Araurik gabeko jolasa II

Nire desirak handitzen joan ziren, gauza berriak probatu eta deskubritu nahi nituen baztertzeko baziren ere, eta elkarrekin jarraitzen genuen bigarren urtean, bizitzan lehen aldiz kiroldegi batera apuntatu nintzen. Nire gorputzaren onarpena handitzen joatearekin batera, gorputzaren zaintza nahia ere handitzen joan zitzaidalako, eta zaintza horren barruan yogaz gain kirol pixka bat egitea otu zitzaidalako. Bertan denetariko gorputzak ikusten nituen, baita nirekiko begiradak sumatu ere bai, eta tarteka, kiroldegiko mutilen bat mendean hartzeko fantasia etortzen zitzaidan. Hau noski, Itsasorekin partekatu nuen. Nerabezaroan oso laguna nuen mutil batekin jolasean ibilitakoa nintzen, baina ez nintzen gizon batekin sekula harreman erotikoan murgildu, eta bizitzen ari nintzen askatasun berri honetan, proba egiteko gogoa sartu zitzaidan.

  • Zergatik ez duzu fikziotik errealitatera eramaten? – Esan zidan ni zur eta lur utzita.

Eta orduan, onarpena eta desirari lekua utzi beharrean, aske sentitu beharrean, errua, urduritasuna eta beldurra etorri zitzaizkidan, gure arteko harremana kolokan geratuko balitz bezala. Eztabaida arratsalde luzea izan genuen, eta eztabaidagai askoren artean ondorengo galderak hausnartu genituen:

  • Nork esaten du desira baztertu eta beste pertsona batekiko lotura mugatzailea sanoa denik?
  • Nork esaten du pertsona batekin konpromiso eta proiektu bat zehazten dugunean, horrek besteekiko norberaren desira, plazera eta nahia alboratu behar denik?
  • Nork esaten du pertsona batekiko konpromiso, lotura eta bizitza proiektu komuna izateak bateragarria ez denik beste pertsona batzuekiko desira eta nahia harreman erotikoetan gauzatzearekin?
  • Zergatik pertsona bat maitatzen dugunean ezin dugu beste bat modu berean maitatu? Noiz bihurtzen da baztertzailea maitasuna?

Bertatik ateratako ondorioak oso interesgarriak izan ziren, baina horiek hausnartzea, hala nahi badu, irakurleari dagokio.

Nik beste gauza askoren artean argi atera nuena, kiroldegiko gizon batekin probatu nahi nuela zen, ez bertako zenbait gizonek gorpuzkera zehatz bat izan zezaketelako, baizik eta bertan izerdiak kanporatzen zituen feromona saltsak ni erabat bero uzten nindutelako, eta yoga klaseen ondoren askotan egiten nuen bezala, kiroldegiko saioen ondorengo dutxetan masturbatu egiten nintzen. Egiari zor, esan nezake gizona nor zen erabat berdin zitzaidala, bertako ia edonorekin probatuko bainuen gorputzean sentitzen nuen desira hura. Errealitate bilakatu arte baina, hilabete asko pasa ziren, inoiz ez bainuen momentu egokia topatzen.

Gogoan dut udako astearte eguerdi bero eta eguzkitsu bat zela, kanpoan 34 gradu inguru egiten zituen. Kiroldegian pertsona gutxien egoten zen unea zen eta ni erosoen sentitzen nintzen momentua, aurreko urteetan nire gorputzaren lanketa egin banuen ere, lotsak eta beldurrak ez baitziren guztiz desagertu eta pertsona gutxiago egoteak ni erosotasun handiago batean mantentzen ninduen. Hasierako hilabeteetan bertako monitore atseginak erakutsitakoari esker, ariketak menperatzea lortu nuen. Baina berriak ikasi nahi nituelako aitzakiarekin, eta kasik, kiroldegia hutsik zegoela ikusita, ariketa berriak ikasteko egun aproposa zela iruditu zitzaidan.

  • Barkatu, dagoeneko zenbait ariketa menperatuta ditut, baina hankak eta ipurdia indartzeko ariketa espezifikoak ikasi nahiko nituzke, baita besoak ere, baina horiek bigarren maila batean. – Esan nion apenas pertsonarik ez zela ikusita beregana gerturatuz.
  • Ba nahi baduzu taulatxo bat prestatuko dizut eta hurrengo egunean azalduko dizkizut. – Erantzun zidan irribarre batekin.
  • Eta gaur hiruzpalau erakutsiko bazenizkit? Horrela gaur bertan hasiko nintzateke – Erantzun nion bidea ixten ari zela ikusita.
  • Ba… nahi baduzu jarriko gara, ados.

Lurreko koltxoneta bigungarriak zeuden tokira gerturatu ginen eta hor zenbait ariketa azaldu zizkidan, ez ziren oso ariketa zailak eta sartzen nion intentsitatearen araberakoa zen konplexutasuna. Aukera galdu nezakeela ikusita beste bide batetik jotzea erabaki nuen. Ziur aski beste norbaitek modu sentsualean edo metafora bidez hitz eginda bidea landuko zuen, baina nik ez nuen abilezia berezirik eta bide zuzena aukeratu nuen.

  • Uste dut ariketekin moldatuko naizela, mila esker, baina arazotxo bat daukat. – Hasi nintzaion.
  • Zer arazo duzu? Laguntzerik badut esadazu.
  • Kontua zera da… ni ez naizela sekula gizon batekin egon eta probatzeko gogoa dudala. – Bota nion besterik gabe.
  • Ehmmm, baina probatu zertaz ari zara baina? – Erantzun zidan nire hitzak argitu nahian, sinesgaitz.
  • Ba ez dudala sekula gizon bat masturbatu edo bestelakorik egin eta probatu nahiko nukeela. – Esan nion erabat gordin.
  • Eta nola nahi duzu ba nik horretan laguntzea? – Esan zidan kezka eta urduritasun aurpegia jarriz.
  • Zer iruditzen monitoreek duzuen gelatxo horretara bagoaz eta bertan ariketak hobeki azaltzen badizkidazu? – Esan nion oraingoan apur bat jolastuz.
  • Emmm, ba… tira… bale, goazen. – Esan zidan behingoz totelka hitz eginez.

Gelara abiatu ginenerako kitzikapena oso handia zen, nire buruan sortutako fantasia betetzear zegoen eta desira gorputzeko zentimetro bakoitzean sumatzen nuen. Aulki batean eserarazi nuen eta zuzenean bere zakila laztantzera joan nintzen, musurik gabeko berotasunean bere makila gogortzera abiatu nintzen eta nire esku eta ahoan nola sentitzen zen konprobatu ahal izan nuen. Egoerak oso lizun jarri ninduen, eta horregatik, denborarik galdu gabe, ni ere masturbatzen hasi nintzen. Gertatzen ari zenaren gordintasun hartan, nire orgasmoa iristear zegoela nabaritu nuen, orduan, bizkarra eman nion eta nire ipurdia bere zakilera bideratu nuen orgasmorako desiratzen nuen plazer gehigarri hori lortu ahal izateko. Klimaxaren plazera erabatekoa izan zen, era laburrean lortutakoa baina intentsitate oso handikoa. Arnasa berreskuratu nuenean monitoreari korritu arte masturbatzeko eskatu nion, morbo handia ematen zidan horrela ikusteak eta. Esan eta egin, ni begira nuela gela txiki hartako egurrezko zorua haren haziarekin busti zuen, eta orduantxe, fantasia beteta nuela, gelatik irten eta dutxetarako bidea hartu nuen aurpegian irribarrea ezin kenduta.

Urteak aurrera joan ahala, araurik gabeko jolas mordoetan murgildu ginen gure harremanetan. Tarte ezberdinetan elkarrekin bizitzen ere egon ginen eta boladaka erabakitzen genuen elkarrekin bizi ote nahi genuen ala ez. Ez zen gauza finko eta zurruna, eta gainera, konpromiso eta askatasun handiko harreman egonkor bat osatu genuen.

Hau guztia irakurri ostean, yoga edo frantses klaseak jasotzen badituzu eta irakasleak ile ez oso luzea eta ipurdi borobila badu, kontutan hartu ziur aski ni izango naizela eta klase horietako batean, noizbehinka, egunero etortzen ez den emakumeren bat ikusten baduzue, ziur aski kontaketa honetan azaltzen den Itsaso izango dela. Egun horietan jolas morbosoa izaten da gure artean gertatzen dena. Bakoitzak bere hankartean bibradore bat jarrita eramaten du eta bibradore bakoitza pizteko urrutiko agintea besteak izan ohi du. Bakoitzaren eginkizuna bestearen orgasmoa lortzea da, baina urrutiko agintea, soilik, pertsonak hitz egiten duen bitartean sakatu daiteke. Horregatik egun horietan ohikoa baino gutxiago hitz egiten dut yoga eta frantses klaseetan eta ohikoa baino gehiago galdetzen diot Itsasori. Frantses klaseetan errazagoa egiten zait “garaile” irtetea, ikasleei irakurtzeko esanez eta klase gehiena eserita igarota, bibrazioek sortzen dizkidaten plazera disimulatzea errazagoa egiten baitzait. Yoga klaseetan aldiz… bertan ia etengabe aginduak ematen eta zuzenketak egiten ibiltzen naiz eta orgasmora iristea zaila izaten den arren, ondoren goazen tokira goazela (beti leku publikoren batera) gure orgasmoak lortu arte jolasten ibiltzen gara.

Gaueko ordu txikiak dira, iluntasunaren estalpean larunbataren urdin zantzuak desagertu direnean, logelako zeharkako argiak piztu ditut, egurrezko estoreak jaitsi eta ohe gainean eseri naiz lerro hauek idaztera, manta beltz goxo batek gorputzeko beroa bere horretan mantentzen dit eta tarteka nire hankarteko altxorra laztantzen dut oroitzapen lizunek sortzen dizkidaten sentsazioak ase nahian.

Beti pentsatu izan dut kontaketa erotikoak idaztea norberaren bizipenak idaztea baino zailagoa dela. Hori dela eta, errazena nire bizitzaren laburpentxo txiki bat egitea dela iruditu zait. Jaso ezazue agur gisa nire musu lizun bat.