Goraintziak

Bueno, parranda gaueko txorta joaldi bat izateko ondo egon da. Ez dugu beste munduko ezer egin, etxera iritxi bide osoa musukatzen pasa eta gero, zuzenean gelan sartu, ohe gainean etzan eta presa izango balu bezala arropa eranzten hasi zait zuzenean. Faltan bota ditut lepo eta belarri ondoko musu busti horiek, pairatzeko zailak direnak baina inoiz geratzea nahi ez dituzun horietakoak, baita titiburuak hozkatzea suabe nola tente jartzen diren sumatu arte; aldi berean nire hankartea nola bustitzen eta lasaitzen doan nabaritu bitartean.

Baina ez da horrela izan, arropa kendu eta zuzenean bere eskua nire hankartera joan da oraindik busti egon gabe igurtzen hasi da, pixkanaka bustitzen eta lasaitzen joan naiz. Gorantz begira nengoen eta bera nire ezkerraldean zegoen nire oso gertu, bere ezkerreko besoarekin niri gozarazten ari zen bitartean nire gorputzeko ezkerreko aldean bere zakila geroz eta tenteago nabaritzen ari nintzen eta nolabait horrek ere berotzen ninduen. Nire hankartea bustitzen ari zen geroz eta gehiago, bera bitartean klitoriaren inguruan bueltaka bere bi behatzekin erritmo azkarra baina azkarregia eraman gabe, aldakak mugitzen ari nintzen eta egoeraz disfrutatzen hasia nintzen. Bere behatzen erritmora mugitzen hasi eta pixkanaka arnasestuka hasi, bizkarra geroa eta okerrago jartzearekin batera banekien lehen orgasmoa heltzear zela eta desiratzen ari nintzen. Ez dakit konturatu zen ala nahigabe izan zen baina eskuekin egiten ari zena egiteaz
utzi, buelta eman eta gainean jarri zen bat batean, nire orgasmoa atzeratuz. Nire hankak zabaltzen zituen bitartean bera eta bere zakil tentea nee bi izterren erdian geratu ziren, musukatzen hasi zitzaidan eta konturatzerako zakila barrura sartu zidan aurretik masturbatzearen ondorioz bustita nengoela kontuan hartuta erraza izan zen sarketa. bere zakila sartu eta atera ari zen erritmoa mantso samarrean baina geroz eta azkarrago, orain bera zen arnasestuka ari zena. Hankak bere inguruan bildu eta ni ere bere erritmora mugitzen hasi nintzen, aurrera eta atzera ni ere disfrutatzen ari nintzen eta gehiago nahi nuen, beraz, erritmoa azkartu nuen, orgasmo bat izatera iritxi nahi nuen eta aldakak bere inguruan mugitzen nituen bitartean konturatu nintzen berak berdina nahi zuela.

Bere zakil tentea nire alutik nola sartu eta ateratzen zen nabaritzen ari nintzen nire alua geroz eta bustiago zegoela sentitzen nuen bitartean eta zakilak eta arrautzak nire aluaren kontra jotzen zutenean plast soinu hori entzuten hasi nintzen erritmo zehatz batean. Bat batean orgasmora heltzear nengoela guztiz geratu eta bere ahotsean nabaritu nuen bera aurretik heldu zela orgasmora, bere momentuaz disfrutatzen utzi nion eta bere zakila alutik atera eta hasperen batekin ohean etzan bezain pronto eta niri berotasuna joan aurretik nire bi behatz magikoak alura jaitsi eta klitori handitua ukitzen hasi nintzen segituan hartu nuen martxa eta konturatzerako nik ere bizkarra okertuta eta arnasa eusten nuen bitartean orgasmoaz disfrutatu nuen. Amaitzean beste asperen batekin nik ere indarrak galdu banitu bezala ohean gorantz begira geratu nintzen, biok lo hartu genuen arte.

03:00 direla jartzen du iratzargailuan, egarria dut eta ezin dut lorik hartu. Hankak ohetik atera eta lurren jarri ditut, ez dut argia piztu eta ohean etzanda dagoena esnatu nahi, beraz eskua lurretik pasa eta lehenengo topatu dudan jantzia hartu dut, nirea ez den kamiseta bat. Jantzi eta mantso gelatik atera naiz soinurik egin gabe. Pasilloan aurrera jarraituta sukaldera iritsi naiz, leihotik sartzen den argiaz baliatuz baso bat hartu, iturriko urez bete eta tragoz edan dut, alkohola edan ondoren egarria sartzen da, ura edaten ez baduzu ajea deitzen dena sortzen du eta bihar gauza asko ditut egiteko, beraz, hidratatu egin behar dut, beste baso bat ur edan dut. Horrenbeste urekin pixa larria sartu zait eta berriz ere pasillotik barrena komuna topatzera abiatu naiz. Atea irekitzerakoan espero ez nuen zerbait topatu dut, pertsona bat atearen aurrean niri begira. Kulero beltz batzuk ditu, kamiseta manga motx beltz bat publizitatekoa, lotarako erabiltzen diren horietakoa. Konturatu gabe goitik behera begirada bat bota diot ezer esan gabe
eta berriro ere aurpegira begiratu diot.

? Begiratzen jarraitu eta gehiago ikusi nahi baduzu nire gelan jarrai dezakegu.

Hori da esan didan bakarra. Begira jarraitzen dut, erreakzionatu gabe, komunetik ateratzen saiatu da baina parez pare nauka beraz nire gorputzari oso pegatuta pasa behar izan du, bere titiek nireak ukitu dituzte, hotzikara bat sentitu dut eta nire titiburuek igurtzi horren ondorioz tente jarri direla nabaritu dut; bere begirada nireari eusten ari da, ezin dut mugitu baina bere eskuak nirea topatu eta heldu du, konturatu naizenerako bere gelarantz noa bere atzetik. Kuleroak ipurdiaren masailaren zati handi bat ikusgai uzten dute, oinezkoaren mugimenduak ipurmasailak mugitzen dituzte, irudi horrek beste inora begiratzea ezinezkoa egiten dit.

Nire atzean atea itxi dut, parez pare gaude, bere arnasa sentitu dezaket gauden gertutasunagatik, musu bat ematera gerturatu da, lasai presarik ez balu bezala. Musua bueltatu diot baina ez lasaitasun berarekin, ez dakit zergatik baina asko berotzen nau neska horrek eta egiten ari naizenak, beraz gogoz bueltatu diot musua eta eskuak bere gerrian jarri ditut, musuak irauten duen bitartean eskuak pixkanaka berantz jaisten joan naiz, bistatik kendu ezin nuen ipurdi hori nabaritu dut nire eskuetan. Ulertu du nahi dudana ohe ertzean eseri da eta besoetatik tiraka bere gainean jarri nau, belauniko nago bere gainean eta musukatzen jarraitzen dugu, nire kuleroak geroz eta bustiago daudela nabaritzen dut eta bere izterren gainean esertzerakoan berak ere nabaritu du. Musuak ahotik lepora pasa dira, ileak atzeraka bota dizkiot lepoa agerian uzteko eta mihiarekin lepo guztian zehar musuak ematen ari naiz, belarria topatu arte, bere arnasa nola azkartzen den somatzeak berotzen jarraitzen nau eta nire mihia belarrian sartu diot, belarria hozkatu, bat-batean bere eskua nire kulero barruan nabaritu dut, ipurdian. Atzeraka bultza eta ohean etzan dut, bere gainean nago hanka abat bere hanken arten sartu eta mugitzen hasi naiz, nire izterra bere kuleroa eta aluaren kontra igurtziz eta bere kulero bustiak nabarituz, gustatzen ari zaiola somatzen dut bere aurpegia eta arnasaren erritmoa kontuan hartuta.

Bere eskuak nire kulero barruan jarraitzen dute pixkanaka kuleroak berantz bultzatzen ari zait kentzea lortu dizkidan arte, orain bere gainean belauniko nago bera ohean arrastaka doa geroz eta beherago, bere aurpegia nire alu azpian jarri duen arte; honek badaki zer egiten ari de, bere mihia alu osotik pasatzen ari zait, dena zurrupatzen baina bilatzen ari den horretan geratu da, klitorian, mihia ezker eskuin mugitzen ari da, ez oso azkar baina erritmo konstante bat mantenduz, nire alua geroz eta bustiago dago, geroz eta lubrikatuagoa eta ni ere geroz eta beroago nago. Eskuak aurrean ditudan paretan jarri ditut eta ni ere bere mihiak egiten duen mugimendua egiten hasi naiz gorputzarekin, nire klitoria geroz eta handituago eta ezin dut mugitzeaz geratu berak ere geratzeko intentzio gutxi duela nabaritzen dut, bere eskuak nire ipurdia estutzen dute eta nik eskuak paretan izaten jarraitzen ditut, orduan konturatu naiz pareta horren beste aldean gau horretan ezagututako mutila dagoela lo, ordu batzuk lehenago berekin txortan ibili naizena, bera lo dagoen bitartean bere pisu kidea alua jaten ari zaitela pentsatzeak oraindik eta morbo gehiago eman dio egoerari eta kontrolatu ezin izan dudan orgasmo latz bat iritxi zait, kontrolatu ezin izan dudan garrasi batekin.

Amaitzerakoan ohean bota naiz eta aurpegira begiratu diot, hor konturatu naiz ez nintzela momentuaz disfrutatzen ari zen bakarra, bera ere bere burua ukitzen ari zen eta nire orgasmoaren ondoren berea iritsi da, begira geratu naiz bere momentuaz nola disfrutatzen zuen ikusten. Amaitzerakoan elkar begiratu gara, ez dugu ezer esan behar izan, momentu bikaina pasa dugu. Jaiki lurretik nire kamiseta eta kuleroak hartu jantzi eta gelatik atera naiz, berriz ere beste ohera joan behar dut, zer pentsatuko luke besteak esnatu eta ondoan ez nagoela ikustean. Berriro ere soinurik egin gabe ohean sartu naiz eta lotan jarraitu dut.

10:30 direla dio iratzargailuak, esnatu berri naiz eta gelan argia sartzen da leihotik. Etxera bueltatzeko ordua da, gau zoro honen ondoren. Jaiki, nire arroparekin jantzi eta poltsotik koaderno bateko orri batean nota bat utzi diot, esnatzean ezer esan gabe joan ez naizela pentsa ez dezan:

Berandutzen ari zen eta joan egin behar izan dut,
pozten naiz ezagutu izanaz, ikusiko gara!
P.D.: Goraintziak zure pisu kideari.