Leialtasuna eta harremanak (IV eta azkena)

Sexuinkesta kategoriapean, 2016an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal.
Ikerketa mardula da oso, [PDF] n deskargagarria duzuna, hemen, baina blogean era errazago eta partekagarriago batean azaltzeko ahaleginetan, atalez atal ari gara guztia zabaltzen.
Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren laugarren atalaren – leialtasuna eta harremak – laugarren eta azken iruzkina da. Leialtasuna eta harremanak atalari buruzko iruzkin guztiak hemen dituzu irakurgai.
Iruzkin honetan ikerketaren G51-G53 bitarteko galderak ditugu aztergai; harremanak bikotetik kanpo.

Iruzkin honen lehen galdera, G51.ak honela dio: Izango zenuke harreman sexualik zure bikotekidea ez den norbaitekin, bikotekidearen onespenaren ondoren? 1281 erantzunez osatutako lagina bildu dugu.

Erantzunen arabera:

Erantzuleen gehiangoari (%51) adostutako arau batzuen barruan gustatuko litzaieke bikotekidea ez den norbaitekin harreman sexualak izatea.

Gizonezkoen %60,6ak nahiko lituzke harreman sexual adostuak izan bere bikotekidea ez den beste norbaitekin eta emakumeen %41ak.

Heterosexualekin alderatuta (%46,6), bisexual eta homosexualen ehuneko altuago batek (%80,4; %68,4) nahiko luke adostutako arau batzuen barruan bikotekidea ez den norbaitekin harreman sexualak izan.

Egoera zibilari dagokionez, ezkonduen ia erdiak (%47,8) dio gustatuko litzaiokeela. Bikotedunek ere, bikotekidegabeen antzera  erantzun dute; bi kasuetan, %52ak adostutako arau batzuen barruan harreman sexualak izan nahiko lituzke bikotekidea ez den norbaitekin.

Zoriontasun maila afektibo eta sexuala erdipurdikoa dutenak dira bikotekidearekin adostutako kanpo harreman sexualak izango lituzketen gehienak, zoriontasun maila altu ata baxua dutela erantzun dutenenekin alteratuta.

g51_sexua-besteekin-bikoteakidearen-onespenarekint51_sexua-besteekin-bikoteakidearen-onespenarekinG52. galderari helduko diogu jarraian eta oraingoan dilematxoan jartzen dugu galdetua honela: Zure bikotekideak inoiz jakingo ez lukeela edo zuen erlazioan inongo eraginik izango ez lukeen bermearekin, edukiko zenuke harreman afektibo sexualik beste pertsona batekin? 1275 lagunek horrela erantzun dute…

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen erdiak baino gutxiagok (%47) dio ez lituzkeela izango harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin; %14ak zalantza egiten du eta %39ak izango lituzkeela onartzen du.
  • Alde nabaria dago generoen artean; izan ere, gizonezkoen %48ak dio izango lituzkeela harreman sexualak, emakumeen %29,7aren aurrean. Era berean, emakumeen zalantza nabariagoa da, horien %17,9ak erantzun bait du ED/EE.
  • Joera sexualari doagokionez, bisexualen %48,6ak erantzun du baietz, heterosexual eta homosexualekiko 10 puntuko aldearekin (%37,9; %38,3).
  • Nabaria da ere harreman irekia dutenen %17,4ak besterik ez duela ezetzkoa eman, harreman itxia dutenen %50,2arekin alderatuta.
  • Egoera zibilari erreparatuta, ezkonduak dauden pertsonak dira bestelako harremanak izango lituzketela onartzen duten gehienak (%43,8), nahiz eta oso orekatua dagoen ezetz esaten dutenekin (%47,2).

g52_desleiala-ondoriorik-gabet52_desleiala-ondoriorik-gabe

Eta atal honen azken galdera, G53.a,  aurrekoarekin erlazionatua dago, desleialtasun bat gertatuz gero aitortuko zenioke bikotekideari?

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen erdiak baino gutxiago (%33) aitortuko lioke desleialtasuna beste modu batera horren berri jakingo ez balu; %28ak, ordea, aitortuko ez lukeela dio eta %13,8ak ez daki edo ez du erantzun nahi. %24,7ak azpimarratu du bikotekideari ez litzaiokeela desleiala izango, G53 galderan berriz %39ak aitortzen du desleiala izango litzatekeela bikotekideak jakingo ez lukeen bermearekin.
  • Adina aurrera joan ahala, desleiala izan eta aitortuko ez luketeen ehunekoa altuagoa da, gailurra 45-64 adin tarteko pertsonen %37,6an egonik. 18-29 adin tartean, ordea, dago desleiala izango ez liratekeela esaten duten ehuneko altuena (%32,6).
  • Bisexualak dira (%48,6), homosexual eta heterosexualekin alderatuta (%35,9; %21,2), desleialtasuna aitortuko luketen gehienak.
  • Egoera zibilari dagokionez, ezkonduen %39ak (egoera zibilen artean ehunekorik altuena) dio desleialtasuna ez lukeela onartuko.
  • Zoriontasun sexual / afektiboa baxuagoa dutenek dira desleialtasuna aitortu ez luketeela dioten gehienak.

g53_desleiala-ondoriorik-gabe-aitortut53_desleiala-ondoriorik-gabe-aitortuAtal honekin amaitu dugu ikerketaren parte nagusia, ikerketaren funtsari dagokiona, hurrengo atalak inkesta erantzun dutenen datu demografikoak eta ikerketaren balorazioek osatzen dute. Hemen duzue jarriapeneko atala; datu demografikoak.

Eta ez ahaztu zure ekarpenak gustora jasoko ditugula!