Sexuinkesta kategoriapean, 2020an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal. Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren hirugarren atal nagusia den – Bizitza sexula – laugarren iruzkina da, eta ikerketaren G32-G35 bitarteko galderak ditugu aztergai.
Lehenengo galdera, G32. a, galdetuek lehenego harreman sexuala zein adinekin izan zuten jakin nahi genuen, berriro ere, harreman sexuala terminoa modu irekian utzi genuen, norberaren interpretaziorako.
Erantzunen arabera:
- Euskaldunon erdiak ggb 17-20 adintartean izan ditu sexu harremanak lehen aldiz. Eta 17 urtetik behera sexu harremanak izan dituztenak (%26,3) 20 urtetik gorakoen portzentaia baino %8 handiagoa da. %2 a zen diferentzia hori 2016an.
- Joera sexualari erreparatuta, bisexualak dira sexuan goiztiarrenak eta homosexualak berantiarrenak.
Jarraian dator G33. galdera, “lehenengo gauean” sexu harremanik izango zenuke? galdera honekin sexu harremanekiko dugun jarreraren parte bat aztertu nahi genuen, jendeak honekiko duen espontaneidadea, planifikazio beharra, estigmarik egon daitekeen “lehenengo gauean” sexu harremanak izatearekiko, eta datu demografiko ezberdinen arabea erantzun hauek zenbat aldatzen diren.
Erantzunen arabera:
- Euskaldunon %73ak izango lituzke sexu harremanak “lehengo gauean” lehen aldiz eta %27ak ez.
G34 Eta pornografia? gustoko al dugu pornografia? kontsumitzen al dugu? Horren inguruan galdetu genuen hurrengo iruzkinean: Pornografia kontsumitzen baduzu, zer maiztasunez egiten duzu?
- %40 ak ez du pornografia kontsumitzen, %31ak astero behin edo gehiagotan eta %6ak egunero. Oro har, orain dela 4 urteko ikerketan azaldutakoa baina gutxiago kontsumitzen dela pronografia diote datuek.
- Adintarte gazteena da gehien kontsumitzen duena %37 astean behin edo gehiago eta 45-64 adintartekoen %43ak ez du kontsumitzen.
- Sexuari dagokionez, gizonezkoak dira oso nabarmenki pornografia kontsumitzaile nagusiak, emakumezkoen %60ak ez du kontsumitzen eta gizonezkoen %55ak astean behin edo gehiagotan, %17ak egunero.
Prostituzioaz galdetu genuen G35. galderan, Batzuetan, pertsona batzuek sexu harremanak izateko ordaintzen dute. Zuk ordaindu al duzu inoiz?
Erantzunen arabera:
- Euskaldunen %93ak ez du inoiz sexu harremanak izateko ordaindu, 2016an baina %6 gehiagok. 18-29 adin tartekoen %97,5ak ere ez du inoiz sexu harremanak izateagatik ordaindu.
- 45-64 adintartekoen artetik ia%10ak ordaindu du inoiz, 2016koen erdiak.
- Egoera zibilaren arabera Dibortziatu eta bananduen %13,6ak ordaindu du noizbait batazbestekoaren bikoitza, baina 2016an esan zutenen (%30) erdia baina gutxiagok.
- Gizonezkoen %12,9 eta Emakumezkoen %0,2ak ordaindu du noizbait sexu harremanak izateagatik.
- Zoriontasun maila afektiboak nahiz sexualak ez du erantzunean aldaketa handiegirik izan, baina baxua edo oso baxua dutenek gehiago ordiandu dute.
Eta zuk zer iritzi duzu galdera guzti hauei emandako erantzunez? atentzioa deitu dizu batenbatek? Esaiguzu!