Kaixomaitia.eus-eko erabiltzaileen erradiografia eta beste datu interesgarri batzuk


Aurreko iruzkin batean idatzi genuen “Online Datinga”, edo interneta erabiliz besteekin harremantzeko modua, gero eta ohikoago bilakatzen ari zirela. Egun, bikotekidea topatzeko 3. bide ohikoena da eta epe motz-ertainera lehena izateko itxura guztia du.

Bada, euskaldunoi  ere  “online datinga” ez zaigu arrotza egiten eta badira milaka batzuk harremanetarako webgune espezializatuetan izena eman dutenak.

300x300_animatua

Honen harira, Kaixomaitia.eus en otsailean abian jarri genuen “Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoa” ren baitan, atal propioa izan zuen gai honek eta aurrerapen gisa emaitza pare bat aurreratzeko moduan gara:

Galderari erantzun dioten 1.284 pertsonetatik %34ek harremanetarako webguneren batean inoiz izena eman duela adierazi dute eta 410 pertsonetatik %89k internetek harremanak errazten edo ligatzen laguntzen duela diote.


kmsexuinkesta_izenaemanduzuinoiz

kmsexuinkesta_internetharremanetanlagundu

 

Gaurko iruzkin honetan, hainbat elkarrizketetan egin diguten galderari erantzun nahi izan diogu: “Nolakoa da  zuen erabiltzailea? zer ezaugarri ditu?” Honekin batera Kaixomaitia.eus atarairen datu batzuk partekatu nahi izan ditugu zuekin, interesekoak izango zaizkizuelakoan.

Nagusiki, 2015etik hona izen eman dutenen datuak dira zuekin partekatu nahi ditugunak, geure harpidetza oinarriari dagozkionak bai eta webgunera sartzen diren bisitariena ere (Google Analyticsek ematen dituen datuak),

Jarraitu aurretik, esan, kaixomaitian.eus-en ez garela geurean izen eman nahi duten erabiltzaileei datu gehiegirik eskatzeko zale; Adibidez, izen abizen errealak ez ditugu eskatzen. Guk ez ditugu webgunearen funtzionamendurako behar, beraz, zertarako eskatu?* Harpidedunen oinarria asko handitu ahala zentzua izango luke bakoitzaren soslaiaren zehaztasun gehiago eskatzeak, afinitate mailak zehazteko lagungarriak dira eta. Izena emanda dagoen erabiltzaile kopurua gutxi ez bada ere,  oraingoz ez da hau Kaixomaitia.eus en kasua. Oraingoz… 😉 (*legez gorde beharrekoa erabiltzailea identifikatzeko IP helbidea edo, nolabait esateko, euren interneteko helbidea da gordetzen duguna)

Tira ba, goazen harira…!

Hemengo infografiatxo honetan 2015 urte hasieratik izena eman duten erabiltzaileen ezaugarri batzuk dituzue ikusgai.

Kaixomaitia.eus_datuen taula_generoa

Erabiltzaileen %34 da emakumezkoa eta %64 gizonezkoa. Kaixomaitia.eus 2015eko abenduan abian jarri genuenetik, 3. genero bat [“beste” ] sartu badugu ere, oso gutxi izan dira honela izena eman dutenak eta sinpletzearren emakumezko eta gizonezkoak hartu ditugu haintzat grafikoan.

Alegia, emakume bakoitzeko bi gizonezko. Nahiko orokortuak dauden datuak dira hauek, are gehiago, normalena erlazioa 3/1 edo 4/1 izatea da. Arrazoiak? Ez dakizkigu, baina laster helduko diogu gai honi. Zuk teoriaren bat baduzu gustora entzungo dizugu.

Batazbesteko adina 39 urtekoa da emakumezkoaren kasuan eta 38 gizonezkoaren kasuan. 2007an webgunea abian jarri genuenean 33 eta 32 ziren hurrenez hurren…  honen esplikazio bat izan daiteke egun 32 urte inguru dutenek (“natibo digitalak” liratekeenak)  beste bide batzuk izatea harremantzeko; webgune espezializatuak ez diren beste interneteko bide batzuetan (sare sozialak, adibidez) iaioak direla harremantzeko kontuetan, alegia.

Datu kurioso gisa, erretzaile kopurua eta erabiltzialeen garaiera jarri ditugu. Erretzaileen kasuan, genero bereizketarik gabe %10ak aitortzen du hala dela ggb. Datu hau Euskal Herriko batazbestekoaren [%26 ggb] oso azpitik dago. Kaixomaitia.eus eko erabiltzaileak oso osasuntsuak direla pentsatzea da aukera bat eta bestea, datu hau ez dela erabat egiazkoa, sozialki eta bereziki harreman baten bila zabiltzenean, oso harrera ona ez duen ohitura izan daitekeelako. Garaiera beste azterketarik gabe, 1,65m emakumeen kasuan eta 1,76m gizonezkoen kasuan, gizartearen batazbestekoan ggb.

Gurasotasuna ere ba da webgune hauetan bere garrantzia duen datu bat. Bikotekidea topatzerako garaian egoera berean dagoen beste kide bat topatzea bait da joera; gurasoa denak gurasoa ere ba den beste bat bilatuko du eta gauza bera gurasoak ez direnen kasuetan (orokortzen ari gara hemen). Hau harreman iraunkorrak topatzerako garaian are nabariagoa da. Kaixomaitian, emakumezkoen %8,6 da ama eta %4,8 aita. Amak dira aita direnen bikoitzak alegia. Arrazoiak? Bi hipotesi datozkigu burura; bata, amak direnak modu tradizionalean (aisialdiari lotuak: afari, kuadrila,  juerga) bikotekidea topatzeko asti gutxiago izan dezaketela; bestea, izena emanda dauden aiten erdiek ggb ez dutela datu hau betetzen (defektuz, 0). Zuk zer uste duzu?

Erabiltzaileen artean oso gutxi dira jadanik izena ematean bikotekidea dutenak, edo behintzat hau adierazten dutenak.

LGTBI kolektiboari so eginez gero berriz, emakumezkoen %6 da homosexuala edo bisexuala eta gizonezkoen %7,5a. Euskal gizartearen batazbestekoan barruan daudela datu hauek uste dugu, agian zertxobait azpitik.

Eta grafiko honekin amaitzeko gure “buruhauste” nagusia… ARGAZKIAK! Grafikoan ikus dezakezuen bezala, emakumezkoen %7ak eta gizonezkoen %8,5ak jartzen du argazkia eta, tira, gure ustez pena bat da :(. Arrazoiak jakinak dira…:lotsa, zer esango dute? nork ikusiko ote nau? Horrelako webguneetan beharrezkoa, ia ezinbestekoa den atala da argazkia, erabiltzaile orok ikusi nahi ditu besteen argazkiak eta aldi  berean askok anonimotasuna mantendu nahi dute. Halako gurpil-zoro bat sortzen da; “argazki gutxi ikusten dut, beraz ez dut nirea jarriko bazpa…” Gure lana da dinamika hau iraultzea.. Ea lortzen dugun! (lotsak jan aurretik)

Adinari erreparatu diogu jadanik, baina duen garrantzia dela eta, gerturaketa sakonago bat egin nahi diogu atal honi jarraian azaltzen dugun grafikoaren bidez:

Kaixomaitia.eus_erabiltzaileak_adinaren eta generoaren arabera

Adin tarteka eta generoaren arabera banatu ditugu kaixomaitian izena eman dauden erabiltzaileak eta hainbat ondorio atera ditzakegu:

  • Batazbesteko adina 38.5 urtekoa da; 38.13 urte gizonezkoen kasuan eta 39.28 emakumezkoen kasuan.
  • Adintarte nagusia 33-39  da, %28.5 ggb.
  • 33 eta 46 adintarteak suposatzen du gure erabiltzaileen %55.
  • Gizonezkoen batazbestekotik behera %57 biltzen da eta %43 batazbestekotik gora. Emakumezkoen kasuan %52 eta 48% hurrenez hurren.
  • Adintarte nagusietan [33-46] ez dago ezberdintasun handiegirik generoarekiko, adintarte gazteenetan [19-32] gizonezko gehiago dago proportzioan eta adintarte zaharrenetan [47-60+] emakumezko gehiago.

Erabiltzaileen jatorriari erreparatuta, berriz, gipuzkoarrak dira nagusi (%56) bizkaitarrak bigarrenik (%29), Nafarroa (%8), Araba (%4) eta Iparraldea (%2). Datu hau euskalgintzan inguruko zerbitzuetan, bereziki oinarria gipuzkoan duten kasuetan, nahiko estandarra da.

Kaixomaitia.eus_erabiltzaileak lurraldeka

Kaixomaitia.eus eko googlen analitikaren datutxo batzuk dituzue hurrengo grafikan beste datu interesgarri batzuekin batera.

Kaixomaitia.eus_datuen taula

2015etik 530.000 orrialde zerbitzatu ditugu, guztira 22.500 erabiltzaile bakarrek ikusi dituztenak. Erabiltzaileen artean 10.600 mezu trukatu dituzte eta 1.070 izen emate berri izan ditugu epe honetan. Facebookeko 298 jarraitzaile eta Twitterreko 256 ditugu.

Azpian dituzuen azken bi grafikoak eta badute bere grazia. Asteburuaren bueltan pilatzen dira bisitarik gehienak, hasi aurretik eta amaitzean – ostirala, igandea eta larunbata- eta aste erdian beste gailurtxo bat ikus dezakegu asteazkenean.

Kaixomaitia.eus_bisita kopurua asteko egunaren arabera

Ordutegiari dagokionez, berriz, hiru ordu nabarmendu ditugu, goizeko 9:00ak, arratsaldeko 16:00ak eta gaueko 22:00ak.

Kaixomaitia.eus_bisita kopurua eguneko orduaren arabera

Goizeko martxa 09:00ak arte hazten doa eta gero mantendu eguerdi partean igotzen hasten den arte, arratsaldeko 16:00ak arte; behera egiten du arratsaldeko, 19:00tik aurrera berri gora egin arte eta 22:00tan jotzen du gaina, bisita gehien izaten ditugun ordua delarik hau, eguneko bisiten %7.3 izaten dira ordutarte honetan. Ordu tarteak pilatuz gero, eguneko bisiten %50 arratsaldeko 16:00ak eta 23:00artean ematen dira.

Hauek dira aurkeztu nahi izan dizkizuegun datuak, Kaixomaitia.eus eta euren erabiltzaileak zerbait hobeto ezagutzeko aukera izan dezazuen. Guri ere ongi etorri zaigu ariketa hau egitea, zaharkituak genituen datu batzuk eguneratzeko balio izan digute eta. Espero dugu gustatu izana.

Datuok espero zenituen? Daturen batek atentzioa eman dizu bereziki? Zergaitik uste duzu emakume gutxiagok ematen dutela izena harremanetarako webguneetan?