Hurrengo bi iruzkinetan “Euskal Herritarron harreman afetibo eta sexualei buruzko ikerketaren” bigarren atal nagusiari ekingo diogu, “Internet bidezko harremanei” dagokiona.
Interes bereziarekin erreparatu diogu bigarren atal honi, aurreko iruzkinen batean ere eman izan dugu Online Datingari buruzko informazioa, lehena hemen izan zen, intenetak bikote harremanak bilatzeko garaian duten garrantziaz eta berriki egin den honi buruzko ikerketa baten emaitzak erakutsi genituen, bigarrenean berriz kaixomaitiaren erabiltzaileen soslaia bat irudikatu genuen, hemen.
Esan bezala bi zatitan zabalduko dugu atal hau irakurterrezagoa izan dakizun, lehena hau, G16-G18 galderei dagozkien grafika eta taulak azalduko ditugu eta hauei dagokien gure gogoetak. Bigarren iruzkinean G19-G23 galderak, taulak eta gogoetak.
Honela, lehen galderari helduz, G16. a, harremanetarako webguneren batean izena eman duzuen jakin nahi genuen.
Erantzunen arabera:
- Erantzuleen %34ak izena eman du noizbait harremanetarako webgune batean.
- 45-64 adin tartekoak dira proportzioan gehien izena eman dutenak (%41) eta emakumezko bakoitzeko 2 gizonezkok ematen dute izena. Datu honek, esate baterako, kaixomaitia.eus erabiltzaileen oinarriarekin bat egiten du.
- Homosexualak dira gune hauetan proportzioan izen eman dutenen gehienak, bisexual eta heterosexualengatik jarraituak.
G17 garren galderan berriz inoiz izena eman dutenei, online dating atarien/aplikazioen erabiltzaileei, galdetu genien erabilera maiztasunaz. guztira 406 erantzun jaso genituen.
Erantzunen arabera:
- Erantzuleen multzo batek aldizka erabiltzen ditu harremanetarako webguneak; %26,8ak urtean pare bat aldiz. Badago beste multzo bat maiztasun gehiagorekin erabiltzen dituenak; %20,2ak astean behin edo bitan erabiltzen dituela dio eta %18,8ak egunero.
- Proportzioan Egunero gehien erabiltzen dituztenak 46-64 adin tartekoak dira. Era berean, gizonezkoek emakumeek baino maiztasun gehiagorekin erabiltzen dituztela antzematen da.
- Egoera zibilari erreparatuta, ezkondu eta banandu / dibortziatuak dira harremanetarako webguneak egunero gehien erabiltzen dituztenak.
Eta atal honen lehenengo iruzkinarekin amaitzeko G18. galdera: laguntzen al dute atari/aplikazio hauek harremanak egitek/ligatzen?
Erantzunen arabera:
- Erantzuleen gehiangoak (%89) pentsatzen du Internetek harremanak izaten / ligatzen laguntzen duela. Sinesmen hau 18-29 adin tartean ematen da gehien, nahiz eta beste adin multzoetan ere nabarmena izan.
- Gizonezko gehiago dira (%91,2) baiezkoa ematen dutenak emakumezkoak (%86,4) baino.
- Homosexual eta heterosexualekin alderatuta, bisexualen artean internetek harremanetan laguntzen duelaren ustea zabalduagoa dago (%98,4).
- Uste hau ez dutenen gehiengoak ez du bikotekiderik eta zoriontasun maila sexuala oso baxua / baxua da.
Datu interesgarriak ezta? eta bi grafikoak parez pare jartzen baditugu?
- Orokorrean onartua dago Interntek harremanak errazten / ligatzen laguntzen duela (%89), baina ehuneko txiki batek (%34) besterik ez du eman izena harremanetarako webguneren batean.
- Nahiz eta Internetaren laguntza onartu eta harremanetarako nahia aurkeztu, oraindik ere trabak daudela antzematen da Interneten bikotekidea topatzeko nahia baieztatu eta harremanetarako webguneetan izena emateko. Aurreko grafikoak argi erakusten du sinesten eta egiten denaren arteko kontraesana.
Eta zuei beste ezerk eman dizue zer pentsatu? Ba partekatu gurekin!
Atalari dagokion 2. iruzkina jarraian, G19-G23 galderak aztergai.