Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz I

Aratz Begiristain [@Aratz_B]

– Jaitsiko da inor hondartzara? – Lagunen whatsapp taldean galdetu, eta berehala, pare bat lagunek
baiezkoa erantzun zuten.
Toalla, bainujantzia eta krema motxilan sartu eta Zurriolara abiatu nintzen. Zeru eguzkitsuan
hodeientzako tartea zegoen eta etxetik atera bezain laster, haize ufadek ilea erabat nahastu zidaten.
Hondartzara iritsi, lagunak topatu, eta altxatzen zen haizearen ondorioz, toalla hondar gainean
jartzeko lanak izan nituen, hala ere, giro bikaina zegoen. Elkarrizketan murgilduta ginela, gauean,
Saguesen izango zen kontzertuaren probak entzuten hasi ginen. Gau hartan, Alvar Soler abeslaria
izango zen protagonista. 2018ko abuztuaren 15a zen.
– Hura ez al da “La Cintura” modako abestia kantatzen duena? – Galdetu zuen Xabierrek.
– Bai, ehhh… – Erantzunaren erdian, begirada lagunengandik urrundu nuen, gugana gerturatzen ari
zen neska batek nire atentzioa bereganatuz.
– Barkatu, baduzue surik? – Esan zigun parean zutik geratuta.
– Ehhh, bai, … tori. – Esan zion azkar batean Oierrek, motxilatik metxeroa atera eta besoa luzatuz.
– Oraintxe nator, lagunarentzat da, lotsa ematen baitio sua eskatzeak. – Esan zuen biratu eta
gugandik urrunduz.
Hiruak mutu geratu ginen, arraroa egin baitzitzaigun egoera. Hondartzan egondako tartean,
neskatxa lagunarengana iristen, arropa eranzten, gorputzean krema ematen eta bere kidearekin
berriketan ikusi eta entzun genuen. Nahiko gertu genituen. Gaztea zen, gehienez ere 25 urte izango
zituen eta erakargarria suertatu zitzaigun bertan ginen hiru lagunei.
Berriz ere bueltan zetorren. Adi eta urduri nengoen, zer demontre gertatzen ari zitzaidan?
– Listo, mila esker, … gauean Sagueseko kontzertura joan behar al zarete? – Bota zigun bat-batean.
– Ummm, ba ez dakit, hasiera batean alde zaharretik atera, eta ondoren, Victoria Cafera joateko
asmoa genuen. – Erantzun nion.
– Ah, ondo, gu ere Victoria Cafera joatekoak gara, bertan ikusiko gara beraz. – Esan zigun irribarrea
aurpegian zuela, buelta erdia eman eta lagunarengana bueltatzen zen bitartean.
– Bueno, bueno, bueno, a ze begirada bota dizun, ez? – Esan zidan Xabierrek, neska aldendu eta
berehala.
– Ez dakit zerbait esan nahi ote duen haren irribarreak, baina argi dut, gaur, bakarrik bada ere
Victoria Cafera joango naizela, kar-kar-kar. – Esan nien hiruon artean barreak sortuz.
20:00ak inguru izango ziren etxerako bidea hartu genuenean. Iritsi eta zerbait afaldu baino lehen,
dutxarako bidea hartu nuen. Hankartea oso sentikor nabaritzen nuen eta ez nuen birritan pentsatu,
dutxako ur-txorrota buru gainera erortzen zitzaidan bitartean, esku bat zakilera eraman nuen eta
lehen igurtziekin nengoela…
– Laguntza behar duzu? – Galdetu zidan Amaia pisukideak atearen bestaldetik.
– Ehhh, bai, gerturatu, gogotsu nago eta. – Esan nion konfiantza osoz.
– Nire ahoan nuela imajinatzen ari nintzen, zu dutxan sartu bezain laster… Ez dut baina, dutxan sartu
nahi.
Hori esan eta praken azpian esku bat zuela, bainugelan sartu zen. Dutxa ertzean belauniko jarri zen
eta “gose naiz” esatearekin batera ahoa ireki zuen. Dutxako txorrota itxi eta zakila bere ezpainetara
bideratu nuen. Lehen miazkadekin erabat gogortu zidan eta ez zuen askorik iraun, bere ahoan enbor
erdia sartu eta zurrupatzen hasi arte. A ze gozamena… Oso gutxi iraun nuen, bere ahoan hazi guztia
isuri arte… Mundiala izan zen… ufaaaa… eta jarraian, oraindik zakila aho barruan zuela Amaia ere
korritu egin zen. Etxean leku eta egoera ezberdinetan arituak ginen, baina horrelakorik ez genuen
sekula egin.
Pisuan harreman bikaina genuen, baita sexu harremanetan ere, gainera, horrelako ezustekoek morbo
izugarria ematen ziguten, eta askoren ustearen aurka, harreman erotikoek gure laguntasuna
indartzeko balio zuten.
Amaiarekin afaldu, arropak jantzi eta lagunekin Boulevardeko erlojuan geratuak ginen. Gaueko
3:00ak bitarte, Alde Zaharreko hiruzpalau tabernetan egon ondoren, Victoria Cafera joan ginen.
Pubeko eskailerak jaitsi, eta ezkerreko zonaldean kokatu ginen dantzarako prest. Pixkanaka jendez
betetzen hasi zen, eta horrelako batean, hondartzako neska gugana gerturatzen ikusi nuen.
Geure buruak aurkeztu eta Xabier, Oier, Eneritz, Oihana eta nik boskotea osatu genuen. Gustuko
nuen neskak Eneritz izena zuen, 22 urte zituen (guk 36), Kimikako gradua ikasi zuen eta azken
Erasmus urte hau Alemanian igaro zuen.