Zerrikeria iruditu zitzaidan bai, baina aurrekoetan bezala, zerrikeria gero eta handiagoa izan, orduan eta hezeago sentitzen nuen nire alua.
– Atean geratuko naiz eta azkar bukatu ze erotuta zaudela iruditzen zait! – Esan nion.
– Baina ez dizut ezer egingo, gerturatu pixka bat.
– Ados, baina ez zaitez ezertan saiatu, okurritu ere ez! – Erantzun nion “amore” emanez.
Bere zakil gogorra eskuetan zuela 4-5 minutu pasa ziren eta nahiko trakets ikusten zitzaion, ziur bere mozkorrak ez zuela askorik laguntzen. Egoera luzatzen ari zen eta ni erabat bero nengoen, baina bukatzeko arazoak zituela ikusten nuen. Ez nuen inolako pausorik eman nahi, baina zuen mozkorraldiarekin akaso gau osoa begira izango ninduen.
– Aizu kostatzen ari zaizu ba, joan egingo naiz. – Esan nion.
– Ez joe, eske oso mozkorra nago eta kostatzen ari zait, lagunduko?
– Lagundu? Nola lagun zaitzaket ba? Ez dizut ezer egingo eh! Ezta pentsatu ere! – Esan nion nire desirari aurre eginez.
– Ez joe, eskuarekin pixka bat lagundu, eta ehhh, hori, ziur azkar amaitzen dudala.
Bere esaldiak ez ziren batere finak, baina oso argi zuen nahi zuena eta bion nahiak asetzeko niri ideia bat bururatu zitzaidan.
– Beno, gauza bat egingo dugu. Begiak itxi eta zure lagunen baten eskuak direla pentsatu.
– ehhh bale.
Hori horrela nire eskuetan bere zakil gogorra hartu nuen eta aspaldiko partez, nire iloba bazen ere, gizon bat masturbatzeko aukera izan nuen. Hasieran laztan leunekin hasi nintzen eta segituan lotsarik gabeko laztan gordinetara igaro nintzen. Nik orain bai, berak eskatutako “paja” luze joatea nahi nuen, baina hori ez zegoen horrenbeste nire esku.
– Amaia, korritzera noa. – Esan zidan bat-batean.
Hori esan eta intentsitatea handitu nuen, bere txorrota ikusteko ere, desiratzen nengoen eta. Segundo gutxitan bere zakil gogorretik pare bat txorrota jaurti zituen jantzita zuen kamisetara eta beste guztia zakiletik behera labaindu zen nire eskua zikinduz. Izugarri bero nengoen, lerden, isuri aurretik zakila dastatzeko izugarrizko gogoak nituen eta zer esanik ez isuri ondoren. Beñatek ni erabat lerden nengoela ikustea ez nuen nahi, horregatik agurtzea iruditu zitzaidan onena,. Gertaera, berari faborea egin izan banio bezala gera zedin.
– Ondo lo egin Beñat.
Altxatu eta nire logelara abiatu nintzen. Eskua oraindik bere isuriaz bustita nuen eta atea itxi bezain laster, ohe gainean etzan eta zerrien antzera masturbatzen hasi nintzen eskuetan nuen bere zaporea ahora eramanez. Mila erokeria eta fantasia etortzen zitzaizkidan burura, eta Beñat, metro gutxira nuen, baina onena nire horretan jarraitzea zela iruditu zitzaidan. Orgasmo bat bestearen atzetik izaten hasi nintzen eta izarak erabat bustita utzi nituen, sekula ez nuen horrelako isuririk izan. Zoramena izan zen gau hura.
Hurrengo eguerdian elkar ikusi bezain laster barkamena eskatu zidan, oso mozkorra zegoela esan zidan eta horrelakorik ez zela gehiago errepikatuko esan zidan. Nik bere urduritasun eta lotsa ikusita, lasai egoteko esan nion, ez zitzaidala batere ondo iruditu gertatutakoa (gezur galanta). Gainera uneko egoera horretan ikusi nuenean pena apur bat eman zidala eta nire iloba lagundu nahian egin nuela esan nion. Noski, berak esan bezala, ez zela berriz errepikatuko esan nion.
Gertatutakotik aste gutxira aste santuko oporrak iritsi ziren eta Beñat herrira bueltatu zen. Oporretatik itzultzean aste gutxi batzuk igaro zituen etxean, azken azterketetarako ikasten egon zen eta segituan udako oporrak iritsi ziren. Agurtzeko unean besarkada eta bi muxu eman genituen, maletekin zihoala ateraino lagundu nuen eta azken agurrarekin batera, “edozertarako laguntzarik behar baduzu, esadazu” esan nion begiarekin keinu eginez.
Luze egon ginen elkar ikusi gabe eta uda ondoren, ikasturte hasiera gerturatu ahala, 2019ko abuztuak 25ean whatsapp mezu bat bidali zidan: “aspaldiko izeba, zure laguntza behar dut”…