Maitasun gutun bat

Berriako kontrazal honekin eman genion hasiera proiektu honi, Kaixomaitia.com orduan, 2015eko abendutik, Kaixomaitia.eus . 10 urte pasa dira ordutik!

Berriarako elkarrizketa  Ekaitz Agirrek eginzidan, eta laster izan ziren beste elkarrizketa eskaerak, lehena Xabier Lapitzek egina Radio Euskadirako, Boulevard saioan, gogoan dut Xabierrek berak deitu zidala, Donostiako Ondarretan Polka txakurra paseatzen ari nintzela, irakurri zuela berriako kontrazala eta ea elkarrizketa baterako prest nengoen, zuzenekoa. Baietz, noski.

Orduz gero izan dira 3 webgune bertsio:  2007an Botika eta Loturaren artean egina, 2009koa eta 2015ekoa berriz Loturak bakarrik eta  aplikazio bat Androiderako,  Aktingek garatua eta Loturak integratua, 2013an. Egun, 2015eko webgunearen bertsiaorekin bertan behera utzi dugu aplikazioa, ikusiko dugu berriro aktibatuko dugun.

10 urte hauetan izan dira milaka bisita, milaka erabiltzaile [7.000 inguru orotara] eta pentsatu nahi dut milaka bikote, hirukote, kafe eta bazkari, muxu, txortasaio eta zergatik ez, ezkontza, haur eta dibortzio. Horretarako sortu zen; euskaldunok ere interneten, sarean, beste euskaldun batzuk topatzeko aukera izan zezaten, euren beharretarako, dena delakoak behar hauek. Euskaraz.

Elkarrizketa askotan esan izan dut hau, galdera rekurrentea bait da; nola sortu zitzaizun ideia? Bada, Ingalaterrako Chester hirian bizi nintzela gertatu zen, 2003ko uztailaren 11ean. Telebistan ikusi nuen dokumental batean EEBBtako pornografía ekoizle baten bizitza azaltzen zuten, bere egunerokoa. Besteak beste bikotekidea (“serioa” , ulertzen zen) topatzeko zailtasunak bazituen galdetu zioten bere ogibidea zela eta honek interneten bilatzen zituela. Halako batean bera interneten nabigatzen azaldu zen, EEBBtako harremanetarako webgune batean eta hor piztu zen bonbila. Hau ba ote dago euskaraz? Egingarria ote da? Ordurako interneta ezaguna zitzaidan, lan kontuetan ere internetaren nondik norakoak zertxobait ezagutzen nituen, beldurra kentzeko adina bederen eta Chester uzteko garaiarekin bat egin zuen ideia honek. Euskal Herrira itzuli eta proiektua Chesterren pisukidea nuen Victor Emeryrekin (informatikaria bera) abian jartzeko lanetan hasi ginen. Patxadaz.

Aurrera urte pare bat salto eginez eta egin beharreko lanak egin ondoren, jarri genuen abian ataria. Hasieratik oihartzun mediatiko nahikotxo izan zuen eta erabiltzaileak erritmo onez eman duzue izena urteotan, batazbeste 500 harpidedun berri jasoaz urtero, egun zareten 5.000 ra iritsiaz. 2016an 1000 harpidedun berrik eman duzue izena.

Urte guzti hauetan noski, proiektu honetan bidelagun ugari izan ditugu, garatzaileak, hedabideak, elkarteak, hornitzaileak, kolaboratzaileak, lagun eta familia eta noski, zuek, erabiltzaileak.

Azken apostua 2015ekoa izan dugu gurean. Kaixomaitia.eus 2015eko abenduan zabaldu genuen, asteon itxi berri duten Donostiako Groseko Garoa liburudendan aurkeztu genuena, hemen duzue bideoa:

Aurreko webgunetik geratzen zen bakarra erabiltzaileen datuak ziren, gainerakoa, oso osorik berritu genuen, diseinua, funtzionalitateak, negozio eredua, edukiak, posizionamendua…  Saretik kanpoko ekintzak eta  bloga ere proiektuaren parte egin genuen. Azken hau arrakastatsu. Sexua, harreman ereduez eta antzeko gaiak euskaraz jorratzeko lekua behar zutela uste genuen, baita kaixomaitiaren berri emateko ere, eta hala, 2016an 70 iruzkinetik gora publikatu ditugu. Aurten ahalegin nagusia “Euskaldunon harremanen afektibo eta sexualei bruzko ikerketa” ri eskaini diogularik, emaitza ederrekin. Pozik gaude bloga izaten ari den oihartzunarekin, kolaboratzaile bikainak bildu ditugu blogaren bueltan eta sare sozialen bidez ongi zabaldu ditugu hauek osatutako edukiak. Horretarako ezinbestekoak zaizkigu Sustatu eta Zuzeu bezalako euskarazko agerkari digitalak. Hauen lanari ere dagokion aitortza eta esker ona azaldu nahi diegu.

Ekintzek berriz ez dute 2016an espero genuen ibilbidea egin. Berez asmoa ba zen harpidetzen dirusarrerak osatuko zituen atal bat izan zedin, baina ez, ez dugu antza behar bezala plantetatu…  beste bueltatxo bat eman beharko diogu 2017an.

2016an egindako ahaleginek, emaitza pozgarri batzuk ekarri dizkigu, ataria ezagunagoa da egun, bisitak ia hirukoiztu egin ditugu aurreko urte guztiekiko  eta guk ere jaso dugu aitortzarik: Bihotz-bihotzeraino iritsi zaigun bat, Enpresarean Azokan jasotako saria  eta historikoa den Buber saria. Biak animikoki oso lagungarriak. Beharrezkoak.

 
 

2017an 10 urte bete ditugun honetan eta 2016an egindako lanaren ondoren emaitzak aztertzea tokatzen da; balorazioa egin eta etorkizunera begira nondik jo erabakitzea. Berrikuntzak izango dira, ziur, orotarikoak. Horretarako zuen partehartzea ere ezinbestekoa izango da.

Testu honekin amaitzeko, bihotz bihotzez, eskerrak eman,  urte guzti  hauetan, gugan konfidantza jarri duzuen milaka erabiltzaile horiei, izandakoak eta egun bazaretenei. Zuri; ezizen eta email helbidearekin, deskribapen, zaletasun, argazki, ilusio eta esperantzekin gure komunitatearengan konfidantza jarri eta honen parte izan zaren horri. Jakina, zu(ek) gabe, eta topikoa dirudien arren, kaixomaitiak jai luke.  Jarrai dezala gure arteko maitasunak. Luze!

Mila esker bihotzez. Maite zaituztet.

Iñigo Arandia Galarraga

Kaixomaitia.eus

PD: Zuen maitasun (edo zergatik ez, gorroto, haserre, nahiz beste emoziotako) gutuna ongietorria izango da.