Gizon misteriotsua

Egunero bezala, arratsaldeko 6etan Eunate autobusaren zain zegoen bere bulegoaren aurrean. Autobusaren zain zegoen bitartez, txakurrarekin paseatzen ikusi ohi zuen. Ez    zekien    bere    izena.    Ez    zekien    non    bizi    zen.    Ez    zuen    ezagutzen. Baina, lau hilabete zeramatzan txakurrarekin paseatzen, beti ordu berean. Hasieran, txakurrari erreparatu zion, tecker beltz bat lepoko gorri batekin. Baina egunak joan ahala, bere jabea arretaz begiratzen hasi zen. Gizon beltzaran bat, oso dotorea, ile kizkurra, gorputz ikaragarria eta irribarre xarmagarria zuena. Irrikaz egoten zen etxera joateko ordua iritsiko, arnasarik gabe uzten zuen gizon horri ikusteko. Ezin zion begiratzeari utzi autobus geltokiaren aurretik pasatzen zen bakoitzean.

Etxerako bidaian harengan bakarrik pentsatzen zuen. Bere teckerra paseatzen ari zen gizon misteriotsu horrengan. Ezin zuen burutik kendu. Baina ez zuen ezagutzen, eta ez zekien ezer berari buruz. Egunak aurrera zihoazen, hilabeteak aurrera zihoazen eta Eunatek ezin zion ezer esaten.

Eunatek 8 urte zeramatzan publizitate agentzia batean lanean, eta behin, bezeko batek Gabonetarako publizitate-kanpaina diseinatzeko eskatu zion. Goiz hartan bertan, bezeroaren jostailu-dendara joan behar zuen; izan ere, publizitate kanpaina prestatu behar zuen. Dendara iritsi zenean, ezin zuen sinetsi, han zegoen egunero Teckerrarekin ibiltzen den gizon erakargarria. Eunate arnasarik gabe geratu zen eta hankak dardarka hasi zitzaizkion. Gizon erakargarria hurbildu egin zitzaion eta dendako nagusi gisa aurkeztu zen. Eunateri kosta egin zitzaion esaten ari zitzaion horretan kontzentratzea. Beti pentsatzen zuen aurrez aurre zuela hain gogoko zuen gizona.

Publizitate kanpaina bat egin behar zuen bere ametsetako gizonarentzat! Zoriontsau zegoen!

Agurtu zirenean, eskua eman zion, eta ezin zion askatu. Bere eskua ukitzen ari zen, oso gertu zeukan eta momentu horretan munduko emakumerik zoriontsuena zen. Azkenean bere izena jakin zuen, Jon zuen izena, jostailu-dendaren jabea zen eta berarekin lan egin behar zuen denboraldi batez. Eunate urduri zegoen. Baina arreta jarri behar zion esaten ari zitzaionari.

Ordu erdi geroago, elkarri eskua emanez agurtu ziren berriro. Orduan, Eunatek ohi baino luzaroago eutsi zion eskuari, berriro ez zuen askatu nahi, eta ezin zion begietara begiratzeari utzi. Begi berde, sakon eta ederrak. Astebetean prestatu behar zion kanpaina. Eunatek ez zekien gai izango ote zen, bere ondoan zegoela senti baitzezakeen. Azkenean, izena jar ziokeen. Jonen ondoan zegoen, bere ametsetako gizonaren ondoan. Eunate ametsetan itzuli zen bulegora. Hodei batean egongo balitz bezala. Tokatu zitzaion, berarekin hitz egin zuen, azkenean ezagutu zuen. Baina orain, errealitatera bueltatu behar zuen, eta ordura arte egindako kanpainarik onena prestatu egin behar zuen. Bere bizitzako gizonari kanpainarik onena eman nahi zion.

Arratsalde hartan, 18: 00etan, autobuseko geltokian zegoen, eserita, gizon hori bere txakurrarekin berriro ikusteko irrikaz. Agertu zenean, beste begi batzuekin begiratu zion. Gizon hartaz maitemintzen ari zen, ia ez zuen ezagutzen, baina ezin zuen burutik kendu.

Bat-batean Jonek autobusaren geltokira begiratu zuen Eunate bertan eserita zegoenean. Eta bien begiradak gurutzatu egin ziren gurutzatu zitzaizkion. Elkarri begiratu zioten. Eunate gorritu egin zen. Ez zuen espero begiratuko zionik. Minutu batzuen ondoren, Jon hurbildu egin zitzaion. Ezagutu zuen. Eunatek ez zekien zer esan. Begira-begira geratu zitzaion. Jon beragana hurbildu eta maitekiro agurtu zuen. Haien artean kimika zegoen.

Jonek Eunateri ikusteaz eta bere publizitzate-kanpaina ona izatea espero zuela esan zion. Eta bere publizitate-kanpaina ona izatea espero zuela. Astebete barru ikusteko irrikan zegoela. Eunatek begietara baino ezin zion begiratu eta ezin zuen ezer esan

.Orduan Jonek agurtu egin zuen eskua berriro emanez, eta oraingoan denbora gehiago iraun zuen. Begietara begiratzen zioten elkarri. Zerbait gertatzen ari zen haien artean. Autobusa iritsi zen, eta Eunatek alde egin behar izan zuen. Biharamunean, gauza bera gertatu zen berriro, elkar ikusi, elkarri begiratu, elkar agurtu, eta Eunatera zeraman autobusa iritsi zen.

Hirugarren egunean, Jon autobuseko geltokira hurbildu zen Lagun izeneko txakurrarekin, eta Eunate gonbidatu zerbait hartzera gonbidatu zuen. Eunatek ezin zuen sinetsi gertatzen ari zena, Jonek berarekin lasai egoteko aukera eman dio. Gonbidapena onartu eta terraza batera joan ziren. Biek bi garagardo bana eskatu zuten eta zerbitzaria etorri bitartean ezin zioten elkarri begiratzeari utzi.

Garagardoak hartzera joan zirenean, eskuak elkar ukitu zuten. Txinpartak jauzika ari ziren, elkarri begira. Begira, begirada izugarri biziarekin. Jonek esan zion Eunateri oso erakargarria iruditzen zitzaiola. Eunatek aitortu zion ikusi zuela geltokitik, eta Lagunekin zihoanean erreparatu ziola. Erakarpena oso handia zen. Jonek esan zion ea gero paseo bat eman nahi zuen. Eunatek baietz esan zion. Garagardoa bukatu eta gero Lagun ondoan paseatzen hasi ziren.Une batean, Jonek gelditu eta Eunateri begiratu zion. Esku bat hartu zion, bestearekin aurpegia laztandu zion. Ile bat jarri zion belarri atzean eta aurpegia laztandu zion berriro.

Jonek musu eman zion, lehenengo musu gozo bat, eta gero beste musu sakonago bat. Elkar musukatzeari ezin utzi, eta, bitartean, Lagun haien ondora saltoka egiten ari zen etengabe. Musu luze grinatsua. Gero begietara begiratu eta barre egiten hasi ziren. Jonek aurpegia laztandu zion berriro, eta Eunateri esan zion ea etxera lagundu nahi zion ala berera joan nahi zuen. Eunatek ez du zalantzarik egin. Jonen etxera joan nahi zuen, ez zuen harengandik inoiz aldendu nahi. Jonen etxeko atea ireki bezain laster, musuka hasi ziren, Jonek Eunateri gorputzean laztan egin zion, alkandora kendu zion eta bularrak laztandu zizkion, gogor musu ematen zion bitartean. Gero Eunatek jertsea kendu zion Joniri, biziki laztantzen ziren. Gero arropa guztia erantzi zuten, hantxe, zutik ate ondoan. Han bertan maitatu zuten elkar, gero Jonen gelara joan ziren, eta han elkarri plazerra ematen jarraitu zuten.

Bat-batean, Eunatek norbait astintzen ari zitzaiola sentitu zuen, baina ezin zitekeen, Jonekin zegoen ohean, elkar maitatzen. Begiak zabaldu eta autobuseko geltokian lo geratu zela ikusi zuen, eta andre bat esnatzen ari zela. Amets bat izan zen. Ez zuen maitasunezko gau batez gozatu, eta ez zuen txakurraren gizon misteriotsu hori ezagutzen.