Mariasun I

Lehenik eta behin Aratzi eskerrak eman nahi dizkiot, Twitter bidez mezua bidali nionean kasu egiteagatik, eta ondoren, nire nahia zena, errealitate bihurtzeagatik: bizitakoa askatu eta kontaketa batean islatzea. Horretaz gain, ziur beste adineko emakume askori ere antzeko egoeraren bat suertatu zaiola, eta gurea ere naturala dela berresteko idatzi nahi nuen honakoa. Gainera, nola eta, euskaraz, ni euskaldun-zaharra banaiz ere, ez naiz gai euskaraz modu egokian ezer idazteko, eta are gutxiago, kontaketa erotiko bat. Beraz mila esker txukun eta irakurtzeko moduan jartzeagatik eta barkatu zenbait momentutan “políticamente correcta” ez naizela iruditzen bazaizue. Bertan agertzen diren izenak izan ezik, beste guztia nik bizitakoa baino ez da.

Nire izena Mariasun da, Getxon jaio nintzen, baina ikasketak burutzera Bilbora joan nintzenetik, bertan bizi izan naiz beti. Familian ez zaigu sekula jatekorik falta izan, hortaz, erraza izan zen niretzat, Bilbon, karrera egiten nuen bitartean, logela bat alokatu eta ondoren hirian finkatzea. Horiek baina, 35 urte pasatxoko kontuak dira. 2019ko irailean 56 urte bete nituen, 28 urte daramatzat enpresa berean idazkari bezala lan egiten eta nire bizitzako errutinak ez dit emozio handiegirik sorrarazten. 25 urte dira bakarrik bizi naizela eta gazteagoa nintzenean bikoteren bat izan banuen ere, azken 20 urteetan bikote finkorik gabe egon naiz. Noiz edo noiz enpresako gizonen batekin harreman erotikoren bat izan dut, baina oso noizbehinkakoa, ni ez bainaiz edonorekin oheratzen den horietakoa, beno, egia da ere, ez dudala aukera askorik izan. Ez naiz bereziki erakargarria ezta polita ere, harreman sozialak kosta egiten zaizkit, 166 zentimetroko altuera dut eta 78,6 kilogramo pisatzen ditut, bai, masokista samarra naiz, egunero jartzen baititut nire oinak baskula gainean. Baina aurreko urteko irailean 10,1 kilogramo gehiago pisatzen nituen, urtero, nire urtebetetze egunean, zin egiten baitiot neure buruari dietan jarriko naizela.

2018ko irailean nire urtebetetzeaz gain, nire ikasturtea zertxobait nahastu zuen beste gertakari bat egon zen. Nire ahizpa txikiaren semea, Beñat, EAZ (“ADE”) ikasketak egin bitartean nire etxera bizitzera etorri zen, horrela ez zuen egunero joan-etorririk egin beharko, eta bide batez, on egingo zion bere gurasoekiko pixka bat aldentzea. Nik logela bat soberan nuen eta etxea handia ez bazen ere, faborea egiteko prest nengoen, gainera konpainia pixka bat eskertuko nuen.

Beñat gazte arrunta da, zertxobait lotsatia dirudi eta klasetik kanpoko orduetan, gehienetan etxean egoten zen ordenagailu aurrean. Ikasten bai, baina baita seriek ikusten ere, batzuetan bere logelako atea ixten zuen eta zertan zebilen ez nuen jakiten, akaso gazteen kontuak izango ziren, masturbatzen edo. Ez nuen sekula soinu berezirik entzuten, egiten zuena egiten zuela oso modu isilean egiten baitzuen. Batzuetan gelan itxita zegoenean afaltzeko ordua iristen zen eta dena prest zegoenean etortzeko deia luzatzen nion. Gelatik irteteko ondorengo momentuetan usain berezia etortzen zitzaidan sudurrera. Zerbaitetan ahalmen berezia badut, hori usaimenean da, eta gela itxiaren usainaz gain, sexu usaina ere antzematen nion. Bera ez al zen konturatzen? Nahita egiten ote zuen? Niri hain argi iristen zitzaidan usaina, sinesgaitza iruditzen zitzaidala Beñatek, gutxienez, aireztatzeko logelako leihoa ez irekitzea.

Egoera horiek nigan sentsazio kontrajarriak sortzen zituen, alde batetik bere jokaera zerri samarra iruditzen zitzaidan; eta bestetik, azken urteetan hilda izan nuen libidoa berpizten hasi zela ohartu nintzen, eta hori, gauetan, nire logelaren isiltasunean nabaritzen nuen, masturbatzeko gogo handiak izaten nituelako. Baina lotsagatik, aurreiritziengatik, edota Beñatek nabaritu zezakeela pentsatuz, sortzen zitzaidan beldurragatik ez nuen ezertxo ere egiten.