Bizilagunak VIII

Harraska parean lizunkerietan geundela, zakila berehala gogortu zitzaidan, eta azken eltze zikina uretan eragin ostean, kanila itxi eta buelta erdia eman nuen nik ere momentu labur hura ahalik eta hoberen gozatzeko asmoz. Eskuekin bere bularrak laztandu nituen, eta segituan jo nuen bere ipurdia tinko eustera.

– Adrian, ummm, zakil horrekin ni zulatzea nahi dut… – Esan zidan musu eta fereka artean.
– Zer diozu Malen, orain egitea nahi duzu?
– Bai… denborarik galdu gabe…
– Erotuta zaude…

Nire ezpainetatik hitz horiek atera ondoren, Malen harraskara begira jarri zen eta ukalondoak bertan jarrita, ipurdia atzerantz atera zuen. Aukera hori ez dakit bziitzan berriz suertatuko zitzaidan, horregatik bitan pentsatu gabe, bion galtzak apur bat jaitsi, nire zakila haren alutik sartzeko adina bai behintzat, eta berehala bere kobazulo bero eta hezean sartu nion nire zakil gogorra. Noski, kontu handiz ibili behar ginen gure txortak soinurik atera ez zezan, horregatik nire aldakak Malenen ipurdia ukitu ez zezaten ahalegindu nintzen, eta ukitzen bazuten soinurik egin ez zezaten. Biok ginen oso bero eta bi minutu eskaseko tartean, bukatzear nengoela adierazi nion.

– Malen, ezin dut askoz gehiago iraun, laster guztia isuriko dizut, aaahhh. – Esan nion hasperen entzungaitz batekin.
– Zure hazi guztia nire ipurdi barruan nahi dut Adrian, zulatu nazazu atzetik mesedez, ni ere bukatzear nago eta. – Erregutu zidan.
– Zuzenean sartuko dut? – Galdetu nion motzean.
– Badaezpada lubrifikatu pixka bat. – Esan zidan eskuetan olio-ontzia hartuz eta niri luzatuz.

Zulotxoan olioa isuri nuen eta segidan zakila bertan kokatu eta pixkanaka sartzen hasi nintzen.

– Sartu ezazu bat-batean! – Esan zidan haserre puntu batekin.

Esan eta egin, bazirudien ipurdia nahiko ohituta zuela eta gainera olioarekin oso erraz irristatu zen nire makila gelatxo ilunean. Afari aurretik imajinatzen nuen guztia betetzen ari ez bazen ere, afari ostean nire fantasietarako esperantza guztiak galduak nituen, eta hara non, Asier komunean zela, metro gutxira, haren bikotearen ipurdi barruan bukatzear nengoen.

– Korritzera noa Adrian, sartu barruraino eta hustu zure hazi guztia! – Bota zidan Malenek bere esku batek klitoria astindu bitartean.

Buffff sekulakoa zen, bere orgasmoaren taupadek ipurdia estutzen zuten eta ni ere amaitzear nengoen. Egoerak morbosoagoa ezin zuen izan… Malenen orgasmo bukaera nire orgasmo hasierarekin elkartu zen eta lehen deskarga oparoa bere ipurdiaren barrenean askatzen ari nintzela, komuneko ura entzun genuen. Malenek azkar batean nire zakila atera eta bere galtzak igo zituen. Bigarren zurrusta ezustean haren kamisetara joan zitzaidan eta nire hazia isurtzen ari nintzela, nik ere prakak igo eta zakila hala moduz kokatu nuen. Nire azken txorroak galtzontzilo barruan hustu nituen eta sentsazio gazi-gozoa geratu zitzaidan.

– Aizu Adrian, pixagura sartu zaizu eta komunean nintzenez gainean egin duzu pixa ala? – Esan zidan Asierrek irribarretsu nire galtzetako hezetasuna adieraziz.
– Oh, kaka! Platerak garbitzean bustiko nintzen, kar, kar, kar. – Egin nuen barre lotsa eta urduritasuna ezkutatu nahian.
– Lehorgailua non dagoen esango dizut, zatoz. – Esan zidan Malenek azkar batean.

Antza, nire isuriak galtzontzilo eta guzti zeharkatu zuen nire praketan arrastoak utzi arte, eta eskerrak bestelako aztarnarik antzematen ez zen, bestela gertatutakoa azaltzea zaila izango genuen. Pasilloa zeharkatu eta komunera gerturatu ginen, Malenek lehorgailua eman zidan, baina piztu aurretik, bere eskua nire galtzazpian sartu zuen erabat bustita zegoen zakilari azken igurtziak emateko. Hori egin ostean, behatzak bere ahoan sartu zituen eta ispilu aurrean, lizunki, behatzak erabat garbitu zituen.

– Ez pentsa gertatutakoarekin nahikoa dudanik. – Esan zidan tonu oso suabean Malenek.

Komunetik atera eta minutu batean berriz ere atean agertu zen, ondo nindoan galdetuz. Bide batez poltsikoan urrutiko aginte txiki bat sartu zidan eta “jolasak jarrai dezan” hitzak airean utziz egongelara abiatu zen. Nik galtzetako arrastoak ia guztiz lehortu nituen, eta poltsikoan nuenak botoi bakarra zuela ikustean zanpatu egin nuen. Horren indarra edo eragina nolakoa zen ez nekien, baina bazirudien Malenek bibradore baten agintea nire esku utzi zuela.

Egongelara bueltatu nintzen, eta bertan, sofan eserita, afalosteko berriketatxoari ekin genion. Bibradorearen agintea eskuan neraman, oso txikia zen eta disimulu pixka batekin etengabe eskuetan izatea ez zen zaila izango. Sofan eseri eta naturaltasunez nire eskuak sabel gainean jarri nituen, agintea nuen eskua bestearen azpian kokatuz, horrela lasaitasun osoz eta edozein momentutan sakatu ahal izango nuen plazeraren botoia. Bibrazioek eragindako sentsazioak Malenek ederki asko disimulatzen zituen, baina noizean behin bere izterrak gurutzatu eta estutzen zituen, plazeraren sentsazioek gainezka egingo baliote bezala. Elkarrizketan ginela, une batean Malen sofan atzerantz luzatu zen. Begiak itxiz eta ahoa zabalduz hasperen bat bota zuen, orgasmoaren seinale akaso, eta Asierrek esan zuenagatik Malenen loguraren ondorio. Nire ustetan orgasmoa izaten ari zen, baina nork daki… berak irribarre batekin logura pixka bat bazuela adierazi baitzuen.

Gauzak horrela, elkartzeari amaiera eman genion eta nik etxerako bidea hartu nuen. Nire etxeko lasaitasunean, orgasmoan bukatu zen masturbazio bikainari ekin niolarik.

 

 

Zuk ere kontaketa erotikoak idazten dituzu? Saiakera egin nahi duzu?

Hemen argitaratzea nahi baduzu, posta elektronikoz bidali admin@kaixomaitia.eus helbidera. Aipatu zure izenarekin edo ezizen batekin argitaratzerik nahi izango duzun.
Kontaketa podcast bihurtzeko aukera ere izango da, bikoiztaile profesionalek eginda.