Erika I – Unibertsitateko lagunak bisitan

Kaixomaitia.eus | Musutruk

 

Ohean sartu naiz, gauero bezala, pijamarik gabe, biluzik; izara leunen ukitua gustatzen zait nire gorputzean. Kosta egiten zait lo hartzea, aspaldidanik. Ohekidearekin lo egiten ditudan gauetan hartzen dut atseden gehien, haragia eta jarioen plazerrak dastatu ondoren, nireak sentitu ondoren, orgasmoaren ondoren, erabat lo geratzen naiz. Bakardadeko gauetan nire gorputza eta biok gaude, nire fantasiek laguntzen naute plazeraren bidean, ukitzen naizen bitartean, eta horrela geratzen naiz lo, nire behatzak klitorian eta sexu usainean bildurik. Bizitzan gehien inporta izan zaidana, zentzua dudanetik, neronen plazerra izan da. 18 urterekin izan nuen nire lehen sexu harremana, eta etengabe eta atsedenik gabe bilatzen nuen plazer hori sexuak bakarrik emango zidala konturatu nintzen. Ez naiz puta bat, eta ez naiz oheratzen nire bizitzan topatzen ditudan gizon guztiekin. Nire maitaleak ondo aukeratzen ditut, larru-azal sentitzen dut, lotura bat, baldintzarik gabe entzun eta jarraitzen dudan animalia sena.

Gorka, Irune eta Aroarekin geratu nintzen, Donostiako lagun batzuk, Madrilera asteburu pasa etorri zirenak. Grandolara joan ginen, Lavapiesera. Gorkak eta Irunek bikote bikaina egiten zuten, unibertsitateko lehen urtetik elkarrekin zeuden eta laster ezkontzeko asmoa zuten. Haiekin lagun bat zetorren, Eneko. Gogoan dut oraindik elkar aurkeztu gintuztenean, haren begiek arima zeharkatu zidaten, haren usainak erabat horditu ninduen, haren ahotsak entzumenenaren placer handiena eragin zidan, nire barrenik sakonenak dardar egiteraino.

Mahai aparteenean eseri ginen Eneko eta biok hormaren contra bizkarrez eta bata bestearen alboan.

Erakargarria izateaz gain, argia, dominantea zen, segurtasuna handia transmititzen zituen.

Artisau garagardo belgikar batzuk eta oliba batzuk hartzen ari ginela, oliva bat hartzean irrist egin zidan eskuetatik, nire soinekoaren gainean bukatu baino lehen eta hura garaiz harrapatzeko ahaleginean, Enekok eskua sartu zuen mahai azpitik. Keinu maitagarria, plazer hasperena eragin zidana. Baina olibak espero nuen lekura erori zen.

Hartu egin nuen, Enekori begiratu eta eskerrak emanez. Eskua izterrean jarri zidan, oliba ez harrapatzearren barkamena eskatuz. Ezin izan nintzen geldik egon, nire sena erne zegoen. Bizkor hartu nion eskua, berak kendu aurretik, eta begietara so egin nion, tinko eta irribarre pikaroz, ezer ez zela gertatzen esan nion, eta bere eskua zerbait gorantz eman nuen, nire izterretik pixka bat hurbilago. Irribarre egin zuen eta nire sexua laztantzen hasi zen soinekoaren gainetik.

Gorputza zeharkazten zidan  plazer uholdea disimulatzen saiatzen nintzen, lagunekin hitz eginez eta aurrean neukan garagardo hotzari trago eginez, bere apar zuriarekin oraindik ere.

Enekok belauneraino jaitsi zuen eskua eta berriro igo zuen, izterretik, indartsuago estutuz soinekoaren azpitik. Bat-batean sentitu nuen kuleroak bustiak nituela.

Bakarrik bageunden bezala zen, bera eta ni eta beste inor ez, une honetan dena nire inguruan desagertu zen, denbora gelditu egin zen bere behatzak nire klitorira iritsi ziren une berean. Nigana jiratu zen berriro, eta aldi berean atsegin eta bizio aurpegiz begiratu zidan. Gizonak harrituta geratzen dira emakumearen sexua blai dagoela nabaritzen duten unean.

Behatzak pasatzen hasi zen nire baginan zehar, goitik behera, behetik gora hainbat aldiz eta bat-batean barrurantz! Eztul moduko bat egin behar izan nuen nire hasperena ezkutatzeko.

Belarrira hurbildu eta xuxurlatu nion: “Hemen guztion aurrrean isilpean korritzea nahi duzu ala? ”

Irribarrez erantzun zidan “interesgarria litzateke”

Enekorekin larrutan egitearekin ametsetan  hasi nintzen, argi zegoen ohean ni izango nintzela otzana, eta bera menderatzailea.

Oso kitzikagarria egiten zitzaidan gizon bati neure burua menperatzen uztearen ideia. Nire harreman guztietan, ni nintzen agintzen, jolasten eta kontrola eramaten zuena. Izugarri gustatzen zait erritmoa markatzea txortan ari naizenean, indartsu sentitzen naiz, seguru, baina Eneko bezalako gizon baten preso izatearen sentsazio horrek, guztiz berea izatearena, bere erara plazera ematearena, eta ez neurera, izugarri kitzikatzen ninduen.

Plazer kolpeak nire gorputz osoa zeharkatzen zuten eta Enekok bere hatzekin jarraitzen zuen, nire sexu barruan nahiz kanpoan zoragarri irristatuz.

Nire isuriak  ipurdi aldera jaisten nabari nituen, eta berak behatzak ateratzen zituen nire sexu guztira  zabaltzeko. Berriro behatz sarketa eta ostera nire klitoriarekin jolasean jarraitu zuen, korritzear nengoela eskua hartu nion eta gure behatzak gurutzatu egin ziren aldi berean sartzeko. Berriro begiratu zidan, eta irribarre egin zidan, bere bizio-aurpegiak islatzen zuen eragin zidan plazer guztiarekin nik adina gozatzen zuela!

Ez genuen berriro elkar ikusi..

 

Argazkia Marvin Meyer Unsplash etik hartua