Josuren gelara sartu eta korronte elektriko batek gurutzatu zidan gorputza. Gela nahiko xarmanta zen,paper mukuruez beteta zegoen baina ez zegoen zikina. Paretetan, emakume eta gizonen organo sexualen esplikazioa eta muskulu ezberdinen mapa zegoen, baita sexuari buruzko poesia labur bat. Liburu ugari zeuden apaletan, sexuaren mundu ezberdinetako liburuak: Kamasutra, sexu tantrikoa, dominantzia eta sumisioari buruzkoak, minaren gozamena, penetrazio multipleak, emakumearen orgasmo ezberdinak… Erdiak ez nituen ulertzen!
Josuk bere parean esertzeko eskatu zidan. Ni leku guztietara begiratzeari utzi eta berari begiratu nion. Bere begiradak ez zidan lizunkeriarik transmititzen, baina ni, ez dakit zergatik bero-bero nengoen. Gizonekin nuen segurtasun sexuala desagertzen zihoala nabaritzen nuen. Ezjakintasun horren aurrean, ni gizon guztiak eskatu zidatena emateko prest nintzela jakinarazi nahi nion. Bildots baten begiradaz begiratu nion, gizonei txoro jartzen ziela jakinda. Boligrafoa ahora sartu eta berekin jolasean hasi nintzen, berari begiratzen jarraituz. Bere begirada konfiantzaz eta beste zerbaitez beterik zegoen. Egitan, hiltegirako bidean zihoan antxume beldurtu bat ikusiko bazuen bezala. Ezina zen, bere begiak zutena. Ezin zuela antxumea hiltegirako bidetik atera, hori nire lana zelakoan. Gero eta konfiantza gutxiago neukan nire erlazionatzeko eran, baina gero eta beroago nengoen, Nolatan? Ziztada bat nabaritu nuen buruan, gutxiespenaren mamua sentituz. Nabaritzen nuen berak ez zuela nire maitatzeko modua onartuko, zerbait faltako bazitzaidan bezala… nahikoa ez nintzalakoan edo…
Nire begirada lurrera jaitsi zen, lotsa eta haserrea sentituz. Nolatan ukatzen ahal nau gizon honek? Txikitxoa da, nahiko itsusia, heldua…
-Maite- Hasi zen- Ikusten dut nola erlazionatzen zaren gizonekin. Esperientziagatik esaten dizut, sexu hutsa eskaintzen baduzu, sexu hutsa jasoko duzu beti. Laguntzeko gaude hemen.
Oso serio zegoen. Hasieran, bere begirada hartza baten kobazuloaren sarrera bezalakoa zen,oso basatia. Ondoren, ur jauzi bat ikusi eta nabaritu nuen, bere urez bustitzen zidan azal biluztua,naturaren freskura nabarituz. Bere begiek, ez zidaten gezi bat bezala zeharkatzen, haizea bezala, ahotik, begietatik, sudurretik sartzen zitzaikidan, nire barrunbe guztiak kitzikatuz. Bere hitzek tomate baten antzera margotu zidaten aurpegia, gorputzetik milaka kalanbretxo nabaritzen nituen bitartean. Baina ezin nuen bere begirada erantzunik gabe utzi. Hori izango bazen bezala esateko zuen garrantzitsuena.
-Erlazioak, bikoteka dantzatzen diren dantzak bezala dira. Bakoitzak bere lekutik, erritmoa akonpasaturik jarraitzea, eramaten, eramana izaten edo inprobisatzen. Erlazioetan hirurak batera egin behar dira, konpentsatua egonda dantza polit bat sortuz, begira.
Altxatu egin zen, paperezko mukuru batzuk bildu eta eskua zabaldu zidan. Bere begirada irentsi eta altxatu nintzen. Orduan, irrati antzeko baten botoi bat sakatu eta musika lasai baina dantzagarri bat entzun zen. Josuk,nire ezkerreko aldakan jarri zuen eskua, oso leun,Beste eskua zabalik zuen, niri eskainiaz.
Bere eskua hartu eta dantzan hasi ginen, mantso mantso. Nik belaunak dardarika nituen,bere kontaktua nuen nire gorputzeko ataletatik sekulako korronte elektrikoak atera zitzaizkidan nire bihotzerantz. Bat batean, korrontea nire bihotzetik uterora jaitsi zen, hauen bien arteko lotura sentituz eta gozatuz. Aluzinatuz! Ia birrintzen naiz bertan… bere begiei ihes egin nien, ia korritzearen sentsazioari ihes egin nahian, disimulatuz behintzat…
Orduan, txirrinak jo zuen,ni bere hankekin muturkatu eta erori behar nintzela ikusita, Josuk lagundu nahian titi bat ukitu zidan.
-Barkatu Maite! Ez da nire intentzioa izan!
Motxila hartu eta mailukada bat eman izan balidate bezala atera nintzan hortik.
Ez nintzen berriro bueltatu unibertsitate horretara. Herritik joan nintzan orduan. Atzerrian urte ugari pasa nituen, bizirik irtetea eskertzen dudan histori asko bizituz. Sexuaz gozatu nuen ere, plazeraren unibertsoa nire aurrean zabalduz, bide ezberdinez betetako unibertsoa.
Oriora bueltatu nintzanean, ez dakit zergatik, kaka bezala mozkortu nintzen. Ikasten nueneko mutil bat ikusi nuen. Txupito batzuetara gonbidatu ninduen eta konturatu orduko, nire pisuaren atarian geunden. Atea irekitzen nengoela, berak ipurdia eta titiak ukitzen zizkidan, lepoa jaten zidan bitartean. Ez zitzaidan gehiegi gustatzen egia esan… Barnean, ohera bota eta biluztu ninduen. Ni buruz behera etzanda nengoen, Bere belaunak nire aldaken parean ipini zituen eta urduritasunez, ipurdia kanporantza atera zidan, alua pixka bat irekiz. Nire besoa bizkarraren kontra eutsi zidanean, zezen baten antzera, bere adarra barruraino sartu zidan, panpin bat izango banintz bezala astinduz.
Hasierara iritsi garen arte…
Ez dakit non egon nahi duten harremanetan baina orain badakit hau ez dudala nahi. Ez dakit, niri horrelako astakeriak egin dizkidaten pertsonak zer diren baina badakit nik ez dudala hau merezi, ez daukadala ezerren errua! Ni ez naiz inor baino gutxiago eta denen errespetua merezi dut! Eta gizon nazkagarri, putakume eta maltratatzaile guztiak komunetik bera erori daitezela, eternitatea soberakinen putre-fakziozko eremuan pasatzeko!Hil daitezela…!
Denbora pasatu dut, negarrez, tripak usten oihuka, gauzak puskatuz… Barruko errabia eta ustelkeria guztia mundura bueltatuz, hartu nuen lekuan utziz. Nik ez dut amaren berdina eginen. Ulertzen dudan arren… Niri horrelako gauzak egin diezadaten uzten badut, nola saihestuko nuke nire alabari egitea… Konturatzen naiz, nik nahi dutena jakin behar dudala, hori eskatzeko eta ematen ez didatenak, nire bidetik kendu!
Telefonoa hartu eta ama deitu dut. Kafe bat hartu nahi zuen galdetu diot eta honek, irrikitan bezala, baietz esan dit. Eskegi eta 10 segundu burru Josuren zenbakia lortu dut.Markatu eta deitu.
-Bai…?
-Kaixo Josu, Maite naiz…
-Maite! Aspaldiko! Zer moduz zaude?
-Ongi, galdetu nahi nizun… ea dantza klase batzuetara joan nahiko duzun… nerekin…
-…Maite… neretzako plazera izango da zurekin dantza klasetara joatea, nahi duzunean.
-(negarrez) Gauza asko kontatu behar dizkizut…
Ordutik aurrera, astean hirutan behintzat gelditzen gara ama eta biok, kafea hartzeko eta hitz egiteko. Sakon eta zabal hitz egiteko.
Josurekin, 5 hilabete dantzatzen eta gelditzen pasatu eta gero, behingoan ausartu naiz nire etxera etorri nahi duen galdetzera. Txisteak kontatuz, irrika ailegatu gara etxera. Sartu eta oso etxe polita daukadala esan nau, ni gorrituta, emozioz goraino, ardo bat hartu nahi duen galdetu diot. Bi kopa bete eta bat berari eskainiz, kopak beren artean txiskatu ditugu, elkarri begietara begiratuz. Nire oinetatik bururaino sua igo da momento horretan, ni irakiten utziz. Oraingoan ordea, banekien zer gertatzen zen; nik nahi nuena.
Ardoa mahian utzi eta bere aurpegia arnastu arte hurbildu natzaio. Aurpegiak, ia ukitzen zirela genituen baina lasai geunden, gozatzen. Orduan, nire ezpainak bereen kontra kolpatu ditut. Segidan, bi ahoak nahastu egin dira, bien arteko dantza bat sortuz. Bata bestearen barrura sartuz eta ateraz, jaten eta jaten utziz. Gelditu eta begietara begiratuz, nire alua inoiz baino gehiago bustiarazi du, ikaragarria! Orrotxo bat atera zait gozamenaren gozoaz. Berak ulertuko bazidan bezala, sofan etzanarazi eta lepoa musukatzen hasi zait, suabe, belarrira igoz, janez, jaitsiz… Neukan alkandora kendu eta azala trapurik gabe, gordinik ikusi nauen leku guztietan musukatu nau. Arropa guztia kentzerako, nire gorputzeko milimetro guztiak musukatuak utziz.Bere arropa, poliki kentzen hasi da, niri begiratuz. Gero, nire oinetatik gora igotzen hasi da, hanka tartera ailegatu den arte, dena musukatuz, laztanduz… Iritsi denean, bere mingain beroa nire aluarekin urtu da, nire sutea handituz, kontrolik gabe utziz. 2 alditan korritu naiz,10 minutu iraun duen alarma gorri horretan. Altxatu eta muxu bero bat eman nau ezpainetan. Mundura bueltatuko banindu bezala, bere kiderra sartzeko eskatu diot. Berak, nondik gustuko nuen galdetu dit. Irribarre egin diot eta bera nire barrura iristen den edozein zulotik nahi dudala esan dion. Irribarre egin dugu. Nere gainean etzan da eta bere zakilarekin jostatuz,nire barrenean sartu du, leun. Lehenik puntatxoa, sarrera ongi berotuz eta aurreko bidea irekiz. 3 alditan sartzen zidan puntatxoa, 4.ean sakonago sartuz. Sofa hondoko mahaian zeuden mahats batzuk hartu ditut orduan, ahora erdia sartu eta beste erdia Josuri eskaintzen nion ,berak batzutan leun,bestetan hartza maitagarri baten moduan jan gaitu. Nire barren guztiak betetzen zituen bulkaldietan iresten nuen nire mahats zatia,barruko sumendiari freskura tanta bat gehitu nahian edo. Horrela jarraitu dugu, mantso mantso. Denborara, bere belaunak nire izterren parera igo ditu, bere izterretan ipurdia apoilatuz eta aldi berean bere izterrak bere oinetan eutsita zituela. Bere oinak,100 metrotako karrera korritzeko prest egongo balira bezala zituen,puntiletan bezala. Ni hanka zabalduekin egonda, eskuez ipurditik pixka bat altxatu nauen bitartean bere zakila paraleloki nire baginan sartu du. Mugitzen hasi da, nire g puntua zuzen-zuzenean kolpatuz. Barruko uren kolpaketa entzuten hasi da. Itsasoko olatuak nire barnean puskatuko balira bezala, bere sarketen konpasean, joan etorrian. Bulkaldi bat barruraino egin eta atera egin du erreminta, bere atzetik sekulako isuri pila ateraz, nirea zen! 2-3 alditan eiakulatu dut berriro ere… Erdi trantzean egon gara, plazeraren drogan murgilduta. Ordu ugari pasa ditugu sofa horretan,mundu honetatik at. Azkenean, birrindu da Josu, askatasun zaporea zeukan txorrotada bero bat nire ahoan utziz. Berari begiratu eta dena irestsi dudan bitartean, nire pikutik tragatutako Josuren hazi aina nektar atera zait. Elkartu eta muxuz garbitu nau.
Josurekin errespetua, maitasuna, adorea, plazera eta nire pertsonarik gustukoena ezagutu dut. Esan dion, hartza bateri eztiak erakartzen dion bezala dela berarekin sexua, inorekin baino milaka aldiz gehiago gozatzen dudala. Ala ere, nik gehien maite dudana, nire ezti gogokoena, berarekin dantzatzea dela onartu diot. Horrela, Plazeraren unibertsoko bideak elkarrekin ibiliz, dantzatuz Joan gara… Bizitza bizituz pasatuz.