Ane eta Jon (XIV) – Laukotea

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Nire orgasmoaren ondorengo unea oso lasaia izan zen, bertan ezer gertatu izan ez balitz bezala, erabat natural egon ginen mahai inguruan. Jonek hiruak siesta egiteko proposamena bota zuen eta musika lasai bat jarriz ohean etzan ginen ni erdian nintzela. Xabati bizkarra eman eta Jonekin musukatzen eta laztantzen hasi nintzen, Xabat ordea ez zen geldirik geratu eta bere eskuek nire bizkar osoa ferekatu zuten lasai eta goxo. Egoera hartan beste ezer egin gabe arratsalde osoa pasako nuke gustura, baina egiari zor, laztan eta goxotasunekin izugarri gozatzen dudan arren, berotzen hasten naizenean igurtzi intentsuagoak behar izaten ditut.

Denbora luzez, muxu eta laztanekin jolasean ibili baginen ere, gehiagorako beharra sentitzen hasi nintzen eta orduantxe buelta erdia eman, Xabati begietara begiratu eta muxu txikiak bere gorputzean zehar banatzen nituen bitartean, nire ahoa gerri ingurura gerturatzen hasi nintzen. Bertan perineoa miazkatzen hasi nintzaion eta ondoren barrabiletatik gora egin nuen, hauek nire ahoan sartu eta apur bat jolasten hasi nintzen, nire esku batean zakila erabat tente nuela. Etzanda eroso nengoen baina nire atzekoa probokatu nahian lau hankatan jarri nintzen nire horretan jarraituz. Barrabilak ondo busti eta goxoki gogor hura dastatzen hasi nintzen (bai, dastatu, txikitan “pirulo” izozkiarekin egiten nuen bezala). Gozatzen ari ginela, Jonen eskuak nire ipurdian nabaritu nituen eta ez nekien hori zeren aurrekari izango ote zen, baina dena delakoa zela ere desiratzen nengoen!

Xabaten zakila txupatzen ari nintzela nire gorputzera lehen dardara iritsi zen eta horren erantzule Jonen zakila izan zen, oso poliki sartzen ari zen nire kobazuloan eta sentsazioa mundiala zen. Zenbat bider masturbatu ote naizen horrelako egoera burura ekarrita… eta oraintxe bizitzen ari nintzen. Ez dakit zenbat aguantatzeko gai izango ziren egoera horretan, baina asteburu osoa pasako nuke horrela, hurrengo batean lagun kuadrilla osoa gonbidatzeko proposamena egin beharko diot 😀

Arratsaldea “siesta” botatzen igaro genuen eta lasai afaldu ostean pelikula bat ikusi, sofan zertxobait berotu eta gauean lotara joan ginen. Egun osoa generaman jolasean eta gaua indarberritzeko erabiltzea adostu genuen, nahiago genuen egunean zehar larrua jotzen aritu eta gauean deskantsatu alderantziz baino. Beno hori izan zen adostu genuena, baina gauerdian nire gogoak ezin izan nituen gehiago eutsi eta ohean erdian nintzela beraien zakilak bilatu nituen maindire azpitik. Bilatu eta aurkitu ere noski! Esku bakoitzean zakil bana nuen eta hauek gogortzen hasi nintzen.

– Barkatu horrela esnatzeagatik, badakit lo egingo genuela adostu genuela baina…

Beraiek ez zuten hitzik ere esan baina beraien zakilek ondo erantzuten zidaten, bai. Erabat gogor zeuden eta nigana zuzendu nituen orgasmora iristean isurketak nire gainean gerta zitezen. Nire esku trebeek azkar bukarazi zituen eta ondoren bakoitzari muxu bana emanda lotan jarraitu zuten. Nik ordea ezin nuen lorik hartu… beraz nireari ekin nion mutil katxarro horiek nire alboan lo seko nituela. Nire bi eskuak nire alura eraman eta Jonen lagunak, gauaren isiltasunean eta bi hauek lo egon bitartean, banan-banan sarketa egiten zidatela irudikatu nuen nire buruan. Laugarren orgasmoa lortu arte ez nintzen lasai geratu. Tira, lasai lasai, hamaika beharko nituzke erabat lasai geratzeko baina lo hartzea lortu nuen.

Goizean norbaitek begietakoa jarriz esnatu zidan, ohean buruz behera jarri ninduten eta eskuak lotu zizkidaten. Goiz osoa izan ninduten horrela eta pelbisak nire ipurdiaren aurka etengabe soinua ateratzen egon ziren… buffff a ze esnatzea… blai eginda nengoen eta ez nuen inolaz ere amaitu nahi.

Eguerdian lasai bazkaldu eta azken jolasen bat egin ondoren Xabatek etxerako bidea hartu zuen. Gu arratsalde osoa sofan botata geratu ginen, tarteka gure genitalei igurtziak emanez.

– Zer iruditzen zaizu datorren larunbatean Aitor eta Odeirekin mendira joaten bagara eta bide batez beraiekin proba egiten badugu? – Esan nion asteburu honetan hasitakoak hurrengoan jarraipena izan zezan, masturbatzen nuen bitartean.

– Nahiko dutela uste duzu? Niregatik bestela bai, noski. – Erantzun zuen bitan pentsatu gabe Jonek, bi behatzak barrurago sartuz.

– Nik baietz esango nuke, baina halere komentatuko diet ea zer dioten, ummmm amaitzera noa Jon…

Hitz egindakoa aurrera eramateko, astelehenean Odeirekin hitz egin nuen eta larunbat goizerako mendi buelta adostu genuen. Laukotean aritzera ere animatu ziren eta beraien etxea proposatu zuten, bertan bazkariak egin eta gaua pasatzeko. Astean zehar larrua jotzen genuen bakoitzean beraiekin geundela amets egiten genuen eta sortu genuen sua Aitor eta Odeik besterik ezingo zuten itzali ummmm.

Larunbat goiza iritsi zen eta geratutako tokira kotxean gindoazela, Jon kopilotuaren lekuan eserita, eskua elastiko barrutik sartu zidan eta barruko arroparik gabe kaleratu nintzela ohartu zen… Mendi buelta bereziki ondo pasa genuen eta gure artean komentario pikanteak gora eta behera ibili genituen tenperaturek etengabean gora egin bitartean.

– Gaur kuleroak ahaztu al dituzu Ane? – Esan zidan Odeik nire atzean kokatuta zegoela.

– Keba, zuen eskuek errazago izan dezaten etorri naiz horrela. – Esan nuen tentatu nahian.

– Zerbait “jateko” atsedena egingo dugu? – Esan zuen Aitorrek denek aho batez baiezkoa erantzunez.

Zuhaitz baten gerizpean eseri ginen eta ni Jonen hankek utzitako hutsunean eseri nintzen nahi zuen guztia eskura izan zezan. Mezua ederki ulertu zuen Jonek eta ez zuen segundorik galdu bere eskuak nire alura eramateko.

– Bai ondo portatzen dela Jon, ezta Ane? – Esan zuen Odeik begiarekin keinua botata.

– Kasu pixka bat egin behar diot ze bestela gero kapaza da ni alde batera utzi eta zuen zakilekin jolasten hasteko. – Esan zuen Jonek zirikatzeko asmoz.

– Beraien zakilekin jolasten hasten banaiz ez da soilik niretzat izango, ipurdi goxoa duzu eta nork daki… – Esan nuen nik ere zirikatzeko asmotan.

Ordurako, parean genuen bikotea beraien arteko hankarteak ferekatzen hasia zegoen eta bikote bakoitza bere aldetik geundela, metro batzuetara jendea gerturatzen ikusi genuen eta gure laztanak geratu genituen.

– Hobe dugu, lehenbailehen gure etxerantz joaten bagara, ze bestela hosto artean bukatuko dugu bueltaka. – Esan zuen Aitorrek geldiunea aprobetxatuz.

– Ez litzateke txarra, eh! Baina beste baterako utziko dugu gaurkoan jende gehiegi baitabil mendian gora. – Esan nuen gauzak jasotzen hasi eta bideari ekiteko asmoz.

Mendi buelta bikain joan zen eta autoetara iristear ginen. Gure kotxean nik gidatzen nuen eta bestean Aitorrek. Berarekin hitz egin nuen eta ondokoa korritu arte masturbatu behar genuela adostu genuen. Irribarre bereziarekin begiratu zidan eta beraien etxerantz abiatu ginen.

– Jon, zer moduz joan da bidaia kotxe horretan? Gure autoan baina erlaxatuago joan al zara? – Galdetu nion maltzurkeriaz autotik irten bezain laster.

– Aurrerantzean ziur naiz Odeik zuen kotxean joan nahiko duela kar kar kar. – Esan zuen Aitorrek gure arteko konplizitatea azaleratuz.

Beraien etxera sartu eta bakoitzak dutxa azkar bat hartu ostean, arropa arinak jantzi genituen eta egongelan deskantsatzen eta elkarrizketaz gozatzen egon ginen. Afaria ere ederki joan zen eta afalostean egoera honetarako pelikula bikaina zutela esan ziguten: “Noche infinita”.

Irudia: Genival Sales