Harreman ireki egoki eta iraunkorra izateko sekretua


Bikote askok noizbait planteatzen dute ea komeni zaien edo nahi duten beren arteko lotura harremana ireki tzea. Beste pertsona batzuk ezagutzearen eta haiekin harremanetan jartzearen abantailak nahiko ideia erakargarria izan daiteke, baina, aldi berean, gure harremanaren oinarriak zein diren kontuan hartuta, egoera horrek nolabaiteko segurtasun eza sor lezake.

Monogamia uztea hasiera batean beldur pixka bat ematen diezaieke persona batzuei. Urte askoan instalatu diren ideiak ditugu buruan, eta kosta egiten zaigu modu ezberdin batean pentsatzea: “Eta gure harremana zapuzten badugu?” “Eta nire bikotekideak ez badu ulertzen?” Normala da beldurra sentitzea eta zalantzak asaldatzea. Horregatik, onena ondo informatzea da, guztien onurarako izango den erabaki bat hartzeko, beldurrik gabe.

Zer da harreman irekia? 

Lehenik eta behin, oinarrizko kontzeptuak argituko ditugu, argi gera dadin zer den horrelako harreman bat eta zer ez, batzuetan nahasmena baitago terminologiarekin.

Oro har, harreman irekiez hitz egiten da, oinarri ez-monogama adostua duten bi pertsonaren arteko lotura ezartzen denean. Beraz, horrek barnean hartzen ditu beste pertsona batzuekin noizbehinka edo modu iraunkorrean sexualki edo afektiboki gozatzeko aukera ematen duten mota guztietako harremanak. Harreman irekien artean polimaitasuna, poligamia, bikote trukeak edo harreman anarkia aurki ditzakegu, besteak beste.

Garrantzitsua da aipatzea harreman bat irekitzea ez dela bikote arazoak konpontzeko neurri bat edo sexu desioa galeraren soluzioa. Aitzitik, abentura hau konfiantzan eta elkarrekiko segurtasunean oinarritutako bikoteentzat gomendagarriagoa izaten da. Era berean, harreman horren oinarrizko printzipioetako bat elkarrekiko adostasuna izan behar da.

Nola lortu harreman ireki iraunkorra 

Bikote monogamo batetik abiatzen bagara, harreman poliamorosoa izatea ez da gauetik goizera lortzen den zerbait. Buruan ideia hori badabilkigu, gomendagarriena da gure bikotekideari honen inguruan galdetzea, bera ere giari buruz pentsatzen has dadin. Lehen unetik, konfiantzatik eta zintzotasunetik abiatutako elkarrizketa izan behar du.

Pausoa eman aurretik, ondo dator perspektiban jarri eta gure maitasun harremanean eszenatoki berri batean eman daitezkeen egoerak irudikatzea. Horrek modu errealistan aztertzeko eta galdera garrantzitsuak planteatzeko balioko digu: “Ondo eramango dut nahi dudan pertsona beste norbaitekin egon dela jakiteak?” “Prest nago partekatzeko?” “Eboluzionatzeko eta sentipen posesiborik ez izateko gai naiz?”” Zer da bikotekidea niretzat?”

Argi dago harreman irekiak ez direla mundu guztiarentzat, baina pertsona batzuk gai dira rol eta jokabide jakin batzuetatik askatzeko, askatasunez gozatzeko eta, era berean, bikotekidearen gozamen berarekin eroso sentitzeko.

Gure harremana irekitzerakoan, adituek arau batzuk ezartzea aholkatzen dute, biek nahi baitute arau horiek errespetatzea bikotekidearekin duten harreman sentimentala babesteko, beste batzuekin ligatzen eta sexua izaten hasi aurretik. Ezarritako arauak askotarikoak izan daitezke, gertuko lagunekin sexurik ez izatea edo beti preserbatiboak erabiltzea bien osasuna babesteko, adibidez.

Harrigarria izan daiteke bikote batzuek beren harreman sentimentalean bilakaera bat behatzea irekiera honen ondoren. Esperientzia hori zerbait positibo bihurtzeko bakoitzak egiten duen barne lanaren ondorioz azal daiteke.

Posible al da harreman ireki asebetetzaile bat izatea?

Erantzuna irmoa da: bai, egin daiteke, baina ez edozein modutan. Polimaitasunezko harreman batean komunikazio onak izan behar du nagusi, eta ezin da jeloskortasunerako lekurik egon, bestela amesgaizto bihur bailiteke. Euren harremana zabaldu nahi duten bikoteek, lehendabizi ideiak argi izan behar dituzte.

Bikote talde irekiak badaude, euren esperientzia eta aholkularitza eskaintzen dutenak. Gure hurbileko zirkuluan gaia ez dutela ulertuko edo gaia erabat ezagutzen ez dutela uste badugu, kanpoko erreferenteak bilatzea onuragarria izan daiteke zer ideia edo portaera imitatu ditzakegun ikusteko, geure burua islatzeko balio diezagukete edo, aitzitik, zer ez dugun nahi ikusteko balio digute, eta guri zerk funtzionatuko ez ligukeen jakiteko ere. Jakina, sarean, informazio ugari topa daiteke honen inguruan.

Ez da ahaztu behar harreman mota horren arrakastak zerikusia duela kontsentsuarekin eta konfiantzarekin. Beraz, funtziona dezan, bi aldeek konbentzituta egon behar dute, eta aldaketa hori desiratu. Ezin dugu gure kidea horretara behartu. Bietako bat ez bada egoerarekin gustura sentitzen, ez da ondo aterako.

Beste harremanei dagokienez, hirugarren pertsona horiekin ere zintzo jokatu behar dugu. Hasieratik jakin behar duzue zein egoeratan zaudeten.

Harreman irekia izan nahi dugun erabakitzea kontu garrantzitsua da bikotean gauden edo gure bizitzan nahi ditugun etorkizuneko harremanetarako.