Bizitza sexuala (V)

Sexuinkesta izenez ezaguna den “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa” ren zabalkunde eta sustapenarekin jarraitzen dugu blogean. Iruzkin hau konkretuki, Bizitza Sexuala atalaren bostgarren iruzkina da, kategoria guztia hemen duzue irakurgai

Iruzkin honetan inkestan egindako bi galderen erantzunekin arituko gara, G36 eta G37, sexualitate ez normatibo gisa uler dezakeguna, alegia heteronormatibitatetik kanpo dagoenaren parte bat gutxienez, homosexualitatea, zorionez gero eta normalizatua dagoena, ez oraindik erabat halaber eta sexu harremanak taldean.

Lehenengo galdera beraz, G36.a,  sexu harreman homosexualei buruzkoa da; Zure sexu bereko pertsonekin izan duzu inoiz harreman sexualik? Hemen bai/ez erantzunez gain, beste erantzun interesgarri batzuk gehitu genituen, bai/ez eta erantzun hauen araberako desioak. 1278 erantzun hartu genituen lagin gisa. Ikus jarraian.

 

Erantzunen arabera:

  • Galdetutakoen %31ak harreman homosexualekiko jarrera ireki bat erakusten du; % 17k izan du harreman homosexualik eta %14ak probatuko luke.
  • 18-29 adintartekoen artean %20ak ez du izan harreman homosexualik baina gustatuko litzaioke, emakumeen kasuan datu bera errepikatzen da.
  • Bikote harreman irekia dutenen %26 homosexuala edo bisexuala da eta era berean harreman irekia dutenen %43k erantzuten du harreman homosexualik izan nahi ez duela, batatzbestekoa baina 20 puntu gutxiago.

g36_sexu-harremanak_sexu-berekoekint36_sexu-harremanak_sexu-berekoekinIruzkin honetako bigarren galdera, G37.a,  taldean egindako sexu harremanei buruzkoa da, teorian 3 lagun baina gehiagoren arteko sexu harremanak lirateke hauek, hemen ere aurrekoan bezala Bai/Ez erantzun posibleez haratago, erantzun hauei loturiko nahia ere jarri genuen Inoiz izan al duzu harreman sexualik taldean? galderari erantzun gisa.

Erantzunen arabera:

  • Galdetutakoen %12ak izan du  inoiz harreman sexualik taldean, gizonezkoen %18ak eta emakumezkoen %6ak, hauetarik herenak ez luke errepikatuko, gizon eta emakume, paretsu.
  • Homosexualen  %40ak izan du sexu harremanik taldean, eta harreman irekia dutenen %32ak. Bisexualen %65 ek ez du izan sexu harremanik izan taldean baina gustatuko litzaieke, batazbestekoaren bikoitza.
  • Galdetutako ia hirutik batek ez du harreman sexualik izan taldean baina gustatuko litzaioke, batez ere 18-29 adintartekoen artean ematen da nahi hau (%43) eta gutxiena 45 urtetik gorakoen artean (%21)

g37_sexu-harremanak_taldeant37_sexu-harremanak_taldeanNoski, sexu harreman ez normatiboaren barruan askoz ere jarduera gehiago badago, baina inkesta honetan bi hauek baino ez genituen galdetu.

Erantzunak espero zenituen? Guri atentzioa deitu digunik bada, eta zuri? idatzi lasai iruzkinetan!

Hurrengo iruzkina Bizitza Sexuala (VI) irakurri nahi?