Xiaomi Mi A1* mugikorra irabazi nahi duzu bertso hoberenaren truke?

KARTELA1_Lehiaketa bertsoa-min

Euskal Herriko Bertso Txapelketa Finala gainean dugu eta aurten, guk ere, finalerako sarrerarik lortu ez dugunez, zuen bertsoak entzutea aukera bikaina dela pentsatu dugu. Zu bertsolari, kaixomaitia.eus gai eta gaijartzaile 😉
Zer egin behar duzu?
Bideoa grabatu zuk osatutako bertsoarekin, zuk nahi duzun doinu eta erriman . Egizu, bakarka, binaka edo taldeka.
Gaia: Aspaldian “bizipoxa” falta zaizula nabaritzen duzu eta sarean zabiltzela Kaixomaitia.eus-en iragarki bat ikusi duzu.
Bidaliguzu bideoa Wetransfer bidez harremana@kaixomaitia.eus helbidera eta bertan adierazi zure izen abizenak eta emaila.
Noizko bidali behar duzu bideoa?
2017ko abenduaren 20ko eguerdiko 12.00ak baino lehen
Zer gehiago jakin behar duzu?
– Partehartzaile bakoitzak gehienez bi bideo bidal ditzake
– Bideo hoberenaren balorazioa etxean egingo dugu, modu erabat subjetibo baina zintzo eta justuan. Gure hitza duzue hor.
– Bideoak gutxieneko kalitatea badu, gure blog eta sare sozialetan (Youtube, twitter eta facebook) jarriko dugu egoki ikusten badugu eta horretarako baimena ematen diguzu lehiaketan parte hartuta. Noski egile eskubideak beti izango dira zureak. Guk jasotako zure bideoa CCBYSA lizentziapean zabalduko dugu gure blogean.
Irabazlea gure blogean eta sare sozialetan jakinaraziko da bai eta bestelako agerkari digitaletan ere adibidez zuzeu eta sustatun.

– Partehartze minimo bat ematen ez bada, gutxienez 5 bideokoa, kaixomaitia.eus-ek lehiaketa saririk gabe uzteko eskubidea hartzen du bere gain.

Nola baloratuko dugu?
Bideoen kalitate tekniko eta artistikoak hartuko dira kontutan, bertsoaren kalitatea eta gaiarekiko egokitasunak* nagusiki. Sarean izan duen oihartzuna ere begiratuko dugu; bideoak gure blogean izan dituen bisitak, Twitterreko RT eta Gogoekoak nagusiki eta facebookeko elkarbanatze eta gogokoak ere. Azken hauek baloratzeko bai Twitter eta bai Facebooken ondorengo traolak erabili behar dira:
#kaixomaitia #btn17 #bideolehiaketa
Esandakoa, elementu guzti hauek modu subjetibo baina zintzo batean hartuta, erabakiko dugu nor den irabazlea. Ados?

ZORTE ON!

  • Gaiarekiko egokitasunak ez du zertan esan nahi aldeko iritzia isladatu behar duenik, noski!
  • Xiaomi A1 edo baliokidea