Sexuinkesta izenez ezaguna den “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa” ren zabalkunde eta sustapenarekin jarraitzen dugu blogean. Iruzkin hau konkretuki, Bizitza Sexuala atalaren bostgarren iruzkina da.
Iruzkin honetan inkestan egindako bi galderen erantzunekin arituko gara, G36 eta G37, sexualitate ez normatibo gisa uler dezakeguna, alegia heteronormatibitatetik kanpo dagoenaren parte bat gutxienez, homosexualitatea, zorionez gero eta normalizatua dagoena, ez oraindik erabat halaber eta sexu harremanak taldean.
Lehenengo galdera beraz, G36.a, sexu harreman homosexualei buruzkoa da; Zure sexu bereko pertsonekin izan duzu inoiz harreman sexualik?
Erantzunen arabera:
- Galdetutakoen %30ak harreman homosexualekiko jarrera ireki bat erakusten du; % 14ak izan du harreman homosexualik eta %15ak probatuko luke. 2016an baina jarrera positiboagoa dago genero berdineko pertsonen arteko sexu harremanekiko.
- 18-29 adintartekoen artean %20,7ak ez du izan harreman homosexualik baina gustatuko litzaioke, emakumeen kasuan datu %24,2ak, 2016an baina %4 gehiago.
Iruzkin honetako bigarren galdera, G37.a, taldean egindako sexu harremanei buruzkoa da, teorian 3 lagun baina gehiagoren arteko sexu harremanak lirateke hauek, hemen ere aurrekoan bezala Bai/Ez erantzun posibleez haratago, erantzun hauei loturiko nahia ere jarri genuen Inoiz izan al duzu harreman sexualik taldean? galderari erantzun gisa.
Erantzunen arabera:
- Galdetutakoen %8,2ak izan du inoiz harreman sexualik taldean, 2016an baina 4 puntu gutxiago, gizonezkoen %10ak eta emakumezkoen %6ak. Gizonezkoen %44ari gustatuko litzaioke sexua taldean izatea emakumezkoen bikoitzak (%21,9).
- Ezkonduen ia %70 ez luke taldeko sexua izan nahi, eta %22ari gustauko litzaioke. Harreman batean daudenek denboran aurrera egin ahala taldean sexua izateko nahia gutxitzen da.
- Homosexualen herenak izan du sexu harremanik taldean beste heren batek nahiko luke eta beste herenak ez luke nahi. Heterosexualen %5,ak izan du %30ak nahiko luke eta ia %60ak ez luke nahi.
Noski, sexu harreman ez normatiboaren barruan askoz ere jarduera gehiago badago, baina inkesta honetan bi hauek baino ez genituen galdetu.
Erantzunak espero zenituen? Guri atentzioa deitu digunik bada, eta zuri? idatzi lasai iruzkinetan!