Bizitza Sexuala (VII eta azkena)

Sexuinkesta kategoriapean, 2016an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal.
Ikerketa mardula da oso, [PDF] n deskargagarria duzuna, hemen, baina blogean era errazago eta partekagarriago batean azaltzeko ahaleginetan, atalez atal ari gara guztia zabaltzen.
Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren hirugarren atal nagusia den – Bizitza sexula – zazpigarren eta azken iruzkina da. Bizitza sexualari buruzko iruzkin guztiak hemen dituzu irakurgai.
Iruzkin honetan ikerketaren G40-G42 bitarteko galderak ditugu aztergai, komunikazioa bikotean, sexua, maitasunaz…

Lehenengo galdera, G40. a, galdetuek bikotean sexuaz hitzegiten zuten jakin nahi genuen.

Erantzunen arabera:

  • Bikotekideen %70ak hitzegiten dute tarteka edo sarritan sexuaz.
  • Bikotekidedunek ezkonduek baina sarriago hitzegiten dute sexuaz.
  • Ezkonduen %15ak ez du hitzegiten inoiz sexuaz.
  • 18-29 adintartekoak dira bikotean sexuaz sarrien hitzegiten dutenak.
  • Zoriontasun maila sexuala altua edo oso altua dutenen % 41ak hitzegiten dute sarritan sexuaz bikotean, zoriontasun maila sexuala erdipurdikoa dutenen bikoitza (%18) eta bajua edo oso bajua dutenen hirukoitza (%13)

g40_bikotean-sexuaz-hitzegint40_bikotean-sexuaz-hitzeginAtal honetako G40. galderarekin, harreman bat sexurik gabe  gabe luzaroan eramangarria ote zen jakin nahi genuen. Erantzunak 0tik 10 erako balorazioa zuten (0=batere eramangarria; 10= guztiz eramangarria). Azpian duzue 1284 lagunen erantzuna:

Erantzunen arabera:

  • Batazbeste 3,5 ko balorazioa izan zuen galdera honek, 0-10 eko eskalan, eramaten zaila, alegia.
  • Sexurik gabeko harreman bat galdetutakoen %17arentzat da luzaroan eramangarria, ezinezkoa %54arentzat.
  • Heterosexualen artean da (%56) sexurik gabeko harreman bat luzaroan eramangarria ez dela dioten talde nagusia, bisexualen %42a
  • Egun bikotekidea ez dutenen %61ak uste du ez dela luzaroan eramangarria, bikote itxia dutenen erdiak (%49,9)
  • Ezkonduen %22, 6arentzat da guztiz eramangarria, dibortziatuen %8ak soilik uste du gauza bera.

g41_bikotea-sexurik-gabe-eramangarriat41_bikotea-sexurik-gabe-eramangarria

G42. galderan berriz aurrekoari buelta eman genion, zenbateraino da sexua maitasunik gabe eramangarria?

Erantzunak aurrekoan bezala, 0tik 10 erako balorazioa (0=batere eramangarria; 10= guztiz eramangarria)

Erantzunen arabera:

  • Batazbeste 6,3 ko balorazioa izan zuen galdera honek, 0-10 eko eskalan. Nahiko eramangarria, alegia.
  • Maitasunik gabeko sexu harreman bati buruz galdetutakoen %54arentzat da eramangarria, ezinezkoa %20arentzat.
  • Homosexual eta bisexualei eramangarriagoa zaie maitasunik gabeko sexua heterosexualei baino.
  • Harreman irekia dutenentzat da eramangarriena, %64ak dio oso edo guztiz eramangarria dela

g42_sexua-maitasunik-gabe-eramangarriat42_sexua-maitasunik-gabe-eramangarria

Eta zein da zure iritzia guzti honen inguruan? maitasuna eta sexua batera doaz, ez dute zer ikusirik bata bestearekin? ezinbestekoa da bata bestea izateko? Erantzun, erantzun…

Honekin amaitu dugu Ikerketaren atal nagusia den Bizitza Sexuala atala, 7 iruzkin eta 18 grafiko eta beste horrenbeste taula biltzen dituena. Hurrengo atala blog honetako kategoria bereiztua ere baduena “Leialtasuna eta harremanak”. Gai interesgarria ezta? Ba segi irakurtzen hemen…