Bizitza sexuala III

2020ko udaberrian landutako “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa”ren gaineko iruzkinekin jarraituz, honakoan, ikerketaren hirugarren atalari  – Bizitza sexuala – dagokion hirugarren iruzkina duzue.

Iruzkin honetan G30 galdera jorratuko dugu, Zein da zure zoriontasun maila momentu honetan zeure bizitza sexualari dagokionez

Erantzunen arabera: 

  • Bizitza sexualaren zoriontasun mailari dagokionez, euskaldunon erdiak baina gehiagok (%56) altua edo oso altua dutela aitortzen dute (7-10 bitarte) eta Erdipurdikotik behera (0-6) %44. Batazbestekoa 6,2 puntutan kokatzen du euskaldunak bere zoriontasun maila bizitza sexualari dagokionez. 2016an baino 4 hamarreko gehiago. (5,79).
  • Orain 4 urte egindako emaitzak hobetu dira zentzu honetan nahiko nabarmenki, Zoriontasun maila altua edo oso altua dutenak %8 gehiago dira eta.
  • Zoriontasun maila sexuala eta afektiboa paraleloan marrazten diren bi grafiko dira; Afektiboki zoriontsuagoak gara, batazbeste puntu batean sexuali baino [ikus 3.11 grafikoa].

G30 Grafikoa

G30 Taula 1

G31 ere landuko dugu. Izan ere, udaberrian abian jarri genuen ikerketaren helburu nagusia, Euskal Herritarrok harreman afektibo eta sexualen gaineko iritzi, ohitura, jarrera, maiztasun, kopuru etab jakiteaz gain, geure zoriontasun maila zein zen jakitea zen, alegia, informazio kuantitaibo guzti hauen gainetik, hauek geure zoriontasunean nola eragiten zuten jakin nahi genuen, batak bestea esplikatu zezakeen jakin nahi genuen. 

Bai zorionatsun maila egoera afetibo emozionalari dagokionez, baita sexualitateari dgokionez ere. Honela iruzkin honetan jorratuko den  G30 Zein da zure zoriontasun maila momentu honetan zeure bizitza sexualari dagokionez eta Egoera Afektiboa (III) iruzkinean jorratu dugun G10 Zein da zure zoriontasun maila momentu honetan egoera afktibo / emozionalari dagokionez, Bizitza Sexuala (II) iruzkinean azaldutako datuekin batera uztartu ditugu. Emaitza interesgarriak jaso ditugu gure ustez…

Erantzunen arabera: 

  • Emakumeek zoriontasun sexual handiagoa adierazi dute, altua edo oso altua dutela adierazi dute %58ak gizonek baina 4 puntu gehiago.
  • Joera sexualari erreparatuta ere ez da ezberdintasun nabarmenik 3 taldeen artean, agian zertxobait zoriontsuagoak heterosexualak direnak eta okerxeago homosexualak.
  • Bikotekiderik ez dutenek dira zoriontasun maila bajuena dutenak, %36ak aitortu bai du baxua edo oso baxua dela eurena eta %29 altua edo oso altua.
  • Zoriontasun maila afektibo altuena dutenek ere zoriontasun maila sexual altuena dute (%69) altua edo oso altua eta alderantziz.

G31 Grafikoa

G31 Taula 1

G31 Taula 2

G31 Taula 3

G31 Taula 4

G31 Taula 5

G31 Taula 6

G31 Taula 7

Hausnarketarako datu ugari ditugu hemen, gure gogoeta batzuk badituzue, zuenak ere gustora jasoko ditugu. Iruzkin honen jarraipena berriz Bizitza Sexuala (IV) iruzkinarekin jarraitzen du.