Barreek, algara izateari utzi diote eta Joanesen arnas estuekin nahastu dira. Nik, deseskalatzen jarraitu dut, jada bere galtzetan ageri den gailurraren bila. Nire arnas berotua, arras berotua, bere belarrira bideratzen saiatu naiz, gustura horrela? galdetuta. Bere bi hanka zabal zabal eginek erantzun didate.
Zilbor inguruan jolastera kateatu naiz, bere mendiko praken elastikoa pare bat segunduz altxatzen diodalarik, emeki emeki berriro bere lekuan uzteko. Bere sorbalda gainean erabat amildua, aurpegiak goitik eta behetik parez pare, muxu sutsu bat ematen saiatu zait Joanes baina soilik mihiaren punta dastatzen utzi diot, maltzur, berriro galtzetako elastikoa altxa, kantzontzillorik ez daramala ikusi eta bere opari gihartsua hatz puntez ikutu eta zegoen lekuan uzteko. Arnas estuak jada urrumak dira, gehiago nahi duenaren etsipenezko intziriak.
Joanesen anaia nagusiarengan hain konzentratua nago, Jaquelinerekin ahizpatasunez jokatzea ahaztu zaidala. Bertan jarraitzen du Jaquelinek, bertan bere gorputzean murgiltzen den heinean bere burutik aldenduz. Hark ere, bere elastiko eta sostena kenduta, bere titi apal eta lauak ferekatuz, titiburuak zut jartzen nabaritu dizkiot. Nire begiratuarekin harmonian, mingaina bere ezpain mamitsuetatik pasatzeari ekin dio, bere titiak bi eskuz eskeintzen dizkidan bitartean, etorri litekenaren aurrerapen gisa.
Nik, Joanesen sumendia lehertuko dudan asmo irmoarekin jarraitzen dut. Irmoa eta tinkoa, dena esan behar bada.
Atzekaldeko fasea ahantzi eta aurrekaldera pasatu naiz, preso daukaten prakak kentzen laguntzeko. Nire laguntzaz, bi ostikadetan alboratu ditu eta bere irribarre pikaroenarekin soilik jantzita geratu da. Bere parean eseri naizenean, nire ezpainak bilatu ditu berriro, nire eskuak bere zakil gihartsura bideratzen ditudalarik. Beste behin, mihi punta soilik eskeini diot, berarekin mihi puntan jartzen zaidana egingo dudala azalduz. Haserretuko ez zaidan esperantzan, bi behatz punttez bere zakil eskerga larrutzen hasi natzaio, poliki poliki, xalo, hasiberri baten herabetasunez.
- Soilik mota bateko burdinak atsegin nituelako egin nion uko erakundeari- xuxurlatu diot goxo belarrira, zakila zuritzen diodanartean.
- Eta neri ze? Gu uain bakezalik gara, XXI.mendeko hippyk, komunismo berri baten sortzailik eta komunak atsegin ditugunak…-hankazabalka, ipurdia gorantz altxatzen dit, barrabilak eskeiniz.
- Zurea dela nahi dudan burdin bakarra, alegia.
Behatza perineotik pasatzen hasi natzaio, azalean iletxoak tentetzen zaizkion bitartean.
- Zuloaren zuloan kantua gustatzen zaizu?
- Su ta gar jartzen nauzu!
Behatz puntta sartu diot ipurtzulotik eta mina eman diot. Zuloa lasaitu dezan harat-honat ibili dut behatza, baina aurpegia berriro zimurtzen ikusi dut. Behatzak sartu diezazkiodan desio duen arren, ez da unea. Zakilburura bueltatu naiz eta erritmo baxuenetatik azeleraziora salto egin dut bigarren round honetan. Ez dut azkarregi amaitu dezan desira eta tarteka, geldialdiak egiten ditut, nire menera; nik ere bere plazerarekin gozatzen jarraitu dezadan.
Ahoaren garaia iritsi da eta bere haragi tenkatua mingainarekin goxo milikatu dut, bufanda gisara jarrita ahoa. Eskua barrabiletara jaitsi eta estutu egin dizkiot, min apur horrekin nola gozatzen duen ikusteko.
- Demoniyo halakoa, zu nire menpe aurkitzen zara orain!- eta zaplada txiki bat eman diot ipurtaldean. Eta gero bat eta beste bat.
- Zuria naiz eta zuria egitten jarrai nazazu!!
Eta nik, zura atera dut, belarretan ezkutatuta dagoen zura, izterretan kolpatuz. Punttu-punttuan dauka zakila, bete bete eginda, eta nire ahoan husteko imintzioa egin duenean…
- Et,et, ezta okurritu ere! Zure munizoa,ama natura emankorrari eskeini ezaiozu! – eta zakila belar gainera bideratu diot, bulkaden
bidez bertan hustu dezan.
Akituta dagoela, berriro mingaina dantzan jarri dut eta segundu batzuetan, bera izateari utzi zion hura nirea da berriro. Parean jarri eta gora eta behera, larrua jotzen diogu elkarri, osoki erdiz-erdi; beste hura
den hori erdibitu nahian. Indar korrelazio berean, parez pare eta aurrez aurre, Eugenio Etxebeste Antxon eta Felipe Gonzalez bezala, Argeleko negoziazioetan.
Batera iritsi gara gailurrera.
- Kendu gaintik, botatzera nuaie ta!
Nire popa eskeini diot, gainean isuri dezan. Boteretsu sentitzen naiz nire gorputz atalik ederrena bere aurrean erakutsiz.
- Atzekaldeko atea eskeintzen dizut, Arnaldok Txillarre baserrian Egigureni eskeini zion bezala!!
Gogotsu prestatu du arma bere ekintza baketsurako , belauniko prest baina sarketa gauzatzera zijoanean, bat-batean gelditu egin da. Lau hankatan nagoela, atzera begiratu eta bere begirada haraindian galtzen
ikusi dut, aho zabalik, lerdea dariola.
Jaquelinek bero-bero jarraitzen du. Guk ahantzia genuen baina hark gu ez, antza. Erabat biluzik, titiak ferekatzeari utzi eta eskuin eskua hankartean darabil. Baditu arrazoiak, arrazoi erraldoi bat zehazki, kanpaia jotzen ari baita bere zakil emearen bidez. Eskena horrek, are eta beroago jarri nau ezinbestean.
Pasiozko desenfrenuak jota, garrasi egin diot.
- Utikan, Joanes! Jar zaitez aurrean eta utzidazu Jaquelinek Cuencara begira jarri nazan!
- Nurat erraiten duzu? Nun da hori? – Jaqueline zer egin ez dakiela geratu da.
- Jar nazazula Tafallara begira, zure adarra sartu diezadazun. Nik Joanesenak egin behar ditut.
Jaquelinek haserre begiratu dit.
- Alternatiba Demokratikoaren urteak ahantzi dituzu? Nik hautatzen dut norekilan eta zeinekilan!
Nor eta zein, Jaquelineren kasuan, ezberdinak direnaren seinale!
Eta nire sorpresarako, Joanesen atzean jarri da haren onespenarekin, braust buztana sartu dio, ongi egiten dakienaren jakinduriaz. Eta batera mugitzen hasi dira, gero eta azkarrago. Koreografia osatzeko hirugarrena falta dutela eta, nire potxona Joanesi eskeini diot mihazkatu diezadan. Adeitsu egin dit kasu eta nire erretena goitik eta behetik milikatu dit nire salda bere ahoan isuri den arte. Hark, puri-purian zeukan bere sumendiko laba zuria nire izterren artera bideratzeko denbora izan du. Irakiten nengoen eta ez du denbora askorik behar izan nirearenak egiteko.
Jaqueline berotzen sumatu dut eta amaitzekotan dela, oihu egin diot.
- Gure ahoetan, arren!!
Gure jainkosaren aurrean belaunikatu eta bere zukua gure aurpegian zabaltzen delarik, bere goxotasunaz gozatu dugu. Dena amaitu denean, amorante berrien musuetan katramilatu gara Joanes eta ni, Jaqueline
errekuperatzen den bitartean.
Ondoren, sastraketara presaz joaten ikusi dugu Jaqueline, eta Joanesek
galdera bota dio.
- Nora zuazila uste duzu? Hau dena akautu delakun?
- Pixa egin behar dut!
- Zertarako gaude ba gu, belauniko? Bakearen alde arriskutsuki busti bagara, zipriztindu gaitzazu zure zilarrezko urez!!
Eta pixa egin digu goitik behera, bere plazerezko bulkadak gureekin nahastu diren bitartean. Gure pasioen jarioa, azkenik idortu da eta arropak jantzi ditugu berriro.
Hurrenean, gendarmeen kotxe bat geratu eta bertatik lau agente jeisten ikusi ditugu. Gu hirurok elkarri begiratu diogu. Jaquelinek, denon burutazioak irakurri ditu.
- Zazpiak bat izaitea beti amestu dugun afera izan da, ezta?
Irribarre pikaro batez, ongi-etorria eman diegu. Bi gizon eta bi emakumezko…ustez.
Zinez, egun historikoa gertatzen ari da gaurkoa.
Orain, histerikoan bihurtu dezagun.