Edaten duzunean

SPEED-DATING: Zita sistema formalizatu bat da (topaketa sistema tradizionalaren mota bat, zita erromantiko edo lagunak egitea helburua duena). Speed-dating Estatu Batuetako juduen zirkuluetan sortu ziren, juduak gutxinego ziren hirietan erlijio horretako ezkongabeek elkar topatu zezaten. Sistema oso ezaguna bihurtu zen, batez ere, telebistarako programa formatuan moldatu zenean (Fifth Wheel, esaterako). Gaur egun, oso ohikoa da speed dating-a Estatu Batuzetan. Aldekoek diote denbora aurrezten dutela zita sistema honekin, oso azkar erabakitzen dutelako ea parekoa erromantikoki bateragarriak diren, lehenengo ikusian sortutako inpresioak, maiz, behin betirakoak izaten baitira (Wikipedia).

  1. HAUTAGAIA (Ile gaztainkara motza; ezti koloreko begiak; 1,68; galtza beltzak. Ternuako izerditako horia. Kirola egiteko zapatillak):

– Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

– Karaoke batean kantatu? Ezta erotuta ere!

(13 segundo. Erabakia: EZ).

  1. HAUTAGAIA (Ile motz beltza; begi ilunak; 1,72; alkondara txuria; egurrezko belarritakoa):

– Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

– Mmm… ez dakit… Ez dut inoiz pentsatu… baina… Gozategiren Kalanbreak? Jeje (I-ri begiratzen dio, aprobazio eske. Gainditu dut azterketa, andereño?) Hala ere, lotsa handia emango lidake karaoke batean kantatzera ateratzeak…

(4 segundo. Erabakia: EZ).

  1. HAUTAGAIA (Gaztain koloreko ilea, flekilloduna; 1,75; kamiseta beltza; zilar koloreko erlojua):

– Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

– Zer nahiko zenuke kantatzea?

(31 segundo. Erabakia: EZ).

  1. HAUTAGAIA (Ile eta bizar motzak, beltzak; begi ilunak; alkondara beltza; galtza grisak):

-Karaoke batean zer kantatuko zenuke?

– Eef Barzelayren kantu bat.

– Zein?

– I wasn´t really drunk (Ez nengoen horren mozkorra).

– Zergatik?

– Letra nik neuk idatzi dudala iruditzen zaidalako.

– Kantatuko zenidake?

– Noski: You look so pretty, when you have been drinking… (hain ederra zara edaten duzunean… Berdin zait zure lagunek desastre hutsa zarela esaten badute…)*

– Badakizu nire ametsa dela aspalditik noizbait kanta hori abestea oholtza baten gainean, mozkor-mozkor eginda?

– Benetan?

(Segundo 1. Erabakia: BAI)

* You look so pretty when you have been drinking

I don’t care that your friends say you’re a mess

You laugh at all my jokes when no one else does

So I feel it’s only right I must confess

 

Hain ederra zara edaten duzunean

Berdin zaidala zure lagunek desastre hutsa zarela badiote

Nire txiste guztiei egiten diezu barre, beste inork egiten ez dienean

Beraz uste dut zilegi dela konfesatzen badut:

 

You see, I wasn’t really drunk, I was just pretending

Because I wanted so much to feel the way you do

Oh, this party, it seems never ending

I would gladly sip my champagne from your shoes

 

Ikusten duzu, ez nengoen horren mozkorra, itxurak egiten ari nintzen

Zuk sentitzen duzuna sentitu nahi nuelako

O, inoiz bukatzen ez dela dirudien jai hau,

Pozik edango nuke nire xanpain zure zapatetatik

 

I found you sitting there under the table

I hoped that you would make some room for me

But I have never been much of a drinker

And at this bar they don’t serve herbal tea

 

Mahai azpian eserita topatu zintudan

Niretzako tokia egitea nahi nuen

Baina ez naiz inoiz oso edanzalea

Eta taberna honetan ez dute terik zerbitzatzen

 

You see, I wasn’t really drunk, I was just pretending

Because I wanted so much to feel the way you do

Oh, this party, it seems never ending

I would gladly sip my champagne from your shoes

 

Ikusten duzu, ez nengoen horren mozkorra, itxurak egiten ari nintzen

Zuk sentitzen duzuna sentitu nahi nuelako

O, inoiz bukatzen ez dela dirudien jai hau,

Pozik edango nuke nire xanpain zure zapatetatik

 

I woke up with the dawn to fix you breakfast

I served it to you right there in your bed

But your bloodshot eyes addressed me like a stranger

As if I’d caused that pain inside your head

 

Goizalbarekin batera esnatu nintzen zure gosaria prestatzeko

Eta zure ohera eraman nizun

Baina zure begi odoleztatuek ezezagun bati bezala begiratu ninduten

Zure burukomina nik eragin izan banu bezala

 

You see, I wasn’t really drunk, I was just pretending

Because I wanted so much to feel the way you do

Oh, this party, it seems never ending

I would gladly sip my champagne from your shoes

 

Ikusten duzu, ez nengoen horren mozkorra, itxurak egiten ari nintzen

Zuk sentitzen duzuna sentitu nahi nuelako

O, inoiz bukatzen ez dela dirudien jai hau,

Pozik edango nuke nire xanpain zure zapatetatik

 

Argazkia Jane Cornwell-ena hemendik hartua