina gaur guztiz ezinezkoa dut!! Zeharo leher eginda nago…bai, benetan Amagoia…literalki gainera!! Jakingo bazenu… kar-kar!!Baina bihar kontatuko dizut dena. Bihar arte, ondo lo egin, Amagoia!»

Sorkundek Bizkaiako errepide estuetatik zehar etxerako bidean zihoalarik,aspaldiko partez maitasunaren sua, garra eta indarra sentitu zuen bere barnean. Atzeko ispilutikikusi zituen udako lehendabizi eguneko azken izpiak nola Aldarmiñeko mendi atzekaldean ezkutatzen zirela eta kotxearen lehiatila jeistuz horrela ohiakatu zuen mendirantz gora:

«HURRENGO SOLSTIZIOARTE!!!»