Ane eta Jon (XIII) -Trioa

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Astelehena 7:27.

– Datorren asteburuan ez dugu planik ezta? – Galdetu zidan Jonek nagikeriak jota ohean etzanda ginela iratzargailuak jo eta bi minutu pasa zirenean.

– Ez, planen bat egiteko asmoz?

– Zergatik ez dugu Xabat gonbidatzen aste bukaera gurekin pasatzera? – Esan zidan ni erabat aktibatuz.

Bitan pentsatu gabe erdi tente zuen zakila ahora eraman nuen eta zurrupada eta eskukada azkar batzuekin Jon bukarazi nuen nire eskuetan.

– Hori baiezkotzat hartuko dut ezta? – Esan zidan aurpegi zoriontsu batekin.

– Noski baietz! Kar-kar-kar – Erantzun nion gorputzean bizipoza berpizten ari zitzaidala nabarituz.

Astea nahiko aktiboa izan genuen bai lanean eta baita etxean ere, aktiboa diodanean harreman erotikoen inguruan ari naiz noski. Etxean gauero jolasten genuen gutxiago edo gehiago eta astearte, ostegun eta ostiral goizetan dutxan, sukaldean eta etxeko atearen kontra irtetear geundela larrua jo genuen hurrenez hurren. Lanean bestalde Xabatekin astelehen eta asteartean aukera izan nuen ikastetxeko komunetan sartu eta txorta azkar bat botatzeko. Hain zuzen ere asteazkenean Amaia lanera itzuli zelako lana amaitu baitzitzaion, halere ordurako Xabatekin hitz eginda nengoen eta aste bukaera gurekin igarotzera gustura etorriko zela adierazi zidan.

Larunbat eguerdia gainean genuen eta Xabat gure etxera iritsi berri zen. Tinbrea jo zuenean Jon bazkaltzeko lasagna prestatzen ari zen eta nik lehen agurrak egin ondoren sagardoa zerbitzatzeari ekin nion.

– Topa egin dezagun elkar ezagutu garelako. – Esan nuen besterik gabe.

– Nik eskerrak eman nahi dizkiot Amaiari gaixo jartzeagatik. – Esan zuen irribarre artean.

– Topa! hastear dagoen asteburu zoragarri honengatik! – Esan zuen Jonek bete-betean asmatuz.

Edalontzian zegoena edan eta izotza apurtu nahian, Xabatengana gerturatu eta musukatzen hasi ginen.

– Aizue! Bakar bakarrik utzi behar al nauzue janaria prestatzen, zuek lasagna bezain bero jartzen zareten bitartean? – Bota zigun Jonek erdi kexu erdi bromatan.

Buelta erdia eman nuen eta Jon atzetik harrapatu eta musukatzen hasi nintzen, berehala imitazio jolas modura, Xabat bizkarretik gerturatu eta nik Joni egiten nion gauza bera egiten hasi zitzaidan. Sentsazio zoragarria zen bien gorputzak nire azalean sentitzea. Xabat noraino iristeko prest zegoen ikusi behar nuen…

– Nik bazkaria prestatzen jarraitu beharra dut, beraz eskuak libre utzi beharko dizkidazue eta beste guztia zuen esku utziko dut. – Esan zuen Jonek.

Imitazio jolas horretan ari ginela (Joni egiten nion gauza bera egiten zidan niri), Jonen lepo atzealdetik mihia pixkanaka jaisten joan nintzen ipurdira iritsi arte, orduan ipurtzuloa miazkatzen hasi nintzaion behatz batekin zonaldea laztantzen nuen bitartean. Nik sentitu nahi nuena Joni egitearekin jasotzen nuen, beraz plazer bikoitza sentitzen nuen, egiteagatik eta jasotzeagatik, uffff, zoragarri. Oso lizun gozatzen ari nintzela, gorantza joan nintzen eta oraingo honetan Joni zakila hartu eta masturbatzen hasi nintzaion ipurditik behatza oso erraz sartzen niola. Ummm, ze ona nire aluan Xabaten esku bat sentitzea nire ipurtzuloan behatza zegoela. Horrela tarte batez egon nintzen eta orain zerbait probatu beharra nuen hirukoteak zer nolako bidea har zezakeen ikusteko. Aurretik gauza ugari hitz egin genituen eta hiruok edozer gauzatarako prest ginela argi utzi genuen, baina kontu bat esatea zen eta bestea bertan geundela egitea.

Oraingoan nire eskuak atzera eraman eta Xabaten zakilean kokatu nituen, aldiz Xabatek ez zituen eskuak nire alutik aldatu.

– Ezin dugu sukaldaria jolasetik kanpo utzi… – Esan nion Xabati bere eskuak lekuz alda zitzan.

Orduan Xabatek nire aluan zuen eskua bertan utzi eta nire ipurdian zuena aurrerantz eraman zuen Jonen makila astintzeko asmoz. Horretan ginela Xabatek bukatzear zegoela abisatu zuen eta nire eskuek erritmoa mantenduz bere bukaeraren zain geratu ziren, orduan bukaera goxoa iritsi zen: bere gorputz osoa tenkatu, zakila erabat gogor jarri eta bere lehen txorrota nire bizkarrean nabaritu nuen, nire eskuek bere zakil-punta laztantzen jarraitu zuten eta ondorioz hauek bere haziarekin erabat busti nituen, ze bero nabaritzen nuen eskuetan eta baita ipurdirantz jaisten ari zen hazia ere.

– Ni ere bukatzear nago… lasagna. – Bota zuen Jonek denok algaraka hasiz.

Egindako lasagna labean sartu zuen gainetik botatako gazta apur bat gratinatu nahian eta orduantxe buelta eman zuen.

– Horren ondo masturbatzen jarraitzen baduzu nik ere hazia isuriko dut. – Esan zuen oraingoan Jonek irribarrearekin.

Belauniko jarri nintzen, Xabat gure artean jarri zen eskuin eskutik Jonen zakila askatu gabe eta ezkerrekoak nire alua eta inguruak laztantzen zituen. Ahoa Jonen zakilera gerturatu nuen eta zurrupada batzuk eman ostean Jonek bion laguntzarekin nire ahoan isuri zuen guztia… ummmmm.

Segituan gratinatuaren usaina iristen hasi zitzaigun eta bazkaltzera abiatu ginen. Erdi biluzik geunden eta egia esan bazkaria oso giro atseginean igaro genuen. Postrerako ez genuen ezer berezirik eta normalean etxean genituen jogurta grekoak atera genituen. Bakoitzak bana hartu genuen eta jogurta eskuetan zuela Xabat nigana gerturatu, mahaitik pixka bat aldendu ninduen (aulki eta guzti) eta mihia nire izter artean gora eta behera pasatzen hasi zen Jonek, nik egin bezala, begirik kendu gabe. Behera begiratu eta zertan zebilen ikusteak izugarri berotzen ninduen… halako batean nire aluaren inguruan jogurta pixka bat botatzen hasi zen eta harrapatzen zuen guztia jaten hasi zen, pufffff a ze zerria, nola gustatzen zitzaidan egiten ari zitzaidana… koilarakada bakoitzeko erabat garbi uzten zidan guztia eta horrelako batean, behatza apur bat sartu zidan eta jogurta eta alua jaten ari zela bere ahoan korritu nintzen uufffffffff. Mortala!

Irudia: Cookie.Wookie.Jar