Gehitu Elkartearen #Sexuinkestaren balorazioa


Gehituk, Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteak, Kaixomaitia, Euskaldunen harremanetarako guneak eginiko Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoaren LGTBI kolektiboari dagokien emaitzen azterketa beregan hartu du, bertatik atera daitezken hausnarketen interpretazioa bat izatearren.

Lehenik eta behin Gehitutik Kaixomaitiaren lana goraipatu nahi da, izan ere, Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoa eta ezagutzeko joerei buruz egiten den lehenetariko inkesta dugu honako hau, eta azpimarragarria iruditzen zaigu mota honetako inkesten beharra euskal gizartearen portaerei buruz berri izateko, arlo honen lanketa eta azterketa izanik euskal gizarteak urteetan izan duen hutsuneetako bat, LGTBI kolektiboarena barne.

Bestetik, aipatu beharrekoa iruditzen zaigu horren ikuspuntu orokorra eman nahi zaion ikerketa batetik oso zaila eta arriskutsua zaigula  ondorioak ateratzea, izan ere, eta inkestan aipatzen den moduan %8,9a da bakarrik parte-hartzen duten pertsona homosexualen kopurua, alegia, inkestatuen 1292 pertsonetatik 115 pertsona inguruk. Horietatik 40 bat emakume eta Kopuru hori ez zaigu nahiko iruditzen lagin osatu bat egiteko.  Horretaz gain LGTB kolektiboan ezinbesteko aldagaiak ez direla neurtu edo gurutzatu kontsideratzen da, adibidez, parte-hartzaileen adina edo bizitokiaren biztanle kopurua (herri txiki edo hiri handi batean bizi diren adibidez). Hala eta guztiz ere interes handikoa den  gertakari bat inkesta honetan argi agertzen dela iruditzen zaigu, interneteko espazio ezberdinen erabilera geroz eta handiagoa jendea ezagutzeko. Aspaldi entzunak dira LGTB kolektiboaren zailtasunak gizarteko esparru ezberdinetan orientazio sexual bera duten pertsonak topatzeko garaian

Azken hamarkadetako teknologiaren garapen azkarrak eta konkretuki, internetaren irisgarritasun eta jendea ezagutzeko web orri berrien sorrerak esparru honetan ere izan du eragina, eta argi ikusten da hori LGTBI kolektiboan, non interneten duen presentzia ohikoa den eta naturaltasun guztiz ematen den. Beraz arlo honetan lan handia egiteko dagoela iruditzen zaigu, gainontzekoak alde batera utzi gabe.

Azkenik aipatzeko iruditzen zaigu kaixomaitiak Gehiturekin izan duen hurbiltasuna eskertu beharrekoa dela  LGTBI kolektiboari dagokion esparrua lantzerakoan. Nahiz eta ezin izan dugun ondorio zehatzik atera jarrerak berak etorkizunean, esparru honi buruzko lankidetza sakonagoak egiteko beharra erakusten duela iruditzen zaigu eta horren aurrean gure prestutasun guztia erakutsi nahi diogu.