Kaixomaitia.eus-en abentura

Kaixomaitia.eus | Beñat Garaio Mendizabal @BGaraio 

“Kaixomaitia.eus-en abentura”

Doinua: Irun badaukazu zerbait

Zerbaiten falta sumatu

nire errutina honetan

bizitza ezin baitugu

igaro beti penetan

hotz dago kanpoan eta

hotz ere nire hezurretan

ezin naiz gehiago jardun

bihotzari gezurretan

nahiz eta ez nuen sinesten

asko online harremanetan

ea zer topatzen dudan

gaur kaixomaitian bertan (bis)

*****

Izena eman nuen azkar

Facebookekin zer aproposa

norbait hori ezagutzeko

nire soslaia beharko osa

running zalea naizela

ta kamiseta arrosa

ai nor izango da baina

nire ‘saltsa’ hau da lotsa

Mirenekin gelditu naiz

badaukat nik nola goza

berreskuratu nahi nuke

gaur gauean bizipoza (bis)

*****

Lehen zita horretatik

atera nintzen ni onik

ez nekien gauza honi

gustua hartuko nionik

jende askok erabili

beharko luke diot nik

kaixomaitia.eus

konbentzituta jadanik

baina gehio erabiliko

dudan dudak sartu zaizkit

Mireni ez bainion esan

neskalaguna nuenik (bis)