Saltsa prestatzeko
Aski dira
Pertsona bat,
Edo bi,
Edo hiru.
Edo nahi adina.
Saltsa prestatzeko
Balio dute
Ezpainak
Lepoak
Titiburuak
Barrabilak
Klitoriak
Edo hatz puntak.
Saltsa prestatzeko
Erabili daitezke
Dildoak
lubrikanteak
bibragailuak
edo oka-jolas erotikoak.
Behin saltsa prest dagoenean
Esan daiteke:
Saltsa badago!
On egin!