11:28, esnatu berri eta gainean nuen sentipena zoragarria zen. Bakarrik nengoen eta sukaldetik zetozen ahots batzuk logelaraino iritsi zitzaizkidan. Izara gainetik kendu eta egun onak ematera gerturatu nintzaien bakoitzari muxu goxo eta besarkada bat emateko. Aurreko gaueko bizipenak eta sentipenak konpartitzen genituela, indarrak erabat berritzeko moduko gosaria hartu genuen.
Argi zegoen goizak berotasuna berpiztu zigula, hala antzematen zen bakoitzaren gorputzetan (erraza izaten da larrugorrian etxetik gabiltzanean gorputzeko zenbait aldaketaz ohartaraztea). Gosaria amaitu, guztia jaso eta bakoitzari ipurdian zaplada bat eman eta gero, arropak jantzi nituen etxera itzultzeko.
– Ea mendi buelta hauek gehiagotan egiten ditugun. – Agurtu nituen begiaz keinu egiten nielarik.
– Horrelakoak antolatuko ditugu bai! Aio polita!
Nahiko gidari ona naiz oro har eta ez nuen inolako arazorik izan bueltan tarte gehienetan esku bakarrarekin gidatzeko. Hori bai, horrelakoetan ez nuen nire burua orgasmoraino iristen uzten, benetan arriskutsua izan baitzitekeen gidatzen ari nintzela burua galtzea.
13:17, etxeko atea ireki eta Jon agurtu nuen, baina nire hitzek ez zuten erantzunik jaso, etxean zertxobait barneratu eta dutxa martxan zegoela ohartu nintzen. Ez dakit Jonek zer pentsatuko ote zuen baina nik alua erabat bustita nuen eta…
Gainean nuen guztia lurrean utzi, arropak erantzi eta dutxarako bidea hartu nuen. Atea jo nion bainugelan sartu behar nintzela jakin zezan, agurtu eta pixa egiteko komunean eseri nintzen.
– Segituan bukatuko dut eta bazkariarekin jarriko gara, ados? – Esan zidan elkarrizketa pixka bat eman nahian.
Erantzun ere ez nion egin, dutxa-itxitura ireki, barrura sartu eta bere bizkarraren kontra nire titiak laztandu nituen. Konbinazio ederra zen hura, dutxako ur beroa, ni are beroago eta postura hartan ginela bere zakila nire eskuekin ukitzen hasi nintzaion. Espero bezala berehala gogortu zen eta nire eskuin eskuak bereak eta bi egiten zituen bitartean, ezkerreko eskua zuzenean bere uzkira bideratu nuen, gutxitan egiten genuen horrelakorik, baina ero moduan jartzen zen Jon honekin. Hala nahi nuen Jon, burua erabat galduta, nik nahi nuena lortu ahal izateko. Egoera hartan ez dakit Jonek isuri gabe asko iraungo ote zuen, horregatik nire ahoa bere eskuin belarrira gerturatu, mihia lizunki pasa eta bere zakil gogorra indartsu sartzeko eskatu nion. Eskatu eta egin, konturatzerako Jon nire bizkarrean nuen eta bitan pentsatu gabe nire aluak bere zakil gogorrari lekua egin zion, ummm a ze gogoak nituen nire barrenean horren bero eta horren gogor sentitzeko. Argi nuen egoera honek ez zuela asko iraungo eta horregatik, kotxean alua ukitzen nuen bitartean burura zetorkidan nahia esan nion:
– Sartu zakila nire ipurditik.
Jonek eskuan listua bota eta nire ipurtzuloa lubrifikatzera joan zen.
– Sartu zuzenean. – Bota nion bero-bero.
Jonek ez zuen bestelako azalpenik behar izan, oraingoan pixkanaka sartu zidan, aluan ez bezala, baina oso erraz irristatu zen zakil gogorra nire ipurdian barrena eta nire orgasmoa iristear zegoen. Alua laztantzeari utzi nion eta horrela Jonen isurketarekin batera bukatuko nuen. Aldaketatik gogor eutsi zidan esku batez, bestea bularra gogor estutzen hasi zen eta banekien nik, hori bere orgasmoaren abisua zela. Nire esku bat alura eraman, azken laztanak eman eta nire ipurmasailek bere pelbisaren kontra egindako soinu artean bukaera paregabea izan genuen.
– Sekulakoa Ane, nola etorri zaren ez? – Esan zidan oraindik zakila nire ipurdi barruan zuela eta ni erabat besarkatuta.
– Hego haizea izango da Jon! Kar-kar-kar.
Dutxatik irten ginen, bazkaria prestatu eta bazkaltzen ginen bitartean nire berotasunaren zergatia apur bat azaltzen ahalegindu nintzen.
– Jo, ba atzo primerako eguna pasa genuen. Gainera badakizu hauek nolakoak diren, beti txantxetan dabiltza eta gai pikanteak ateratzeko joera dute. Kontua da beren etxeko gonbidatuen gelatik guztia entzuten dela eta gau erdia jo eta su igaro zutela… badakizu horrek zer nolako morboa ematen didan eta bero-bero utzi ninduten, tira masturbatu ere egin nintzen, baina ez zen nire nahiak asetzeko adina izan. – Esan nion gezurtxoa tartean sartuz…jakingo balu benetan beraiekin egin nuela lo, auskalo nola hartuko zuen…
Eguna besterik gabe joan zen, dutxako txorta azken urteetako beroenetakoa izan bazen ere, monotonia igande arratsaldean bertan txertatu zen. Astelehena gainean zuten eta bakoitzak bere ikastetxera joan beharko zuen irakasle lanak betetzera. Melankolia apur batekin gogoratu zituen Anek duela 8 urte elkar ezagutu ziren uneak. Anek irakasle plaza zuen ikastetxe hartan eta Jonek hiru hilabeteko ordezkapena egin zuen bertan. Sekulako kimika egon zen beraien artean eta berehala bikote harreman batean hasi ziren.
Ane eta Jon bikote erakargarria zen oro har. Ligatzeko arazorik ez zutenak eta noizbehinka beste irakasleren batek beraiekin ligatzeko ahalegina egiten zuen. Hauek ordea nahiko fidel mantendu ziren elkarrekin zeramatzaten 8 urteetan (6 urte elkarrekin bizitzen).
Jarraituko du…
Irudia: Alex Van