Araurik gabeko jolasa I

Larunbat erabat urdina izan da, hotza, azken hilabeteetako tenperaturarik baxuena izan ez bada, gertu ibili da. Nik hala ere, termometroen gorabeherak kontutan hartu gabe, uztailetik hona (hilabete gutxi batzuk pasa diren honetan), janzkera berdintsua erabili dut lanerako, galtza elastikoak eta kotoizko jertsea. Egunik beroenetan, azaleko poroetatik izerdi tantak kanporatzen hasten naizen horietan, ez dut jertsea jantzita eraman, nire ipurdia estaliz, gerrian baizik. Urteak dira nire ipurdiarekin nahiko obsesionatuta bizi naizela (azken urteetan buelta ematen ari natzaion arren). Agian nire lanek izan dute horretan eraginik, ikasturtean zehar frantses irakasle gisa egiten dut lan hizkuntza ofizialeko eskoletan; eta batez ere udako hilabeteetan, yoga irakasle aritzen naiz zentro ezberdinetan, eta horietan bietan, nire ipurdia beti dago ikasleen begi-bistan. Akaso gizarteak publizitatearen bidez, estetika normatiboa modu etengabean bonbardatzen digulako, eta nire aldakak norma horretatik kanpo geratzen direlako, edo igual, haurtzaroan, aitak txantxa gisa, ipurdi- handi esaten zidalako; kontuak kontu, bizitzako zenbait unetan nire ipurdiak protagonismo gehiegi hartu du nire egunerokoan.

Dena delakoa, azken urteetako lan pertsonalaren ondorioz, nire gorputzaren onarpenaren erantzule handienetako bat ni neu izan banaiz ere, bide horretan sekulako eragina izan du Itsasok, hamarkada bat izango da frantses saioetan kointziditu genuela, ikasle eta irakasle gisa. Gogoan dut nola ohiko saio baten amaieran, laguntza eske, nigana gerturatu zen.

  • Barkatu, ezagutzen al duzu inor mintzapraktika egiteko saio pertsonalizatuak emateko prest legokeenik? Biziki eskertuko nuke, ze dezente kostatzen ari zait ahoskatzeari aurre egitea eta oso gustukoa dudan hizkuntza da. – Esan zidan Itsasok klaseko paperak jasotzen ari nintzela.
  • Ba egia esan ez zait inortxo ere burura etortzen. – Erantzun nion gehiegi pentsatu gabe.
  • Eta zuk aukera izango al zenuke? Ordaindua, noski. – Esan zidan indartsu, ezetz esateko aukera izango ez banu bezala.

Ezustean harrapatu ninduen proposamenak, ez nuen horrelakorik sekula pentsatu, nire aldizkako frantses klase eta yoga saioekin etxebizitzaren alokairua ordaindu eta bizitzeko adina diru nahikoa nuelako, eta gainera, aisialdirako oro har, eta zehazki, antzerki eta zinema aretoetara joateko, denbora nahikoa uzten zidalako.

Azkenean askorik pentsatu gabe baiezkoa esan nion eta ostegun arratsaldetan, frantses saio bakoitzaren ondoren ordu erdiko mintzapraktika egitea adostu genuen. Solasaldia izango genuen lehenengo egunean, Itsasok ezpainak gorriz apainduta zituen eta deigarria suertatu zitzaidan klasera horrela etortzeak, ikuspegi klasikoa ez ote nuen ere, pentsatu nuen. Saioa amaitu ostean, kultura- etxeko gelatxo batera joan ginen lasaitasun bila eta tabernetako zaratak ekidin nahian, eta orduantxe, aurrez-aurre ginela, gure arteko distantzia ez zen nahikoa izan haren marrubi usain goxoa nire sudurreko zuloetatik barrena sartu eta nire garunean erabat txertatzeko.

Oharkabean pasa zitzaidan lehen saioa hura, Itsasoren azalak lurrun afrodisiako bat jariatu izan balu bezala sentitu nintzen, burbuila batean murgilduta egon izan bagina bezala, eta halako sentsazioak, zalantzarik gabe, behin eta berriz errepikatu nahiko nituen. Eroso, goxo, dopamina hormonak erabat gailenduta izan nituen tarte hartan eta nire hankartea ere bero eta gogoz sentitu nuen. Haren eskuak nire eskuin eskumuturra ferekatu zutenean amets eder hori benetakoa zela sentitu nuen.

  • Gustatzen zait apaingarri hori, zuk egin al duzu? – Esan zidan eskuaren kontaktuak eskumuturreko apaingarriarekin zerikusia izango balu bezala.

Urduritasunaren ondorioz, nire behatz puntekin metro bateko distantzian mantentzen gintuen egurrezko mahaia sentitzen hasi nintzen; horiek mugituz, ondoren, bere eskua laztandu nahian, ahalik eta era naturalenean eskuari buelta ematen hasi nintzaion. Gure eskuen arteko jolasa inolako araurik gabe hasi zen, amaiera non izango zuen jakin gabe eta noraino iristeko gai zen pentsatu behar izan gabe. Gure eskuak elkarrekin dantzan ari zirela, pixkanaka, Itsaso eserlekutik altxatzen joan zen eta urte askoz ezagutu izan bagina bezala, eskutik helduta komunetara eraman ninduen. Komun zabal eta handi batean sartu ginen eta konketa eta ispilua parean genituela geratu ginen.

Kanpoan pertsonen hotsak entzuten ziren, baina horrek ez gintuen gehiegi kezkatzen eta espazioa hotza bazen ere, gure berotasunak segituan igo zuen airearen tenperatura. Gure ezpainak dastatuz musu ematen hasi ginen, ñabardura guztiak ezagutu nahiko bagenitu bezala. Mihi luzeen arteko jolasak gure ezpainak listuz bete zituen. Nire esku bat, desiraz beteta, Itsasoren ipurdira joan zen, momentuaren berotasunean, nire hankartea sutan nuela, beste eskuarekin mototsa heldu, burua atzerantz tiratu eta ezpainetan kosk egin nion ia odoletan utzi arte. Mina eta eszitazioa nahasten diren puntu hori izan zen bere begiradak adierazi zidana, eta egindakoaren ordainetan, edo konpentsatu nahian, nire ile motza bere eskuetan hartu eta nik egindako mugimendu bera eginez, lepoan sekulako haginkada eman zidan.

  • Aizu!

Gure besoak tenkatu ziren, musu eta laztan goxoen leuntasunak une batez desagertu ziren eta gure pasioaren eta suaren bidea indarraren bitartez kanporatzen hasi ginen. Bortizki, paretako baldosa grisen kontra estutuz, bestearen eskumuturrak norberaren eskuekin kateatuz, ezpain, lepo, belarri zein titietan koska eginez eta gorputzeko atal ezberdinak ahoan soberan genuen listu beroaz betez. Animali basatien modura sentitzen ari nintzen, erabat libre, instintuak buruari lekua kendu izan balio bezala.

Bion arteko harreman erotikoan, rolak uneoro aldatzen joan ziren, baten indarra bestearengan gailentzen zenean, mugimenduak horren baitan ematen ziren, eta modu horretan, Itsasok gerritik tinko heldu, paretaren kontra jarri eta nire bizkarrean haren bularrak sentitu nituenerako, abilezia handiz gerrikoa kendu zidan eta galtzen azpitik bereak eta bi egiten hasi zitzaidan. Fereka gutxirekin nire orgasmoa modu zoragarrian iritsi zen, eta orduantxe, hankak dardarka nituela eta arnasestuka nengoela, orduan bai Itsasoren gorputz osoarekin, une hartan jaso nezakeen goxotasun handiena sentitu nuen.

Sexu usainaren lainopean, gorputzen arteko gertutasunak gure txinpartak bizirik mantentzen lagundu zuen. Musu eta laztanek suabe jarraitu bazuten ere, berriz, gure ahoak lehiatzen hasi ziren, leuntasuna agresibitate bilakatuz, agresibitate positiboa, bioi modu horretan ateratzen baitzitzaigun sugarra bizi-bizirik mantenduz. Itsasok, oraindik ere, bere behatzak nire orgasmoaren hezetasunaz bustita zituela, ahoan sartu zizkidan eta zapore afrodisiako hura dastatu ahal izan nuen. Jarraian, nire listuaren osagai berriarekin, ahoan sartu zituen, nire belarri ondoan txupatze-soinuak egin eta zoro-zoro jarri nintzen berriz ere.

Nirekin egin bezala, eskumuturretatik heldu eta Itsaso hormaren kontra jarri nuen. Aspaldian sentitu gabeko senari mugarik gabe ateratzen utzi nahi nion. Bitan pentsatu gabe belauniko jartzen hasi nintzen prakak jaisten nizkion bitartean, eta goxo-goxo, belaunak zoru gainean kokatu nituenean, aluko ezpainak eta perlatxo handia mihiarekin bustitzen hasi nintzen. Urtsu zegoen eta gozatzen ari nintzen, eta udare heldu bat jaten dudanean bezalaxe, nire ezpainek fruitu zaporetsu hura erabat estali zuten. Baina fruituak bere mugimendu propioa ere bazuen eta aho inguruaz gain, sudurra ere bustitzen hasi zitzaidan. Itsasoren eskuak nire buru gainean kokatu ziren, bere aldakak aluaren mugimendua indartzen hasi ziren, eta eszitazio handiko une hartan, nire behatz bat bere uzkira eraman nuen. Pixkanaka bere klitoria tamainaz handitzen joan zen eta nire behatz txikiaren lodiera hartu zuenean, perlatxoa ezpain artean estutu eta mingain lerdetsuarekin laztandu nuen, orgasmo intentsu batean melokotoiari zuku guztia xurgatu arte.

Animali basatien modura, libreki, inolako arau edo mugarik gabe, elkar ezagutu genueneko lehen ikasturte hura aurrera zihoan heinean, kultura-etxe, liburutegi eta taberna ezberdinetan saioak burutu genituen, baita mintzapraktikak ere. Ederra izan zen gure artean sortutako morbo eta konplizitatea, erreparorik gabe gure desirak partekatzen genizkion elkarri, batzuk errealitatera bideratuz, beste batzuk etorkizunerako utziz eta gutxiengo bat baztertuz. Askatasun osoz hitz egiten genuen gure sentimenduez, barrenak hustuz eta gure ahuleziak eta indarguneak kontatuz. Hasierako hilabete horietan nire ipurdiaren obsesioaren ingurukoak kontatu nizkion, eta bide luze baina zoragarrian lagundu ninduen nire gorputzaren atal ezberdinak begi onez ikusten, aldatu gabe, ziren bezalakoak onartuz eta gozatuz. Ederki asko gozatzen hasi nintzen bai, bakardadean zein Itsasorekin, nire ipurdiak gero eta gehiago eskatzen zuen, eta izan zitzakeen mugak probatzen joan ginen. Fruitu honekin bai, beste honekin ez, behatz bat, bi, hiru bai, eskua agian gehiegi da, eta abar luze bat. Bide horretan ere Mireia Darder-en “Nacidas para el placer” liburuak asko lagundu ninduen eta maiz sentitzen nuen lotsa eta erru sentipenei apur bat gailentzen joan nintzen.