Desio ilortuen zeldak I

Sorterritik alde egin berria zen Matias. Baserri munduko ume, non begirada xamur eta laztanek toki gutxi duten. Urteak pasatu zituen, baso eta larreen artean, azkenean harien poesiaz asea izan arte. Baina, kantariak dion bezala, «nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak ». Neguko gau busti hartan, bere barnean sustraiak kolpeka ari zereitzon, elurrez estalitako bazterxuri eta ixilak berpitzaraziz. Bere irudimenean, baserri galduen teilatu beltzak ikusten zituen, tximinietatik gora dantzan zihoatzan ke grisen zutabeak. Bere aurrean zituenek aldiz, beste itxura zuten. Neskak agertzen ziren publizitate zutabe haietan, erdi biluzirik, ugarte paradisiakoetarako oporrak saltzeko ageri.

Matias, Santa Katalina kalearen barrena zihoan helbururik gabe, egunaz lana, gauaz aldiz, amildegi pertsonaletik ezin ateratuz. Zeukan helburua bete zuen jada: sorterriko ohiduretatik, betiko berkonbersaziotatik ihes egitea. Jakin izan balu, nahiz herrian ala munduko beste puntan izan, bere motxila propioak beti berzama zuela, agian ez zuen alde eginen. Baina alde egin zuen, eta hor zegon, ez jakin zertan, eta zertarako. Santa Katalina kalea, prostituzio eta oro har, sexuaren kalea zen, eta haren puntan, eliza bat, Santa Katalina izenekoa, noski. Nahiz pekatu zaion, Eliza beti sexutik hurbil izan da, gehienetan hurbilegi ere…edo urrutiegi… segun.

Asfalta bustian disdira gorriz ageri ziren Sex Shopetako eskaparaten argiak. Gizonak ,burua makur, klandestinoki bezala, atera eta sartu zabiltzan, nork bere miseria afektibo eta sexuala ase nahizbalinba. Sex Shopen argi gorriekin batera, PeepShowen neon urdin fluoresenteak kale gorrian nahastu egiten ziren. Matias, noraeze emozionalak tiraka eramanik, bere motxila pisuatsua bizkarrean, han hebenka, berriki erosi kebabbatik oskake ginez, halako batetan sartu zen. Egia esan, batean ala bestean sartu, ez zuen garantzi handirik, denak berdintsu zirelako. Barruan gauza guttie direiten ziren. Belus sintetiko batez jauntzitako kubo ilun batzuk baizik ez zirelako, gehi aulki bat eta komuneko paper roilo pare bat.

Giro Espartziata hartaz beste,deusereberezirik, ez bazen usaina, semen eta hezetasun usteldu baten usain desatxegin kiratsa. Bakarti badabiltzan endesio ilortuen zeldak besterik ez ziren. Kristalezko paretaren bestaldean aldiz, pasioaren gorria argiz jantzirik, non aluminiozko haga baten disdiran, 20 bat urtetako neskatila batek ,sugearen dantza lizuna alegiatzen zuen.

Matiaseri, egia erran, espektakulo harek ez zeion ekzitazio handirik pizten. Neskak berriz, egin behar zen minimo hura baizik ez zuen egiten: Matiasi begirada beroak eta musu lizunen idurikapenak airez botatu. Bitartean, pelbisa igurtzi eta igurtziari zen hagaren kontra, eta koitoa igotzen zitzaiolako antzezlan hartan, mingainarekin, txistus bustitzen zituen ezpainak. Matiasek bazakien antzerki bat baizik ez zela eta neskak, zerri morboitiaren papera jokatzen zuela, desio ilortuen zelda hartan zegoenaren fantasien hazteko…

Behin eta berriz errepikatu korregrafiak gorputzaren presentzia bermatzen bazuen ere, nork daki neskatilak non zuen gogoa, nora zihoatzan bere pentsamenduak.

Matiasi ondo zetorkion pentsatzea, gizon bortitz batek bahitu zukeela. Edo bestela behin nonbaiko norbaitek gezur bat kontatu zeiola. Bere sorterriko miseriatik ihes egiten lagunduko zuela hitzeman zeikiola, Europako herri aberat shaietako batean diru asko errex irabaziko zituela erran zeiola, eta halaz herrian gelditu ziren senideak lagundu ahal izango zituela bizitza oparo baten eukitzen, eta famila duin bati etorkizun normal bat bermatu ahal izanen zuela. Erromantizismo beltz punttu batekin jositako bertsio honek enpatia zerbait sortarazten zion neskarengan.

Pelbisa igurtzen ez zuenean, neskak ipurdia eskaintzen zuen Matiasen begi bixtara. Alde batetik bestera mugiarazten zuen abustuko udarezohi polit baten antzan. Pornografiaren kodigoen legez, kulero batzuek ondo marratzen zuten fruitu borobil desiragari hura. Lege haiek beidiote, ipurdi eder bat beti fantasia bide dela. Hortan ezin zaie gezurra denik erran, nik neuk ere, neureari esker fantasia ederrik gozatzen baiditut. Baina une hartan Matiasen gogoa, neskarena bezala, beste nonbait zen. Bakarti badabiltzanen desio ilortuen zelda hartan, nahiago zukean bien artean kristalezko paretarik izan ez balitz, holaze lkar besarkatu ahalko ziren, besterik gabe bata besteari zerbait goxo eskaintzeko, bata bestearen gorputz epelek, agian bien arimak berotuko zituelakoan, nork daki. Holako zerbait itzulika bazabilan Matiasen pentsamendu nahasietan, ohartu gabe, kristal gibeleko gizonaren besarkatzea ez zela batere neskatilaren intentzionetan.

Bi txanponen truke erosi denbora agortu zen, eta pasioaren gorrizko bonbilla itzali. Eta berriz gure Matias, Santa Katalina karrika hartan, fantasia baten ehizan.

Kanpoan ahotsak ozen, garagardoak eskutan, porroak ahoz aho pasaka, rap soinuak lagun, Santa katalinako kalearen izkinetik gazte multxo bat agertu zen. Matiasi aspaldiko asteburuetako parranda baten bukaera etorri zitzaion burura, non gau osoa dantza, edaten, eta drogakl agun, munduaren bersortzen egon ondoren, ohartu zen gaztetxe hartan neska bat eta bera baizik ez zirela gelditu. Elkar ezagutzen zuten, hiri txikietan denek elkar ezagutzen dugun bezala, azaletik, famaz…Goiz azkorria ate joka ari zen, kale garbizaleak lanean hasirik ordukoz. Matias eta Ainize aldiz, biak gaztetxe barruan etxeratzeko gogorik gabe, vanpirio pare baten gisan, gaua luze ledin desiratzen. Elgari begira egon ziren tarte bat, batak besteari zer esan ezin asma.

“ Eta orai, zer egiten dugu? Hartu dudan espid guziarekin, ezin izango dut lorik egin”

“Nik ere ez dut lo egiteko gogorik…”

Ixil une luze hartan, denbora zitzilik gelditu zela zirudien. Biak zeuden han, parez pare, garagardo lata erdi hustuek sortu putzuen artean, zutik, elgarri begira. Eternitate bat iduritzen zitzaion tarte hartan, motikoa barrutik biluzia senditzen zen. Senditzen zuen urteen poderioz eraikitako bere usteak, Ainizeren begiradak banan banan desegiten zeitzola. Dialektikaren esparruza bala, basamortu bihurtu zitzaion.

Antzerki batetako pertsonai baten gisan eskuarekin mugimendu baten egitera menturatu zen, konbentziturik, ondotik erraiteko zerbaitaterako zitzaiola egoera deseroso hartarik ihes egiteko. Bainan Ainizek eskua harrapatu zeion eta berearen barnean mantendu.

”Elorrizko hitzetan trebe zirelako fama baduzu Matias. Baina sabela berotzen dutenik ezagutzen ahal duzu?”.Matias mutu baratu zen. Hotza dela ez dakinak, nola berorik pitz lezake?

“Aizu Matias, neskak gustatzen zaizkizu?”

“Dependitzen du zoin!”

“Eta zertaz dependitzen du ba?”

“Ez dakit, zaila da erraitera”

“Elekariago ezagutu zaitut! Neri ere neskakg ustatzen zaizkit”

“Neskak bakarrik?”

“Ez, baina neskak ere”

“Zergatik, ez da gizonekin bezala ala?”

“Zuk zer diozu?”

“Zertaz?”

“Gizon eta emazten arteko diferentzia hortaz”

“Ez dakit, gizonekin ez dut sekula probatu”

“Beldurragatik edo?”

Matias galdurik senditzen zen, inoiz ikertu ez zuen lurralde arrotz batetan sartua balitz bezala.

”Eta zuri, zergatik neskak gustatzen zaizkizu?”

“Plazera pizten duena izea sortzen delakoz beren sabeletik, bere nirriak begietako disdiren hazi direlakoz, eta hau bezalako paisaien barna ibiltzeko aukera eskentzen baidute”. Horen erraitearekin, Ainizek Matiasen eskua bere kamisetaren azpitik pasatu zuen eta bular batean pausatu.

“Senditu Matias, jaio berria esneaz haziko duen eltze polit hori, ez ahal da bustinik eztiena?

Inoiz ez bezala, Matias hunkiturik senditu zen.