Nork bere etxeko bidea hartu aurretik, gauza bakarra esateko ireki zuen ahoa Joanesek:
—Joango al gaituk hire etxera apunteak errepasatzera gaur ere?
—Gaur amaren etxean pasako diat gaua, Joanes. Halere, oso arraro hago, ostiral gauean errepasatzeko gogoa baldin badaukak, hire buruan zerbait daukaan seinale…
“Jakingo bahu…”, pentsatu zuen bere baitarako, eta, irriño maltzur bat eginez, laguna agurtu eta etxerako bidea hartu zuen. Ez zen, baina, bere etxera joan. Adorea bildu, eta probagelan bizitakoa egia bihur ote zezakeen saiatzeko prest zegoen. “Utikan gizajoaren egunak! Kontuz, munduko emakume gosetiak! Akabo Joanes izutia, akabo Joanes mengela! Presta zaitezte Joanes berria ezagutzeko, Kirten Kapitaina iritsi da zuon guztion baratzeak landatzeko!”
Markelen aitaren etxera iritsi, lorategia zeharkatu eta, ordura arte nesketan izan ez zuen adore guztia bilduz, atea jo du. Goiko pisuko argia pizten ikusi du. Leiho bat zabaldu, eta Kandelak burua agerian jarri du.
—Hara! Uste nuen ez zinela ausartuko, Romeo.
—Ni… zu… Markel…—totelka hasi da Joanes.
—Zer duzu, laztana? Markel ez dago gaur, baina nik ere badakit apunteak errepasatzen. Igo hona eta erakutsi ze material ekarri duzun…
Logelako atea erdi zabalik dago, eta argi ahul atsegin bat ateratzen da barrutik. Toki hark ez du neska izerditsuz betetako gimnasio baten itxurarik, baina egitera doanak bihotza lehertzear eta zakila praketatik irtetear jarri dizkio mutikoari. Norekin, eta bere lagunaren amaordearekin estreinatzeko aukera izatea ez zaio bere amets eztienetan ere gertatu, eta apenas duen orain helburua pauso batera.
Atea eskuaz zabaltzen hasi da poliki-poliki eta, guztiz ireki duenean, Kandela ohean etzanda ikusi du, kopa bat eskuan, zetazko soineko ezin finago batez jantzia. Zutitu eta gaztearengana hurbildu da emea. Soinekoak ez du imajinaziorako tarterik uzten: hain sotila da, bular parea erabat antzemateko parada ematen dio Joanesi. Bi fruitu borobil eta mamitsu, titiburu zorrotz biren jabe, dilindan hurbiltzen ari zaizkio. Joanesek pauso bat atzera egin du emakumea beregana datorrela ikustean, baina berehala moztu du amaordeak gaztearen erretiroa.
—Et, et, et. Nora zoaz, Poxpolo?— Kandelaren ezpain gorrietatik jariatzen den hitz bakoitzak gero eta tenteago jarrarazten du mutilaren adarra—. Beldurtu egingo al zara orain?
Metro doi batera dagoenean, ondoko mahaitxoan kopa utzi eta, besoak sorbaldetara eramanez, jantzia eranzten hasi da, orain gutxi zetak gozoki estaltzen zuen gorputza agerian utziz, baina ez brastakoan, astiro baizik, eta soinekoak berak bakarrik egin du haragian behera, fin eta garden, lurrean indar gabe pausatuz.
—Tira, polit hori, deseatzen zaude eta, ekarri eskutxo horiek hona— eta Joanesen eskuak helduz, bere bularretan paratu ditu—. Horrelakoak gustoko dituzu, ez da hala, Rocco?
Joanesek, titi parea urrea bailitzan begiratuz, ferekatzen hasi zaio, eta oihaneko errege sentitu da inoiz ikusi dituen bular zukutsu eta beroenak laztanduz.
—Hara! Eta hori, zer da? Opari bat ekarri al didazu? Gaiztoa… gaur ez da, ba, nire urtebetetzea…
Mutilak harro baina mutu begiratu dio hankarteari, eta hor ikusi du burdina baino gogorrago dagoen muinoa. Kandela belauniko jarri da, eta gerrikoa laxatzen hasi zaio lehenengo, kremailera jaisten ondoren, eta prakak eta boxerrak jaitsita, agerraldia egin du luzokerrak. Kandelak ahoa ireki eta Joanesek begiak itxi, bat egin dute Julietak eta Romeok, Roxanek eta Cyranok, Sirenak eta Doristeok. Huntzak paretan nola, halaxe egin du hezetasun jainkozkoak Joanesen zutabean gora, eta hasierako epela goritasun kartsu bihurtu da bat-batean. Konturatzerako berandu da, ezin izan baitio sumendiaren oldarraldiari eutsi, eta haziak neurrigabe egin du kanpora, zurrusta bortitz eta ugarietan. Joanesen intziriek herriko zoko guztiak bete dituzte; kaleko animalia guztiak zaunkaka, miauka eta kantuka jarri ditu Tarzanen orroak.
—Kontxo! Postaria baino lehenago iritsi da gutuna! Mmmmm! A ze etxafero festa, gizontxo!
—Sentitzen… sentitzen dut, Kandela, baina ni… ni….
—Kar-kar! Mmmmm… lasai, iturgin jauna, oraindik ez da-eta hoditeria ondatu! Trumpi Etxe Zuria uzteko eskatzea baino zailagoa izango da buztan hau biguntzea! Badago hemen zer landu, etorri hona, gizontxo…
Kandela lauanka oheraino joan eta popa-bistan jarri da, ezker-eskuin mugituz, gazteari erasotzeko eskatuz. Joanes, oraindik prakak orkatiletan, behaztopaka doa oherantz, begirada bulba gorrian, infernuzko paradisu goria helburu bakar. Emakumearen atzean jarri, ipur masailei gogor eutsi eta hor doa atleta, arerioak atzean utzi eta, helmuga zeharkatuz, lasterketa irabazteko zorian.
—Hemen duzu, Kandela maitea, ene karameluzko pi… pi… pi…
Pi, pi, pi, pi, pi! Ordenagailuaren pantaila piztuta eta izarak bustita dituela eman dizkio egun onak iratzargailuak Joanesi. Ingurura begiratu du urduri, Kandelaren haragi mardula aldemenean zuen egiaztatzeko, baina gimnasioko neska izerdituen bideokoak ziren bere gelan zeuden bizidun bakarrak, eta haiek ere, pantailaren atzean denak. Amaren ahotsa entzun du ateaz bestaldean, oihuka:
—Joanes, ondo al zaude, maitea? Tira, jaiki zaitez, Markelen aitak bazkaltzera gonbidatu gaitu. Antza denez, bere bikotekide berria aurkezteko irrikaz dago…