Eskubideak dituzten lagunak


Iruzkin hau Gwen blogariak Mama, no leas blogean idatzitako iruzkin bat itzuli eta egokituta sortu da.

Gero eta ohikoagoa da harreman-eredu desberdinak ikustea, nahiz eta artikulu honetan eredu horietako batean zentratuko garen; eskubideak dituzten lagunak, baina hau zer da?

Harreman motak

Gizarteak, multzo gisa, astiro egin dezake aurrera, baina maila indibidualean jauzi handiak ematen ditu. Hor sortzen da gatazka, sozialki egokitzat jotzen den horretan, eta pertsonalki ulertzen dugun horretan, biztanleria orokor horren zati handi bat eskandalizatu edo harritu dezakeena.

Harreman eredu ezberdinak ez ziren atzo sortu,  diskrezioz sortu dira apurka apurka – Tabutik eratorrita, normalean – Moral jakin batzuen ikuspegi epaitzaile horren ondoren. Baina orain dela gutxi ikusi dugu, askoz ere maizago, harreman mota ezberdin horiek nola inguratzen gaituzten eta mundu berri bat nola deskubritzen duten, askatasun lezio interesgarriak emateaz gain.

Baliozko aukera bakarra monogamia izateari uzten dionean, atea irekitzen zaigu polimaiasunarentzat, triejentzat (hirukotea, hiru pertsonaz osatutako harremana, “pareja” bikoa den era berean), swingerrentzat, harreman irekientzat eta, beste adibide batzuen artean, eskubidedun lagunentzat.

Eskubideak dituzten lagunak

Nork ez du inoiz etxean bakarrik geratzean, edo aukera eman denean, agenda hartu eta txortalagun bati edo besteari deitu?, nahiaren eta bien prestutasunaren arabera.

Abantailak

Beti izango gara txortalagunaren defendatzaile leialak, kontzeptuarena berarena.

Abantailak gauza askoren araberakoak dira, baina askatasuna da nabarmenetako bat. Konfiantzazko sexuak ez du egon behar nahi duzunarekin egoteko erabateko askatasunarekin, harreman irekien mota desberdinak alde batera utzita. Nork, non, noiz, eta familiako afarietan pentsatu behar izan gabe, bere lagunei ondo erortzea, bizi-plan bera izatea, seme-alabak, oporrak eta kontu bateratuak planifikatzea, eta ohea nahi baino gehiago partekatzea.

Gainera, askotariko jendea ezagutzeko aukera, jolas erotiko berriak probatzeko aukera pertsona bakoitzaren ukitu bereziarekin, plazer berriak deskubritzeko aukera…

Hori askatasun maila zoragarria da. Batez ere batzuetan ez daukaguna nahi dugulako, askotan gertatu ohi den bezala.

Desabantailak

Eta noski, hori da desabantaila nagusietako bat. Baliteke oso zoriontsua izatea zure askatasunarekin eta sexualitate nomadarekin, baina ez da harritzekoa noizbait egoera egonkorrago baten harra piztea.

Jakina, jolas berriak aurkitzearen alderdi sexuala bikote batekin ere egin daiteke, baina esploratzeko gustu gutxi duen norbaitekin topo egiten duzunean, oso mugatzaile bihurtzen da. Bikote irekietan zaudenean, ez da kaosa, baizik eta ezarritako akordioen araberako komunikazioa egon behar da, eta baliteke arauren bat egotea une jakin batean nahi duzun bezala eta nahi duzunarekin oheratzeko libre izaten uzten ez dizuna.

Magiarik gabe, konstantziaz

Jakina, ez dago hutsik gabeko trikimailurik agenda betea lortzeko, zure deia jasotzeko irrikaz, zure hanken artean amaitzeko.

Aitzitik, gauza batzuk egin ditzakezu askatasunez eta abenturaz betetako noizbehinkako harreman berri horiek bultzatzeko. Horretarako, leku jakin batzuk daude, hala nola eskubideak dituzten lagunekin ligatzea, edo beste sare espezializatu batzuk.

Bustitzen ez denak ez du arrantzarik egiten. Mugitu, ireki elkarrizketak, erakutsi interesa, pazientzia izan. Eta ez zaitez atsekabetu  bihurtu arratsalde batean zure oinetara etrotzen ez badira. Iraunkortasuna saritzen da, eta funtzionatzen ez badu, pentsa ezazu zer aldatu dezakezun/nahi duzun, ikusgarritasun handiagoa izateko.

Online ligatzeko aholkuak

Lehenik eta behin, ez bota fitxak zure radarretik igarotzen den bizidun orori, izan ezazu irizpide pixka bat, eta harremanetan espezializatutako orrialde batetik kanpo bazaude, Instagram adibidez, ez jo ziurtzat pertsona horrek (edonork) zure existentziaren berri ere izan nahi duela, are gutxiago proposamen lizun bat onartzea edo genitalia ikustea. Artaldetik kanpo ligatzen baduzu, egizu sotilki, beti izango duzu arrakasta handiagoa.

Profil bat egiterakoan, saihestu hitz hutsak, kalitate eskaseko argazkiak, iruzkin mingarriak edo urrezko aholku gisa orri kuteoren batean irakurriko zenukeen edozer. Ez baduzu zure irudi erakargarririk erakusten (zure edertasuna alde batera utzita), ez espero inork ohea berotuko dizunik. Zaindu xehetasunak, deskribapenaren ortografiatik profileko argazkiaren barreneraino (arropa hori lurretik jaso eta ispilua garbitu, othoi!), eta saihestu galdera kutre horiek, hala nola “ikasi edo lan egiten duzu” edo “zergatik ez duzu bikotekiderik”, aspergarriak dira.

Harrigarria bada ere, zintzotasunak mendiak mugiarazten ditu, betiere koherentzia, errespetua eta kasura ez datozen arrunkeriak ahaztuta. Gezurrak esatea edo errealitatea gehiegi apaintzea latza, tristea eta oso konplikatua da; izan ere, edo askatu duzun kakazahar guztiaz oroitzen zara, edo ergel auroegia jarriko zaizu egiaren orduan. Eta ordu preziatu horretan, iristen bada, zintzo jokatu, larrua jo nahi duzu, beste pertsonak badaki larrua jo nahi duzula, , baina hori oso agerian uztea soroste-oihu bat da, eszitaziorako dei bat baino gehiago. Ez ahaztu txorta- lagunak bilatzen ari zinela, eta, kontzeptu horretan, eskubide mamitsuez gain, adiskidetasuna sartzen da jokoan, gogoan izan eta konektatuko duzun norbait bilatu.

Eskubideak dituzten lagunak, baina hau zer da?

Zuk eta beste pertsonak nahi duzuena. Erabili nahi duzun etiketa, beste pertsonaren bizitza errespeta ezazu  eta gauza eskatu ere gauza bera, erakuts ezazu plazer sexual handia eskaintzeko prest zaudela, baina gauza bera merezi duzula ahaztu gabe.

Saiatu zaitez amesgaiztoen artean ezkutatzen ez den harreman mota hori lortzen, bai eta irribarrea ateratzen duten oroitzapenetan ere. Zaila da txortalunekin harremanak noiz hasten diren jakitea, baina ia ezinezkoa noiz amaitzen diren jakitea. Gozatu.