Ane eta Jon (IV) – “Aneren sekretutxoa”

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Astelehena, asteartea, … ostiralera iritsi eta berriro ere monotoniak harrapatuta igaro genuen astea. Aurreko asteburuan dutxan gertatutakoa bikote harremanaren azken txinpartetako bat izan zela esango nuke. Astean zehar nire berotasunak behera egin ez duen arren, zaila izan dut Jon egunero animatzea, zaharrak berri.

Hori ordea, bikotean gertatutakoa izan zen, aste honetan pare bat tutoretza bilera izan bainituen eta horietako batera Ekiren aita etorri zen, Erlantz.

Erlantz… 2008. urtea zen eta nik 20 urte inguru nitueneko festa egunak kasik ahaztuta nituen. Orduan bai ligatzen nuela nik… neska, mutil, bikote, pufffff zer egin eta zer ez ote nuen egin garai horietan… tira, harira bueltatuz, 2008. urtean Kaixomaitia webgunea ezagutu nuen, Euskal Herriko pertsona ezberdinak ezagutzeko aukera ematen zuen webgunea. Erresistentzia asko nituen nik horrelako webguneekin, baina zergatik ez nion ba aukera emango? Euskaraz zen, izen ematea oso erraza zen eta doan probatzeko aukera ere ematen zuen. Esperientzia ezberdinak izan nituen, kafe bat hartu eta elkarrizketa atsegin baten ostean bakoitza bere etxera joaten zenekoa, elkar ikusi eta hitz askorik gabe nire etxera eraman nituenekoa, luzerako txorta-lagunen bat ere egin nuen, … eta horietako bat Erlantz izan zen. Momentu hartan berak bikotea zuen baina ni erabat libre nintzen eta berarekin lortu nuen harremana oso berezia izan zen. Ohean genuen kimika ezin hobea zen, eta gure sekretu sexual ilunenak ere partekatu eta bizitzeko aukera izan genuen.

Gure harremana fantasiaz eta morboz betetzen genuen, baina ez soilik etxean ginen bitarteetan, leku publikoetan jolastu eta zirikatzea erabat ohiko bilakatu genuen ere. Taberna ezberdinetan mahai azpiko laztan eroak, denda handietako arropa probatzeko guneak, aparkalekuak, parkeak, hondartzak, zineak, …

(bufff… hau idazten ari nintzela, zineko abentura burura etorri zait, ondo gogoratu ere bai, bustita nago! : “Red de mentiras” pelikula ikustera joan ginen eta aretoko atzealdean jarri baginen ere, errenkada nahiko bete zen. Nire eskuinean beste bikote bat eseri zen eta Erlantzen ezkerretara 18 urte inguruko gazte kuadrillatxo bat zegoen. Gu beroak ginen, eta bero ginen, argiak itzali, filma hasi eta segituan Erlantz masturbatu nuen eskua galtzazpian sartuz, baina isuri, nire ahoan isuri zuen guztia, ummm goxoa eta lizuna aldi berean. Nik ere nire saria jaso nuen, bere eskuin eskua pelikula osoan zehar ez baitzen geratu, tira, bai, nire eskuan eta ahoan bere enborra izan nuen tartean bere eskuak ez zuen lan askorik egin behar izan. Ikusi behar zenituzten ezkerrean kokatuta zeuden gazteek nola eramaten zuten eskua beren zakil eta aluetara, ni behintzat horrek are lizunago jartzen ninduen, ummmm).

Gure arteko harremanean biok pare bat gauza oso argi genituen, gure arteko harremanak amaiera data zehatza zuela eta bitartean momentua biziko genuela. 2009an Erlantzen bikotea haurdun geratu zen eta pena handiz erlazioari bukaera eman genion.

Erlantzek bigarren tutoretza bilera zuen Ekiren kontura. Lehenengo tutoretzan atetik sartu zenean bustitzen hasi nintzen, titi puntak gogortu eta nire hanka arteko ezpainek kilima goxo batzuekin bere presentzia eskertu zuten. Eki ondo zebilela esan nion eta ondorengo ordu betea gure bizitzaren gora beheren berri emateko erabili genuen. Elkarrekin egon ginen garai hartako zenbait pasarte ere berreskuratu genituen. Ordu betez gure eskuek mahai gainean jolasten ibili ondoren, egoerari eutsi ezinik:

– Komunera noa… hemen naiz segituan… atera sakelakoa, bai? – Esan nion elkarrekin ginenean maiz egiten genuen jolasari hasiera emanez.

– Zoaz… dagoeneko burua eta burua ez dena sutan dut eta. – Esan zidan mugikorra ateratzen zuen bitartean.

2008an, sarri, ia egunero bakoitza bere lanean zela, mezua bidaltzen zidan masturbazio jolasari hasiera emanez. Fantasiaz betetako mezu bidezko elkarrizketa izaten genuen eta beti, laneko komunean amaitzen nuen masturbatzen. 2017ko lehenengo tutoretzan denborak aurrera egin ez balu bezala, duela bederatzi urtetako jolasa errepikatu genuen…ummmmm

4. ataleko elkarrizketa (1)

4. ataleko elkarrizketa (2)

Gelara bueltatu nintzen, berarengana gerturatu, nire alua laztantzeko erabilitako behatza bere ahoan sartu, ondoren muxu bero bat eman eta elkarri agur esan genion.

Bigarren tutoretza honetan aldiz oro har askoz sutsuago nengoen, ez soilik aurreko asteburuan gertatutakoagatik, baita lehenengo tutoretzaren oroitzapenek zirrara berezia sortzen zidatelako. Nire horretan nengoela atea jo zuten eta “aurrera” esanez, Erlantzek irribarre gaizto batekin “kaixo” esan zidan…

Jarraituko du…