Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz VI

Ohean erabat biluzik ginen, maindirea belaunen altuerara iristen zen eta logelako iluntasuna handia zen. Hala ere, nire begiak argirik gabeko gelan zerbait ikustera ohitu ziren eta Eneritzen ile luzea, bizkarra eta ipurdia parez-pare identifikatu ahal izan nituen. Haren amarekin egin bezala txorta berezi horren praktika probatzen genuen bitartean, ia automatikoa nuen nire eskuak bere bularretara eramatea. Mugimendu erritmikoa generaman, lasaia, beroa, bustia, intentsua, gogorra, lizuna… ezaugarri hauek guztiak zituen harreman erotikoa burutzen ari ginen. Burua oso nekatuta dagoenean, gutxi kontrolatzeko gai denean eta norberaren sena aurrez-aurre agertzen denean, sentsazioa bikaina da. Bikaina!

– Eneritz korritzera noa. – Xuxurlatu nion belarrira.
– Nire titietan isurtzea gustatuko litzaidake. – Askatu zuen bere ahotik, nik ia entzun ahal izan gabe.
– Zure titietan? – Galdetu nion konfirmatu nahian.
– Bai… hori da…

Haren izter artean preso nuena askatu eta berak buelta erdia eman zuen, albo batera etzanda jarri zen niri begira eta ohearen erdialdean kokatu zuen bere burua. Nire zakila esku batekin hartu, musu lizun bat eman zidan puntan eta laztan gutxi batzuk eman ondoren, bere bularretan isuri nuen guztia. Denbora oso laburrean bigarren orgasmoa nuen eta oso semen gutxi isuri nuen, Eneritzek, bertan zuena krema bailitzan zabalduz, bere menditxoetan masajea eman zuen. Ezpainetan musu goxo batzuk eman ondoren lo hartu genuen.

13:45 ziren esnatu ginenean, fereka batzuk elkarbanatu genituen eta telefono zenbakia eskatu zidan. Eman egin nion, eta unean bertan, haren amaren telefono zenbakia lortu nahi nuela burura etorri zitzaidan. Zer edo nola egin pentsatzen ari nintzela.

– Zergatik ez zara bazkaltzen geratzen? – Galdetu zidan.
– Ummm, ez dakit ba, zure amari ondo irudituko zaio? – Esan nion zalantza aurpegia jarriz, baina benetako gogoa disimulatuz.
– Nik baietz uste dut, baina galdetuko diot. – Esan zidan ohetik jaiki eta bere amarengana joaten zen bitartean.

Bueltatu eta bazkaltzen geratzeko arazorik ez zegoela esan zidan. Arropak jantzi eta sukalderantz abiatu ginen. Bertan zegoen ama bazkaria prestatzen. Aurkezpenak egin genituen, eta pasta egosten zen bitartean, berdurez osatutako gehigarria prestatu zuen.

– Komunera noa, oraintxe nator. – Esan zuen Eneritzek aldenduz.
– Telefono zenbakia emango diogu elkarri? – Galdetu nion Eneritz komunean sartu zela entzun nuenean.
– Bai, esadazu eta dei-galdu bat egingo dizut. – Esan zidan ipurdia laztantzeko aprobetxatzen nuen bitartean.

Justu dei galdua egiten ari zela Eneritz gerturatzen entzun genuen, eta pasillotik, nire telefonoa dardar egiten ari zela abisatu zidan. Bertaratu eta trukea egin genuen, bera sukaldean geratu zen amarekin eta ni komunera joan nintzen. Bidean mugikorra hartu eta mezu bero bat idatzi nion: “nahi baduzu bazkalosteko postrerako, platano eder bat emango dizut jan dezazun”. Ez nuen erantzunik jaso eta sukaldera bueltatu nintzen.

Mahaia jarrita zegoen eta amak, janaria prest zegoenez, esertzeko esan zigun. Goizekoa burura etortzen zitzaidan arren, bazkaria nahiko lasai joan zen eta giro atseginean iritsi ginen postrera.

– Postrerako zerbait nahi duzue? jogurta, fruta eta txokolatea dago. – Esan zigun amak.
– Nik platanoa nahi dut. – Esan zuen Eneritzek.
– Goizean bat probatu dut eta oso ona zegoen. – Esan zuen amak zentzu-bikoitzean, baina Eneritzentzat oharkabean igaroz.
– Nik jogurta nahi dut, mila esker. – Esan nuen poker-aurpegia ahalik eta hoberen mantenduz.

Postreak bukatu, mahaia jasotzen lagundu eta etxe hartatik joan nintzen. Nork esango zidan Uztailak 18-19ko gauean ama eta alaba batekin abentura izango nuela. Gainera, ez zirudien gau hartako abentura, bakarra izango zenik…