Anet eta Jon (XV) (azkena) – Bikote berri bat

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Ez dut esango “Noche infinita” filma zeren inguruan doan, baina jakin dezazuen bi bikote afaltzeko elkartzen direnean, ondoren ikusteko pelikula hobezina dela. Guri hala iruditu zitzaigun behintzat. Ni sofako izkin batean eserita nengoen eta nire ondoan hiru zakil gogor bistaratzen nituen, bakoitzak bereari igurtziak ematen zizkion. Filma bukatu eta berehala sofan belauniko jarri nintzen.

– Norbaitek lagunduko dit dudan berotasun honekin? – Esan nuen postura hartan eskua nire alura eraman eta begirada lizun bat botatzen nien bitartean.

– Axola dizue ni gerturatzen banaiz hezetasuna egiaztatzera? – Esan zuen Aitorrek besteei aurre hartuz eta besteengandik baiezkoa jasoz.

Jaiki, mahai gainetik kondoia hartu, jarri eta bere zakil gogorra nire zulora gerturatu zuen, besteek ere mahai gainetik kondoi bana hartu eta beren zakiletan jarri zuten. Aitor gozatzen ari zela argi zegoen, baina Odei eta Jon elkarri masturbatzen ari ziren guri begirik kendu gabe, beraz ez dakit nork bizi zuen egoera hura morbo handiagoarekin :). Ni erabat gozatzen ari nintzen ufffffff.

– Zergatik ez zara Aitorren ipurdira gerturatzen? – Bota zuen Odeik Joni begiratuta.

Ez zuen beste ezer entzun behar izan, berehala jaiki, mahai gainean zegoen lubrifikatzailea hartu eta Aitorren ipurdia ondo hezetu zuen bere zakilak arazorik izan ez zezan. Jonek Aitorren ipurdian egiten zuena ez nuen ikusten, baina jasotzen nuen sarketa bakoitzean, bultzada handiagoa zela nabaritzen nuen, eta hori Aitorrek atzean Jon zuelako zen, ummmm sekulako morboa ematen zidan egoerak.

– Eta zu ere talde barruan kokatzen bazara? Beno, talde barruan edo Jonen ipurdian hobe esanda, kar kar kar. – Esan nuen guztiengan irribarrea eraginez.

Odeik sortu genuen ilararen bidea hartu zuen eta aurretik Jonek Aitorrekin egin bezala bere atzean kokatu zen eta makila pixkanaka sartu zion. Argi zegoen sortu genuen ilara hura jolasa besterik ez zela, guztiek ondo gozatzeko nahiko koordinatuta joan behar baikinen eta ez zen lan erraza, baina tonto-tontoan Odeik bukatzear zegoela abisatu zuen eta Jonek ere korritzera zihoala esan zuen. Erritmo nahiko bateratua zeramaten eta Odeik hasperen handien artean Jonen ipurdi barruan amaitu zuen eta bukaera horren intentsitatearekin Jonek gauza bera egin zuen Aitorren barruan. Gauza asko dira ni bero jartzen nautenak, baina Jon korritzen den bakoitzean hasperenak nireak baina handiagoak izan ohi dira eta bere gorputzak jasaten dituen konbultsioak zoratu egiten naute, buffffff.

– Ni ere korritzera noa Aitor, eman gogor mesedez! Ummmm…. bai!!!! ez zaitez geratu!! Ahhhh…Ahhhhh…. AaaHHHHHH!!!! – Esan nuen burua erabat galtzen hasita.

Egia esan oso gustura geratu nintzen orgasmo horrekin, baina berotasuna itzali gabe zegoen eta sofan eseri nintzen Aitorren zakila nire aurpegiaren altueran geratzen zelarik. Dagoeneko Odei eta Jon sofan eserita zeuden beraien orgasmoetatik deskantsatzen eta ni Aitorren zakila zurrupatzen hasi nintzen eskuaz lagunduta. Zakila gogor zuen eta dezente irauten ari zen, bazirudien amaigabea izango zela egoera hura…

– Jon, zergatik ez duzu Ane laguntzen? Ziur zure laguntzaz azkar batean bukatuko duela. – Esan zuen Odeik konplizitatez betetako irribarre batekin.

Jon gugana gerturatu zen, gure ahoak bere zakil inguruan gurutzatu genituen eta minutu batean Aitorrek orgasmoa lortu zuen! Horrelakoetan Jon ez zegoen batere trebatua, baina argi zegoen Aitorrek sentitzen zuen desira areagotu zuela eta azkar batean amaitu zuela.

Gaua eta hurrengo eguna harreman erotiko amaigabe batean igaro genuen. Jateko edo indarrak berritzeko soilik hartzen genuen arnasa eta igande arratsaldean amaiera eman genion abentura zoragarri honi.

Hurrengo astea lasai igaro genuen, gainera dagoeneko oporretan ginen eta gure bikote harremanak eman zuen aldaketa honekin uda luze eta oparoa izatea espero genuen. Tartean egunen batean Xabat berriz ere gonbidatu genuen eta berarekin gozatu ahal izan genuen, baina beste zerbaiten bila hasi nahi genuen. Neska eta mutil bikote ezezagun batekin probatzeko gogoa genuen eta horretarako Santanderrera asteburu pasa joatea erabaki genuen, bertako klub liberal batean ea beste bikote bat topa genezakeen ikusteko. Horretarako aldez aurretik klubarekin harremanetan jarriak ginen bikoteentzako egun aproposena zein zen jakiteko.

Gure lehen esperientzia zen eta nahiko urduri ginen, lokalak nahiko itxura ona zuen eta bertan bikote batzuk zeudela ikusi ahal izan genuen. Edateko zerbait eskatu genuen eta berehala bikote bat gerturatu zitzaigun oso jator. Guztiak aurkeztu ginen eta oso modu naturalean elkarrizketa lasai eta pikante batean murgildu ginela ohartu ginen, oso eroso geunden. 43 urteko bikote erakargarria zen eta hiriaren erdialdean pisua bazuten ere kanpoaldean horrelako “festetarako” txalet bat zutela esan ziguten. Ordu bete inguru pasa genuen beraiekin hitz egiten eta klubean bertan lehen musuak eman genituen arren, beraien txaletera joan ginen. Etxean sartu eta harreman erotikorako bi aukera eskaini zizkiguten: harreman erotiko lizuna eta “arrunta” ala sexu tantrikoa. Egia esan ez genuen inoiz sexu tantrikoa probatu, entzun bai, baina izugarrizko kuriositatea sortu zitzaigun eta sexu tantrikoaren alde egin genuen.

Aipatu zigutenaren arabera sexu tantrikoa prozesu bat zen, harreman erotiko guztiekin gertatzen den bezala, baina hasi berriak ginenontzat hasieran zertxobait arrotz gerta zitekeela esan ziguten, beraz lasai eta patxadaz hartzeko esan ziguten gau osoa genuen eta. Gainera gaurko egunean sexu tantrikoaren oinarriei so egingo geniela esan ziguten. Hauek ondo landu eta finkatuz gero, ondorengo saioak gero eta hobeagoak izan zitezkeelako. Esan bezala, prozesu bat zen.

Musika lasaia jarri zuten, kandela batzuk piztu zituzten argiak ia erabat itzaliz eta gure arropak pixkanaka kentzen zituzten bitartean arnasketan kontzentratzeko esan ziguten (meditazioan egiten denaren antzera). Lehendabizi begiak itxita eta ondoren zabalik, azaleko sentipenetan kontzentratu behar ginen, bai kontaktua jasotzen genuenean eta baita ematen genuenean ere. Lasai hartu beharrekoa zen, kontaktua ez zen soilik genitala edo eskuarekin egindakoa, gorputz osoko kontaktua sortzen genuen lauron artean eta gorputzeko atal bakoitzean sentitzen genuen horretan kontzentratzen saiatu behar ginen. Gure gorputzen kontaktua eta sentipena areagotzeko olioa ekarri zuten eta gure gorputzak olioz ondo bete ondoren igurtzi eta laztan artean gau ezberdin eta zoragarri bat igaro genuen. Hurrengo egunean etxe hartatik hegan egiten egongo bagina bezala atera ginen eta gau hartan sentitutakoak irauten zigun bitartean, irribarrea gainetik kendu ezinik Donostiara buelta egin genuen.

Hurrengo aste eta hilabeteetan sexualitatea beste modu batera bizitzen hasten dira, tabu gutxiagorekin, askatasun handiarekin eta gainera bikote erlazioa mantendu eta sendotu egiten da. Hilero bazkaloste bat adostu dute beraien sentipenak eta bizipenak elkarri adierazteko, batzuetan momentu deserosoak, beldurrak edo bestelako sentipenak ager daitezkeelako, baina komunikazioa oinarri hartuta guztia ondo bidean doala iruditzen zaie. Elkar maite dute eta inoiz baino biziago sentitzen dira. Badakite hau ez dela zertan zerbait amaigabea izan behar, baina eroso eta gustura sentitzen diren bitartean horrela jarraituko dutela argi dute.

Irudia: Danny Norton