Kaixomaitia.eus hedabideetan

2016 oparoa izan dugu. Kaixomaitiari bultzadatxoa ematen ahalegindu gara, eta hori nabaritu da hedabideetan, blogetan eta abar izan dugun oihartzunean. Baita jaso ditugun sariei esker ere!

Jarraian duzue gure presentziaren errepasotxoa.Titulu bakoitzean duzue esteka jatorriko webgunera/dokumentura.

Mila esker 2016a gurekin konpartitu duzuenei!

Kaixomaitia.eus

  • Naiz:

    • On line ligatzea eta euskaraz, gero eta ohikoagoa. Gure aiton-amonek ligatu, ligatu, gutxi egiten zuten. Haien senargai edo andregai nor izango zen askotan gurasoek erabakitzen zuten, baina erromerietan-eta ere osatzen ziren bikoteak, trikitiaren edo dultzainaren doinuen pozean. Harremanetan hasteko moduak asko aldatu dira ordudanik, eta lerro hauek irakurtzen ari diren gehienek ikastetxean, tabernan edo diskotekan topatuko zuten bikotekidea. Baina Interneten aroan berriro aldatu dira gauzak, eta egun gero eta gehiago ligatzen da online. Euskaldunon artean Kaixomaitia.eus ataria izan da aitzindaria online dating honetan; eta dagoeneko lau mila erabiltzaile inguru saiatu dira euskaraz harremanetan hasten, baita lortu ere askok eta askok.

    • Iñigo Arandia, kaixomaitia.eus-eko sortzailea. Ingalaterran zegoela bururatu zitzaion Iñigo Arandiari online dating zerbitzu bat martxan jartzea, euskaraz funtzionatuko zuena. Pasa dira urte batzuk eta dagoeneko milaka dira Kaixomaitia.eus atarian izena emandakoak. Egungo egoeraz eta etorkizunaz mintzo zaigu Arandia.

  • Azkue Fundazioa: Kaixomaitia, ligatzea baino askoz gehiago. Kaixomaitia egitasmoa ezagutuko duzu agian, baina ba al dakizu 2015.eko bukaeran irudi, gune eta estrategia aldaketa egin zuela eta egun ligatzeko aukerak baino askoz gehiago eskaintzen duela? 2007an sortu zen euskaldunon arteko harremanak errazteko gune gisa. Komunitatea asko handitu da harrez geroztik eta 4000 euskaldun harremanetan jarri izan ditu. Baina hau baino askoz gehiago bilakatu da Kaixomaitia.com. Hasteko, kaixomaitia.eus da gaur egun. Ikus zertan bilakatu den!
  • Huhezi Ika Mizka: “Eta hik? Nola bizi dunk euskara?”. Huhezi eta Gaztezuloren artean antolatutako IkaMizka saioetan kaixomaitia.eus eko arduraduna den  Iñigo Arandia izan zen gonbidatua Huheziko komunikazio graduko ikasleekin solasean aritzeko.

Sexuinkesta: Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa

2016ko ekainaren 9an aurkeztu genituen emaitzak.  Aztiker Soziologia Ikergunearen laguntzaz, 2016ko otsaila eta martxoan 73 galderaz osatutako online inkesta egin genuen. Bizitza afektiboaren, bizitza sexualaren, Internet bidezko harremanen eta leialtasunaren gainean eginiko galderei 18-64 urte bitarteko 2.500 herritarrek eman zieten erantzuna eta hauetatik 1500 inguru hartu genituen lagin gisa. Ikerketaren nondik norakoak blogeko atal honetan dituzue ikusgai [aurkibidea] eta dokumentu osoa hemen duzue deskargagari PDF formatuan

  • ETB1_Azpimarra saioa:  ETB1 eko Azpimarra saioan aurkeztu genuen “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualeburuzko ikerketa” Ilaski Serranorekin, Otsailaren 15arekin.

  • ETB1_Azpimarra saioa: #Sexuinkestaren emaitzen berri eman genuen Olatz Berastegi ksexologarekin batera, berriro ere Ilaski Serranorekin, Azpimarra saioan

 

  • Naiz: Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko ikerketa zabala egin dute. Kaixomaitiak, euskaldunon harremanetarako webguneak, eta Aztiker Soziologia Ikerguneak, euskal herritarren harreman sexual eta afektiboak izan dituzte aztergai ikerketa zabal batean. Jasotako erantzun kopuruarengatik pozik agertu dira.

  • Berria: Laranja osoa edo bi zati? Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek? Galdera horri erantzun nahian, ‘Kaixomaitia.eus’ harremanetarako webguneak inkesta bat egin du, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean. Datuek argi erakusten dute laranja erdiaren ideia oraindik bizi-bizirik dagoela gizartean.

  • EH Bilgune Feminista: Laranja osoa edo bi zati? Nola bizi dute afektibitatea euskal herritarrek? Galdera horri erantzun nahian, ‘Kaixomaitia.eus‘ harremanetarako webguneak inkesta bat egin du, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean. Datuek argi erakusten dute laranja erdiaren ideia oraindik bizi-bizirik dagoela gizartean. Ikerlanaren gaineko analisia egin dugu Bilgune Feministatik Kaixomaitiak hala eskatuta. Hemen aurkituko duzue gure hausnarketa.

  • Arabako Alea: Zorion perfekturik ez. Euskal herritarren harreman sexualak eta afektiboak aztertu dituzte kaixomaitia.eus webguneak eta Aztiker Soziologia Ikerguneak. Guztira, 2.358 pertsona sartu ziren inkestara eta 1.500 pertsonek bete zituzten galdera guztiak.

  • Poziktibity: Harreman afektibo eta sexualak aztergai. Duela hilabete batzuk Kaixo Maitia euskaldunon harremanetarako guneak (kaixomaitia.eus-ek) euskal herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa abiarazi zuen. Besteak beste, horrelako informazio interesgarria ezagutu ahal izan dute: Euskaldunen %42 desleiala izan zaio noizbait bere bikotekideari. Galdetutakoek, bataz beste, 18,78 urterekin izan zuten lehen harreman sexuala, baina gazteengan adinak nabarmen egiten du behera.

  • El Diario Vasco:

Enpresarean 2016 Saria

Buber Sariak 2016

Speed Dating