Nola osatu soslaia arrakastatsu bat harremanetarako webgune batean? Ahaztu lotsak eta to 6 trikimailu!

Nola osatu soslaia arrakastatsu bat harremanetarako webgune batean? Ahaztu lotsak eta to 6 trikimailu!

Ligatzeak ez du formula sekreturik, zaren bezala aurkeztea eta bila zabiltzan hori definitu baino ez duzu.  Giltzarria zu zara… baina, badaezpada, 6 tirikimailutxo luzatuko dizkizugu, maitia!

Online Dating-ak eskaintzen dituen aukera zabalez hitz egin genuen orain dela aste batzuk; 5 bikotetik 1 internet bidez ezagutu da eta, martxa honetan, bikotekidea topatzeko lehenengo aukera bilakatzear da. Hori bai, Kaixomaitia.eus-en edota bestelako harremanetarako guneetan ere, juergan, lagunartean edota auzoko giroan gertatzen den bezala, lehenengo hitza hartzen ez badugu, besteen borondatearen (edo lotsaren, edo adorearen, edo…[sartu aitzakia hemen]) esku utziko dugu balizko “kaixo, zelan!” hori.

Zein da online ligoteoaren formula sekretua? Ez dago. Beharrik ere ez. Berriz ere, zu zara izatekotan sekretua. Kasu honetan, zure soslaia. Kontuan izan, Kaixomaitia.eus-bezalako atarietan 4000 saltser@ baino gehiego daudela pertsona bat (edo gehiago) topatu nahian. Zure helburua bera bada, ekin lotsarik gabe eta erakutsi zu zarela saltsa horren perejila!

“Bai, baina…” Kosta egiten zaizu zure burua internet bidez aurkeztea? Alboratu orain arte soslaia osatzeko zeure buruari jarritako traba guztiak (“zer esango dute”, “hau ez dut jarriko”, “aurpegia ez dut erakutsiko”…Egin ezank lo eta jango denk meh!), jendea zu ikusteko irrikitan dago eta. Gainera, lotsak ez du jaten ematen… Ezagutzen ez duzun norbaiten esku utziko al duzu zure zoriona, nahia, desira, kuriositatea..? Ustez norbait honek (gizarteak, inguruneak…) izan dezakeen iritziaren esku? Behin biziko gara eta izan dezagun geure patua geure esku. Hobe ezta?

300x300_animatua

Gainera, hilabete hauetan martxan izan dugun #KM_Sexuinkesta ren arabera, Euskal Herritarron %30ak eman du izena noizbait Internet bidezko harremanetarako webguneren batean [1805 erantzun, 18-60 adintartean] Gehiagora doan fenomenoa da hau zalantzarik gabe!

Lanera ba! Hartu denbora zure profila lantzeko eta hasi nahi duzun hori egiten, nahi dituzun harremanetaz gozatzen. Orain duzu aukera, noiz bestela? Horregatik, Kaixomaitia.eus-etik 6 trikimailu luzatu nahi dizkizugu, saltsa baduzula erakutsi dezazun; baina, ez ahaztu, zeu zarela giltzarria!

1- Eskuin oinarekin hasi: ez sartu saltsara tupustean, egon pixka batean eta izena ematen duzunean pentsa zein EZIZENA-rekin ezagutarazi nahi duzun zure burua. Izenek asko esaten dute pertsona batez. Beraz, adi eta sormena erabili, hori izango bait da bidaia honetan izango duzun tresnarik hoberena! Zure izen abizenak ez jarri ez eta zure email helbiderik. Izan irudimentsua, argazkiaren ondoren hau bait da bigarrenik ikusiko den informazio nagusia eta.

2- Eman aurpegia: argazkiak dira gure saltsa eta baita zeurea ere. Zuk zer nahiago duzu aukeran, argazkia duen soslaia bat ala ez duen bat? Zure irudia da beste erabiltzaileek izango duten lehenengo inpresioa, lehenengo arrazoia zurekin harremanetan jartzeko. Ikerketa askok baieztatu dute aurrez-aurreko argazkia duten erabiltzaileek arrakasta gehiago dutela ez dutenek edota aurpegia ezkutatzen saiatzen direnak baino. Urrutira joan gabe, Kaixomaitia.eus-en mezua jasotzeko %77 aukera gehiago dute argazkia dutenek ez dutenek baino. Gainera, kaixomaitia.eus eko kupidotxo deabruak, bilaketen emaitzetan lehenengo jarriko ditu argazkia duten soslaiak 😉 [eta harpidetza merkeago ordaintzea ahalbidetuko dizu bide batez]

Ahaztu ispilu aurreko argazkiak, ilunak, jendartekoak… erakutsi zure begiak, sudurra, belarriak, ezpainak… eta ahaztu gabe, egin irribarre bila zabiltzan horri!

Friends telesaila estatubatuarreko Chandler-en antzekoa bazara, alegia, fotogenikoa ez bazara edo hori uste baduzu, lasai, hemen dituzu truko pare bat Maitane Segurolaren eskutik:

Chandlerren “fotogenia”

3- Oinarrizko zertzeladak: zerbaiterako balio al du zugan interesa ez duen norbait zurekin harremanetan jartzeak? Ez, ezta? Ados. Beraz, aurkeztu identifikatzen zaituzten oinarrizko datuak, gainontzekoek aurrez aurretik norekin hitz egitera doazen jakin dezaten. Ez dizu denbora asko eskatuko eta; Bizitokia, adina, egoera zibila, eta bestelako ezaugarriak definitzea lagungarria da. Guztiok jakin nahi ditugun datuak dira. Gutxi batzuk egi borobila botako ez badute ere, badu zentzurik luzarora? Zorionez, zintzotasunez gauzak errazago lortzen dira 😉

4- Zein da zure saltsa? Kaixomaitian saltsa guztiak atsegin ditugu, zeurea zein den zehaztuta askoz errazago topatuko duzu bila zabiltzan hori. Kaixo Maitia, harreman bila –zehaztu gabe- bazabiltza; defektuz izena ematean denak saltsa honen osagai zarete, beste batean soilik egon nahigao baduz bertati atera eta lixto! ; LGTBI, kolore guztiak maite badituzu, +55, gazte esperientziadunen bila bazabiltza; eta maitale, bakarrarekin nahikoa ez baduzu. Aukeratzen duzun horietan agertuko zara eta bertan daudenak ikusiko dituzu. Noski, aterik ez baduzu itxi nahi… aukeratu guztiak eta erabakiko duzu geroago!

5- Nor zara? zaila egiten bazaizu nolakoa zaren azaltzea (askori gertatzen zaizuen bezala), eskatu laguntza ongi ezagutzen zaituen norbaiti. Lagunak ligatzen laguntzeko ere badude. Deskribatu itzazu bizitzan gustoko dituzun horiek, saiatu deskribapen errazak ekiditen “kirola, mendia, zinema…gustoko dut…” eta zoaz haratago: zein da zure larunbateko plan ideala? Igande aratsaldean? Bereizgarriren bat duzu? Maniaren bat? Aldez aurretik jakin behar duten zerbait? Bizipen bitxiren bat? Gogoan izan…. SORMENA!

6- Bota zure desioak. Zeren bila zabiltza? Hemen ez dago mugarik, adierazi lasai bila zabiltzen hori nolakoa izatea gustatuko litzaizukeen, desiratzen duzuna bota. Nolakoa behar du izan? Fisikoki bereziki gustoko duzun zerbait badago? Pertsonalki? Zer bilatzen duzu harremanean? Bada ezer gorroto duzunik? Aurrez-aurretik zeren bila zabiltzan argitzen baduzu, arrakasta aukerak areagotuko dira, ez eduki zalantzarik.

6 trikimailu besterik ez dira, zoritxarrez (edo zorionez?) ez dago edabe magikorik… zure saltsa da bide bakarra! Noski, besterik ezagutzen baduzu, partekatu gurekin!

Soslaia arrakastatsu baten eredu on bat ikusi nahi duzue? Hemen duzuen gure Itziar maitiaren soslaia, adibide gisa*.

 *Soslaia hau guk asmatu dugu eee, ez da benetakoa ;(

Zein da zure formula online ligatzerako orduan? Aipaturiko trikimailuak betetzen dituzu? Zergatik bai/ez? Badu garrantzia beste erabiltzaileen argazkia ikusteak horiekin harremanetan hasteko? Badakizu zeure burua deskribatzen eta bila zabiltzan hori azaltzen? Oraindik ez duzu fundamentuzko soslai bat?

BAZATOZ SALTSARA? EZ AHAZTU ZEUREA EKARTZEA!