Ane eta Jon (VII) – Bat, bi, hiru…kontaezinak

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Autotik jaitsi eta etxerako bidea egin genuen. Igogailuan sartu ginenean nire ipurdia bere hankartearen aurka jarri nuen eta bere eskuak hartu eta nire bularretara eraman nituen.

– Badakizu nire kobazulotxoa gotorleku paregabea dela ezta? – Esan nion probokazioa areagotu nahian.

– Gaur nire laguntxoak bertan lo egingo duela esango nuke, leku bero eta goxoa da ezta? – Bota zidan hitz jokoarekin jarraituz.

– Bai, hala da bai.

– Ta ondoko kobazuloa itxita al dago?

– Ez al dakizu gaur egun berezia dela eta ondorioz leku guztietarako eskaintza dagoela? – Esan nion igogailua gure solairura iritsi eta ipurdiarekin azken bultzada bat ematen nion bitartean.

– Itxaron une batez. – Esan zidan misteriotsu etxe sarreran ginela.

Batzuetan gauean argiak ez molestatzeko erabiltzen nuen begiak estaltzekoa ekarri eta jartzeko esan zidan. Esan eta egin. Egongelara eraman ninduen eta momentu bero askotarako erabili izan dugun musika jarri zuen. Atzetik bere besoekin inguratzen ninduela erabat itsatsita dantzatzen hasi ginen. Nire titiek bere eskuen laztanekin gozatzen jarraitzen zuten eta lepo ingurutik hozkada txikiak ematen hasi zitzaidan inguruan zuen guztia harrapatu nahian, belarria, sorbalda, …

Bazirudien jantzita nuen kamisetak hozkadei bidea galarazten ziela eta kendu egin zidan, hozkadak ordea mihi lerdetsu batengatik aldatu ziren eta bizkarretik beherako bidea hasi zuen. Prakak kendu, pixkanaka nire ipurdiraino iritsi eta bertan muxu heze, hozkada eta laztan goxoak jaso nituen ummm. Zoragarria izaten ari zen. Ezer esan gabe hankak gehiago banantzeko keinua egin zidan eskuekin eta ezpain hezeak apur bat bereizten zirela nabaritu nuen, uffaaa. Tanga alde batera egin zuen eta horrek estaltzen zuen guztia mihi eta ezpainekin inguratu zuen, nik inertziaz hankak gehiago ireki eta ipurdia bere aurpegira erabat itsatsi nuen, a ze hezetasuna… Burua galtzen hasterako Jon geratu egin zen eta nire izterretatik behera jarraitu zuen ia nire oinak miazkatzeraino…

Oraingoan sofan eserarazi ninduen hankak zabal-zabalik sujetadorea, tanga eta begiak estaltzekoa besterik ez nituelarik. Ahora gerturatu zitzaidan eta muxurik eman gabe bere mingain bustia nire ezpainetatik pasa zuen erabat lizun, kabroi halakoa…hozka egin nion azpiko ezpainean… listua nire titi artean erortzen utzi zuela sentitu nuen eta ondoren bertatik pasa zuen mihia bularretakoak tapatzen ez zuen guztia erabat bustita utziz… zerria… nola jartzen ninduen horrela jartzen zenean, aspaldi ez nuela horren lizun sentitzen. Beheranzko bidea hartu eta bere arnasa nire aluan sentitu nuen.

– Miazkatu zerria! – Atera zitzaidan bitan pentsatu gabe.

Orduan tanga gainetik kendu eta nire alua dastatzen hasi zen, buffaaaa. Geratu gabe ekin zion lanari eta oso denbora gutxian iristear nengoela ohartu nintzen.

– Kabroia, korritzera noa!

Iletik gogor eutsi nion bere ahoa zentimetro bakar bat aldendu ez zedin eta bere ahoan korritu nintzen orgasmo bikainean. Azkarra bezain intentsua, gaua hobezin hasi genuen. Nire konbultsioak amaitzean ileetatik pixka bat tiratuz bere aurpegia nirera ekarri nuen eta bere ahotik nire zaporea dastatu nuen, zenbat gustatzen zitzaidan hori egitea ummmm.

– Sorpresatxo bat dut zuretzat… Xabat gonbidatu dut gaur gauean. Bitarte honetan ez dizu begirik kendu eta ikusten denez zakila erabat prest du. – Bota zidan ni erabat ezustean harrapatuz.

Egia esaten ari ote zen? Nik lanean ordezko berri bat genuela aipatu nion, baina nola ezagutu du? Nola egin du berarekin kontaktua? Horregatik eman al dit begiak estaltzekoa? … kezka eta beroa aldi berean, baina… guztia ikusi al du? Zakila niretzat prest al du? Uffaaaa kezka alde batera geratzen ari zen eta berotasuna gero eta handiagoa bilakatu zen. Sofatik altxa ninduen, Xabat zegoen tokira joan zela iruditu zitzaidan.

– Badoa, soilik bere gainean eseri beharko zara eta ukitu ahalko duzun gauza bakarra bere zakila izango da, berak ere lagunduko dizu ondo kokatzen, ados? – Esan zidan Jonek.

– Ados. – Esan nion irrikatan.

Xabat gerturatzen zela nabaritu nuen eta eserita zegoenean eskuak nire ipurdian jarri eta laztan batzuk eman ostean nire eskuak bere zakilera bideratu zituen. JODER, kondoia jarrita zuen eta Jonekin ez nuen horrelakorik egiten, nik pilula antisorgailuak hartzen bainituen. Gainera bereziki gogorra nabaritu nuen. Bere zakila pixkanaka barruraino sartu nuen eta gora eta behera hasi nintzaion nire ipurdiak bere pelbisean jotzen zuen arte. Bat, bi, hiru.. ez dakit zenbatetan korritu nintzen, baina zoramena izaten ari zen.

Horrelako batean hitzik esan gabe bera zutik jarri zen eta ni sofan belauniko jarrarazi ninduen bizkarraldean eskuak ezarriz.

Bularretakoaren azpitik eskuak sartu zizkidan titiburuak estutuz eta bat-batean zakila barruraino sartu zidan ummmmmm. Erritmo lasai baina konstantea eraman zuen eta zoragarri sentitzen ari nintzen zakil gogor hura. Momentu batean erritmoak gora egin zuela nabaritu nuen eta bazetorrela iruditu zitzaidan.

– Buka ezazu mesedez barruan, bero bero sentitu nahi zaitut. – Esan nion nire orgasmoen joan etorrian.

Azkeneko bultzadak sentitu nituen eta bere isuri beroa nabaritu nuen kondoia tartean bazen ere.

– Zoragarria Xabat… mila esker Jon… – Esan nien zakila alutik atera eta urruntzen zela sentitu bitartean.

– Itxaron apur bat hor Ane eta ez ezazu begietakoa oraindik kendu. – Esan zidan galtzetako kremailera bat igotzen zela entzuten nuen bitartean.

Zain nengoela etxeko atea irekitzen eta ixten entzun nuen…

Jarraituko du…

Irudia: Adam Rhoades https://goo.gl/QM8tCR