Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz V

Begirada begietara zuzendu eta denbora batez mantendu genuen. Esku bana mahai gainean luzatuz elkarren arteko kontaktua egin genuen, eta gure oinek bestearen hankartea laztantzen zuten intentsitate berdinarekin, ferekatzen genituen eskuak. Isiltasunean geratu ginen eta gure azaleko gurtzien soinua besterik ez zen entzuten. Egoera hura denboran luzatu zen.
Une jakin batean Eneritzen amak esku bat mahai azpira eraman eta egiten zituen besoaren mugimenduengatik eta aurpegiaren espresioengatik, masturbatzen hasi zela iruditu zitzaidan; gainera, nire oina bere aluan jolasten ari zela, bere behatzak inguruan zebiltzala nabaritu nuen. Gure begiek tinko eusten ziotela, amak eskutik gogor heldu zidan, nire zakila ferekatzen zuen oina lurrean jarri zuen, eta sukaldean, gure begiraden isiltasunean gorputza erabat tenkatuz korritu egin zen. Eskuak transmititzen zidan indarra lasaitzen hasi zen eta aulkiaren bizkarraldean sostengatu zen.
– Ummm, mila esker polita… – Esan zidan arnasa bota eta aurpegia lasaituz.
– Izugarrizko morboa ematen didazu… – Esan nion berriz ere titietara begiratuz.
– Gustatu zaizkizu hauek, ezta? – Esan zidan eskuak bularretara eramanez.
– Nola ez ba, eskote ederra daramazu. – Erantzun nion.
– Zatoz hona. – Esan zidan aulkitik altxa eta eskua luzatuz.

Nire eskuak bere bularretara eraman zituen eta jarraian bere eskuak nire paketearen bila joan ziren.
Nahiko gogor nengoen zer egin ez nekiela. Boxerra jaitsi, bere esku batean listua bota eta nire zakila erabat bustita utzi zuen. Ondoren, kuleroak orkatiletaraino jaisten utzi zituen, eta nire zakila eskuetan hartuz, niri bizkarra emanez bira erdia eman zuen eta zakila bere izter artean jarri zidan aluarekin kontaktuan. Txortan egingo bagenu bezala mugitzen hasi nintzen eta minutu batean sekulako gogortasuna nuen haren izter artean kokatuta. Beste minutu bat nahikoa izan zen, nik egoera horretan hazi guztia sukaldeko lurretik isurtzeko. Izugarria izan zen, lehen aldia zen modu horretan “txortan” egiten nuela, eta gainera, zer-nolako egoera morbosoan! Eneritz ohean, ni haren amarekin sukaldean, … a ze eromena!

Sukaldeko papera hartu genuen eta gure azalak eta sukaldeko zorua garbitu genituen. Behin guztia garbi eta txukun utzi ondoren, nire zakilak nahiko tente jarraitzen zuela ohartu nintzen. Ez zen batere ohikoa, baina, nik zer dakit, egoeraren ondorioa izango zen…
– Zoaz ohera alaba esnatu baino lehen, ea sukaldera etorri behar den eta aurrean ni egonda, zure zakila horrela ikusten duen… ez al duzu nahikoa izan? – Esan zidan buru pixka bat jarriz eta boxerrean markatzen zenari erreparatuz.
– Bai… baina egoera ez-ohikoei gertaera ez-ohikoak dagozkie. – Esan nion irribarre batekin.

Muxu goxo batekin agurtu eta oherantz abiatu nintzen. Logelako atea ireki eta lotan jarraitzen zuela antzeman nuen, duela ordu batzuk eguzkia atera bazen ere, pertsianak ez zuten argi-izpirik sartzen uzten. Galtzontziloak kendu eta lo egiteko asmoz ohera sartu nintzen. Erlojuak 9:37 markatzen zituen. Alde batera buelta, bestera… lo hartu ezinik nenbilen eta zakilak bizitza propioa zuela zirudien. Neure buruari laztan batzuk eman nizkion eta bere ipurdira gerturatu nintzen. Mugimendu leun batzuk egiten hasi nintzen eta Eneritzek ere ipurdia apur bat mugitzen zuela iruditu zitzaidan.

Geldi geratu nintzen eta ipurdia mugitzen ari zela ziurtatu nuen, ummmm, a zer plazera ematen zidan horrek. Leun-leuna zuen ipurdiko azala eta zakila tartean kokatu nuenean, bi ipurmasailek primeran harrapatu zidaten makil gogorra. Tarte batez egon ginen igurtzi horiekin jolasean eta eszitazio handia sentitu nuenean, nire esku batek haren izterren arteko bidea zabaldu zuen, hezetasun handiko gunera iritsi arte. Esnatu berri eta erabat bustita zegoen, zoragarria! Nire eskuak bereak eta bi egin zituen, Eneritz ohean albo batera etzanda zegoela, korritzen zela sentitu arte.
Korritu eta berehala, haren ipurmasailen artean kokatuta nuena izterren artean jarri nuen, sukaldean amak erakutsi bezala.