Ane eta Jon (VI) – Xabat eta antzerkia

Konturatzerako beste egun bati hasiera emanez, goizeko 7:15etan iratzargailuak jo du, astelehen goiza da. Gaur arraro jaiki naiz, aste honetako dutxek erakutsi didaten berotasuna gaurkoan ez dut berdin sentitu. Goizero dutxan ur-txorrota gerritik behera zuzentzen dudanean gorputza pizteko botoia sakatu izan banu bezala eragiten dit, gaur ordea ez dut halakorik sentitu eta atsekabetuta lanerako bidea hartu dut.

Eguneroko agurrak egin eta Amaiaren ordezkoa aurkeztu didate, Xabat. Amaia gorputz heziketako irakaslea izan da azken urteetan eta aurreko ostiralean medikuak baja eman zion bi astez gutxienez. Zintzoki, Xabat 25 urteko mutil katxarroa da eta gainera bere irribarreak hildakoen arimak berpizteko gaitasuna duela iruditzen zait. Astean zehar nire autoestimuak eta nahiak gora egin zuten, bere begiek etengabe nire begirada bilatzen zutelako eta edozein atsedenalditan nigana hurbiltzen ahalegintzen zelako. Horren erakargarri sentitzea pozgarria da benetan eta aukera izanez gero fabore batzuk gustura asko egingo nizkion Xabati.

Ostirala iritsi zen (maiatzak 12) eta arratsaldean irakasleon bilera hitzartua genuen. Mahai inguruan eseri ginen beti bezala, baina nobedade bat nuen nire ezkerrean eserita, Xabat. Eseri eta berehala hankak gurutzatu nituen mahai azpian, nire eskuin oina bere izterretik oso gertu geratu zen eta bilkurak iraun zuen bitartean nire oinak bereak eta bi egin zituen hanka indartsu horiek laztantzen. Laztanen ondorioz indartsu jarri zena ordea, bere zakila izan zen eta bilera amaitu ostean tarte batez mahaian geratu zen paper batean gauzak idazten zituela disimulatuz. Jantzita zituen galtza motz horietan begi bistakoa izango zen kanpin denda zutitzean eta nik uste horrek “zertxobait” eragingo ziola.

Gauean Jon eta biok aspaldiko partez Andoainera “Francoren bilobari gutuna” antzerkia ikustera joateko plana egin genuen.

– Jon gidatuko duzu mesedez? Gaur nahiko nekatuta nago. – Esan nion aitzakia modura.

Normalean nik gidatzen nuen beti, baina Xabatekin hasitakoa Jonekin jarraitzeko gogoa nuen eta hori gidari lanetan zailxeagoa nuen. Andoainera 20 minutuko bidaia genuen eta horrek askorako tartea eman zezakeen. Autora igo eta Donostiatik irten bezain laster nire eskuak bere izterretara bideratu nituen… azkenaldiko bidai morbosoenetako bat izan zen, bere praketan makil gogor hura antzeman nuenean, galtza gainean eskuarekin masturbatzen ariko banintz bezala pasa bainuen bidai osoa. Bera noski errepidean erabat kontzentratuta egon zen eta honezkero jakingo duzue bidai osoan zehar nire eskuin eskua non sartuta egon zen, ezta?

Aretora iritsi eta eserlekuetan kokatu ginen, beteta zegoen. Antzezlan guztian zehar ez genuen ezertxo ere egin, horren ona iruditzen zitzaigun gure begiek ikusi, belarriek entzun eta azalak sentitzen zuena, zintzo-zintzo emanaldia amaitu arte antzeztokian kontzentratuta egon ginela. Irteeran momentu batean jende andana pilatu ginen eta bertan nire eskua bere hankartera eraman nuen 10 segundoz. Laburra izan zen, baina baita nire lagun maitea esnatzeko adina ere.

Taberna batean azkar batean afaldu eta etxerako buelta egin genuen.

– Nekatuta zaudenez gidatuko dut nik, ezta? – Esan zidan Jonek irribarrea ahotik kendu ezinda.

– Bai, ia lokartzear nago, bidaian zehar zer edo zer arraroa egiten dudala ikusten baduzu esna nazazu, ados? – Esan nion bere txantxari erantzunez autoan sartu bitartean.

Autoa abiarazi eta zirikatzeko asmoz zurrungaka hasi nintzen.

– Benetan ari zara? Zein maltzurra zaren! – Bota zidan barre artean.

– Esan dizut ba, logura handia dudala, lo nago Jon, ez dituzu nire zurrungak entzuten? – Esan nion barrea ezin eutsiz beste zurrunga bat adieraziz.

– Ikusten dut bai… gaiztoa zara gero!

– Shhh… – Xuxurlatu nion begiak ixten nituen bitartean.

Begiak itxita nituela bi minutu itxaron nituen ezertxo ere egin gabe eta ziur Jon urduritzen hasia zela. Begiak ireki gabe esku bat pixkanaka bere galtza motz zabaletara gerturatu nuen, belaun aldetik eskua galtzazpitik gora bideratu nuen eta helburura iristerako, enborra erabat gogor zuen… ummm, bidaiak iraun bitartean oso motel laztandu nuen. Uliako pasealekutik gora hasi ginenean erritmoa azkartu nuen eta era berean Jonek azeleragailua zanpatu eta azkar batean etxe azpira iritsi ginen… Erritmo bizia ematen hasi nintzaion, berak gerrikoa kendu, motorra itzali eta eskuko frenotik gogor eutsita nire eskuek hazi gozo hura isurarazi zioten.

– Iritsi al gara Jon? Barkatuko didazu baina azkenean lo hartu dut. – Esan nion aurpegi serioa mantendu nahian.

– Ez dakit zein antzezlan gustatu zaidan gehien… – Esan zidan nire hitzei erantzunez.

Antzerkiaren zatirik onena ordea hastear zegoen…

Jarraituko du…

Irudia: dannymoore1973