Finlandiak espetxeratu egingo ditu eskatu gabeko ‘zakil-argazkiak´ bidaltzen dituzten gizonak

 

Kaixomaitia.eus-eko erredakzioan itzulia

Jatorrizko artikulua: https://www.dailymail.co.uk/news/article-8835073/Finland-jail-men-send-unsolicited-d-k-pics-new-proposals.html

Argazkia: Flickr | Nu Castiel

 

  • Finlandiako sexu-jazarpenari buruzko legeak aldatu nahi dituzte ministroek, ‘Zakil argazkiak’ sartzeko
  • Egungo legeak sexu-jazarpeneko kasuetan kontaktu fisikoa izan behar dela eskatzen du.
  • Lege berriak ahots, testu-mezu edo argazki bidezko jazarpena barne hartuko lituzke.
  • Arau-hausleei isuna edo gehienez sei hilabeteko kartzela zigorra ezar dakieke.

 

Argazki esplizituak bidaltzen dituzten gaizkile batzuk, herrialdeko difamazio legepean prozesatuak izan dira.

Hala ere, ekintzaileak legea aldatzeko eskatzen aritu dira, delituaren izaera sexuala kontuan hartzen ez duelako.

Sami Kiriakos Finlandiako Justizia Ministerioko ordezkariak esan duenez, baliteke lege berria “datorren urteko uneren batean” aurkeztea, parlamentuan bozkatu aurretik.
Ikerketek onlineko sexu-jazarpena oso zabalduta dagoela frogatu dute, baimenik gabeko sexu-irudiak bidaltzea barne, batzuetan “flasheo zibernetikoa” bezala ezagutzen direnak.

Plan International haurraren eskubideen aldeko erakundeak egindako aurtengo ikerketa baten arabera, mundu osoan galdekatutako 14.000 neskato eta emakume gazteen % 51k sexu-jazarpena jasan zuten sarean.

Inkestatuen % 35ek “sexu argazkiak edo irudi esplizituak” jaso dituzte, ikerketaren arabera.
“Galdetegietan oinarritutako ikerketek erakusten dute sexu-jazarpena nahiko arrunta dela eta horrelako jokabideen biktimak emakumeak izaten direla; beraz, oso garrantzitsua da legean nola tratatu behar den aztertzea”, esan du Kiriakosek.

Herrialde batzuek sexu-jazarpena debekatzeko neurriak hartu dituzte, Eskozia barne.

AEBko Texas estatuak 500 dolarreko isuna (380€) ezarri zuen iaz eskatu gabeko sexu-irudiak bidaltzeagatik.

Hala ere, beste herrialde askok “flasheo zibernetikoa” zigortzeko denbora behar izan dute, eta hori betetzea zaila izan daiteke.

“Horrelako delituak edo webgunean gertatzen den edozein gauza oso zaila izan daiteke ikertzeko”, esan du Kiriakosek.

Baina “baldintza jakin batzuk betez gero, sexu-delituei aplikatzen zaizkien neurri hertsatzaileak badituzte agintariek, telekomunikazioetako datuak eskuratzea, esaterako”, gaineratu du.

Sexu-delituei buruzko Finlandiako legediaren berridazketa zabal berri baten parte da proposamena, eta bortxaketaren legezko definizioa ere aldatuko luke.

Egungo legeak esan nahi du indarkeria edo indarkeria mehatxua bortxaketa gisa kalifikatzeko erabili behar dela, eta lege berriek “baimenik gabeko sexu” gisa definituko lukete.

 

 Zein da zure iritzia gai honen inguruan?