Itsaso I

Kaixo, (nor ari zara agurtzen?), irakurlea… oraintxe hau irakurtzen ari dena, (baina ez dizu erantzungo…), eta zuk zer dakizu erantzun duen ala ez?, (ero samarra zaude…).
Nork ez du izan alde batetik bizitzarako aurpegi bat eta bestetik barrenean sentitzen duen beste bat? Nor ez da bizi, sarri, dikotomia horretan? Ba horrelakoa izan zen nire bizitza alderdi askotan (batez ere sexualean) eta denbora askoan zehar.
Zumaian jaio nintzen eta Zumaian pasa nuen bizitza erdia, bertan ikasi, lan egin eta bikotea eta familia izan nituen. Alabak 11 urte bete zituenean bikote harremana amaitu zen, eta ezkutuan, bikote harremanetik kanpo neraman bizitza erotiko-sexuala, areagotu egin nuen. Banaketaren ondorioz, alaba eta biok Donostian genuen pisura bizitzera joan ginen.
Bi-hiru urte eta gero, gaur egun nire bikotea den Susana ezagutu nuen. Harekin dudan harremana ez da horren dikotomikoa, eta honek, benetan asetzen nau. Zintzotasunean oinarritzen den erlazioa dugu, eta hori, hein handi batean, dugun askatasunagatik dela esan dezaket.
Abuztuan sartuta ginen eta giro ederra egiten zuen hondartzarako. Normalean bikotearekin edo lagunen batekin joaten nintzen arren, bakarrik joatea erabaki nuen. Gainera, Susana Iruñean zegoen pare bat aste igarotzen, gaixo zegoen haren ama zaindu behar zuelako. Betiko lez, Zurriolako hondartzara joan nintzen arratsalde pasa eta Saguesetik gertu jarri nintzen lasaitasun bila. Bista alaitzeko ere leku aproposa bilakatu zen azken urteetan, udan egoten zen tabernatxoak, gazte giro dezente ematen ziolako zonalde horri.
Hondartzan beti bikiniaren goiko zatia kenduta ibili izan naiz eta kaletik, maiz, bularretakorik gabe joatea gustatzen zait. Hala ere, etxetik hondartzara joaten nintzenean, beti eramaten nuen goiko zatia jantzita. Hondartzan begirada ezberdinen aurrean bikinia eranztea gustatzen zitzaidan, sexya eta morbosoa iruditzen zitzaidalako, are gehiago, eguzkitako-kremarekin masaje ederra ematen nien nire titiei. 48 urte nituen eta erakargarria sentitzen nintzen.
Pareoan etzan eta eguzkiak eta lasaitasunak ematen zidan berotasunarekin, Susanari mezua idaztea erabaki nuen.
– Kaixo polita, zer moduz doakizu? Hondartzan berotzen hasi eta zutaz gogoratu naiz…
– Ni amaren etxean nabil, ama siestan dago eta ni liburu bat irakurtzen harrapatu nauzu. Bidali argazki bat nola zaude ikusteko. – Erantzun zidan azkar Susanak.
Argazki bat bularrena, beste bat eskua bikini azpitik pixka bat sartzen, beste bat titia laztantzen… Eta Susanak ere argazki erotikoak bidali zizkidan… ohikoa genuen jolas hauetan ibiltzea. Gure nahiak asetzeko, teknologia berriez baliatzen ginen urrun geundenean, baina baita gertu ginenean ere, harremanean morboa ia etengabea izan zedin.
– Oso bustita nago Itsaso… – Esan zidan argazki trukaketekin ari ginenean.
– Nola dakizu hori? – Esan nion jolas modura.
– Ehhh… eskua kulero azpitik sartu eta ia esku guztia bustita atera dudalako. – Erantzun zidan.
– Zein gaiztoa zaren, zu lasai asko laztan zaitezke eta ni hondartzan ezer egin ahal izan gabe.
– Ummm zuk idatzi didazu ba… baina gaiztoa naizela diozunez… zergatik ez zara eguzkira begira esertzen, meditatzeko posturan? – Esan zidan Susanak, nik ezer ulertu gabe.
– Eta horrekin beroaldi guztia ase egingo dut? Tira, eseri naiz.
– Orain bi eskuekin mugikorra hartu eta nirekin mezuak idazten dituzun bitartean, mugikorraren azpiko aldea, bainujantzi gainetik, klitoriaren aurka finkatu.
Joe, berak ondo zekien mugikorra beti bibrazio egoeran izaten nuela…
– Listo egin dut, dagoeneko mezu hau postura horretan idatzi dizut :). – Esan nion morboak gainezka eginda, eta hasi baino lehen, oso bustita nengoela sentituz.
– Ondo da, itxi nirekin duzun elkarrizketa. – Esan zidan Susanak.
– Ni.
– Dagoeneko.
– Nire.
– Bibradorearekin.
– Masturbatzen.
– Ari.
– Naiz.
– Eta.
– Erritmo.
– Honetan.
– Berehala.
– Korrituko.
– Naiz.
Brrrrr, brrrrr, brrrrr, … a ze eromena, mugikorra eusten ari nintzen zerbait irakurtzen egongo banintz bezala, baina errealitatea, hondartzan masturbatzen ari nintzela zen! Oso bero nengoen, baina oso zaila egiten zitzaidan horrela orgasmora iristea, intentsitatea handitu beharko nuke, baina une horretan hori ez zen oso bideragarria. Uretara joan eta masturbatzea ere burutik pasa zitzaidan, baina hondartzaren beste alderaino joan beharko nintzateke bainatzera, eta gero auskalo korritzeko gai izango ote nintzen.
Susana orgasmora iritsi zen eta nik, masturbatzeko gogoekin, etxerako bidea hartzea erabaki nuen. Bertaratu nintzenerako alaba etxean zen, kaka. Afaltzeko ordua zen eta hala egin genuen. Eguna nola joan zitzaigun elkarri kontatu eta lasaitzea lortu nuen. 22:00ak ziren eta nekatuta nengoen, onena zer edo zer irakurri eta oheratzea izango zen.
– Eneritz, azkenean parrandan atera behar zara? – Galdetu nion alabari.