Mahaian jarri gara. Hitzordua baina beranduago, normalen suertatu ohi den bezala.
Nire parean jarri da Izaro. Nire bi alboetan ordea, koinaduak. “Fritorik nahi?” bota dit Amaiak, baiezkoa erantzun diot nik. Afari erdi formal guzti horien gisara, normalean, pertsona ororekin, egoera deseroso guzietan solastatzen ditugun gaien inguruan hasi gara mintzatzen. Ardo xuriarekin laguntduko dugu afaria. Iada denbora luze pasa da azkeneko aldiz berotzen nintzela, aspalditik ez baitut bestarik egin. Ardo xuriak nire barnea goxatuko du. Seguro.
Bat-batean nire barnean zerbait piztu da. Aitzineko astean, ailegatutako oparia martxan hasi da alu barnean. Hasmentan, goxotasuna nabarmendu den arren, denborarekin batera, berotasunak jan du ene barnea. Udako egun luze eta beroetan izaten den berotasuna nagusitu da. Gainera, ardo xuriaren berotasunarekin nahasten ari da. Jaka kendu behar izan eta kamiseta hutsean gelditu naiz. Begirada erasokorra bota diot Izarori, goiz baita oraindik. Bizian ikusiriko pertsona erakargarrienak, begirada are erakargarriagoa itzuli dit. Sobera goiz da eta botoia sakatu du Izarok. Jostailua itzal dadin.
“Tapiokarekin edo gabe Lur?” oraingoan, gabe erantzun diot nik. Gai errepikakorrekin aski ez eta politikaz solastatzen hasi gara. Asperduiraren maila igoaraziz.
Asperduraren erdian sakatu du botoia berriz ere parekideak. Oraingoan, aitzinekoan baina intentsoago hasi da mugitzen jostailua. Jostailua baino gehiago plazerraren tramankulua deituko nioke nik. Mantso-mantso zangoak eta hankak uzkurtzen hasi naiz, gero eta zailagoa egitan baitzait plazerrari eutsi eta hemen bertan ixuritzea. Izaroren zangoa nabaritu dut nire hankan. Ez da nere hankan gelditu ordea, goiti joan da, goranzka, astiro, barne guzia joxatuz, nire hanka tarterantz. Jostailuarekin aski ez eta orain bere zangoa. Nire mundura are gehiago joaten hasia naiz, bizkarra eserlekurantz bulkatuz. Goxotasunaren barnean nagoen arren, eskuaz zangoa ukitu diot, ez da momentua. Hanka guzia laztanduz, bildu du berea.
Langostinoak nahi al ditudan galdetu dit oraingo honetan Iñakik, emaztea laguntzera joan baita oraingo honetan sukaldera. Baietz, bota diot nik, langostinoen zabore lausuak nere barna goxatuko duelakoan. Enegarren aldiz bete dut kopa. Ganbidataileen hutsuneaz baliaturik, lekuz mugitu da Izaro. Hondoan jarri da. Arras erakargarri dago gaur, nornalean baina gehiago. Aunitzez gehiago. Zangoarekin laztandu ez eta bere aho baliatu du. Lepoa miazkatzen hasi da, lasaitasunaren patxadaren gainetik, sentsualitatearen barnetasunera salto eginez. Emeki laztandu du larrua. Baita ahoa ere. Eskua zango tartera sarrarazi diot.
Laztandu. Goraka bota dut begirada, eguzkiak udako egun ederretan begi zuloan egiten duen argia sentituz.
Haragiaren ordua ailegatu da. Honezkero ez naiz ni berotua dagoen bakarra, giroa berotu da iada. Gutien espero zen momentuan, piztu du berriz Izarok. Plazerraren makina da dudarik gabe. Honakoan, intentsitatearen mugak gainezka egin du. Topera ezarri du.
Aitzineko guzietan baino zailagoa da eustea. Gorritzen hasi naiz, izerditan. Hankak uzkurtu, bata bertzearekin lotu. Bizkarra eserlekuaren kontra bulkatu dut. Puntuan nago. Ezin dut gehiago. Komunera joateko jeiki naiz. Pasiloan berotasunaren eta mozkorraren artean noa.
Komunean sartu eta bere ibilkera seguruaren hotsa nabari dut gibelean, pasilo luzean zehar oinez. Komunean sartu da, atea itxi dugu. Zangoarekin ez eta eskua baliatu du. Prakak kendu dizkit, astiro, behar den bezala. Bitartearen bere mingina baliatuz alua laztantzeko.
Eskua sartu du alura, eta jostailua atera. Bere zakil gogorrari eman dio lekua. Hasi da gorputza nire kontra bulkatzen, bulkadaka, batak bertzeari. Grifo gainean jarri dut eskua.
Harmonia ederra dago bien artean, hasi naiz puntura ailegatzen. Izerdi patsetan gaude biak, dantzari segitzen diogu ordea. Orgasmora iristen ari naiz, ezin diot neure buruari ere aguantatu. Ari da, ari da ailegatzen. Hasi naiz azken, hitzak ohikutzan. Berotasunaren kulmina, egoera ezin hobe batekin lotu eta goxotasuna nabarmentzen halako kasuetan.
Ixuriaren erdian denbora luzez nagoela: “Barkatu, sorbetea nahi?”, “Baaaaaaaaaaaaaai!”.