Gaur aurkeztu ditugu Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaâ€ren emaitzak.
Aztiker Soziologia Ikergunearen laguntzaz, 2016ko otsaila eta martxoan 73 galderaz osatutako online bidezko inkesta anonimoaren emaitzak dira gaur aurkeztutakoak; bizitza afektiboa, bizitza sexuala, internet bidezko harremanak eta leialtasunaren inguruan eginiko galdera hauei 18-64 urte bitarteko 1.500 herritarrek eman zieten erantzuna.
Eguerdiko 11.00etan izan dugu hitzordua, Koldo Mitxelena Kulturunean. Gurekin batera,  Aztiker Ikerguneko soziologoa, Ekhi Zubiria; eta Euskal Herriko Bilgune Feministako ordezkaria, Amaia Zufia izan dira ikerketaren balorazioan. Hauetaz gain, Gehitu Elkartea, Harremanak.eus sexologia aholkulariak eta Mikel Otxotorena genero eta maskulinitateetan aholkulariak ere egin dute ikerketaren balorazioa, txostenean ikusgai daudelarik.
Datu andana pilatu ditugu ikerketa honetan eta ezinezkoa zaigu guzti guztiak xehetasunez aztertzea eta deia egiten dizuegu patxadaz txostena irakurri eta datuak aztertzeko. Bide batez esan, dokumentua deskargagai dagoela eta Creative Commons lizentziapean (CCBYSA) zabaldu dugula.
Orokorrean hau da gure balorazio ikerketaren emaitzen gainean:
- Bikote Harremana da harremantzeko modu nagusia eta desiratua, %7ak soilik ez luke nahi bikotekiderik izan, baina indarra hartzen du harreman irekiaren kontzeptuak, %25ak ggb nahiko luke harreman mota gisa
- Orokorrean afektiboki zoriontsuak gara 6.9/10 eta bikotekideen arteko maitasuna aitortzen da (8.5/10)
- Internet bidezko harremanei dagokionez, 1/3 ak izena eman du inoiz horrelako atari batean eta egun bikotekidea %10ek topatu dute sarean. %90ak internetek ligatzeko balio duela uste du.
- Bizitza sexualari dagokionez, 18,78 urterekin batazbeste izan zuten lehen harreman sexuala galdetutakoek (18-64 urte) baina nabarmenki behera egin du honek adinean gazteagoak direnen artean.
- Batazbeste astean 1,15 bider izaten ditugu harreman sexualak, baina 2,99 biuder gustatuko litzaiguke izatea, berdintsu emakume nahiz gizon.
- Astean 2 bider masturbatzen gara euskaldunak baina masturbazio kontuetan gizonezkoak dira maiztasun gehiagoz aritzen direnak.
- Zoriontasun maila sexuala batazbeste 5,79 puntukoa da 10etik. Gaina 29 urterekin ematen da, 7.1/10
- Adinean gora egin ahala, zoriontasun maila afektiboa eta sexualak behera egiten dute, 4.45/10, 53-57 adintarte bitarte.
- Galdetutakoen %17k izan du harreman homosexualik eta %14ak izango lituzke, emakumezkoen %20ak eta 18-29 adintartekoen %20ak ere.
- Desleialtasunari dagokionez, honen aurrean, harremana bertan behera utziko lukete %37ak, baina %65ak bere bikotekidea ez den beste batzuengan badu desio sexualik maiztasunez.
- Galdetutakion %42 izan zaio desleiala bere egungo edo aurreko bikotekideari, %14 egungo harremanean eta 10 urtetik gorako harremanetan %25.
- %51ak izango luke harremanik bikotekidea ez den beste batekin bikotean adostu ezkero eta %40a izango litzateke desleiala bikotekideak jakingo ez lukeen bermearekin; emakumezkoen %30 eta gizonezkoen %48.
Txosten osoa hemen duzue deskargatzeko moduan [PDF]
[su_document url=”https://blog.kaixomaitia.eus/wp-content/uploads/2016/06/KM_Sexuinkesta_Txostena_Azkena_2016-06-08.pdf” height=”960″]