Arratsalde euritsu eta grisa zegoen kalean, euri tantek etxeko kristalak eta metalezko xaflaz egindako korten teilatuak kolpatzen zituzten, soinu durunditsu eta goxoa ateraz. Aitanak, XXL neurriko kamiseta darama eta horren azpian zetazko kulero urdin bat. Neu, aldiz, pijama leun eta koloretsua, baina, hala ere, hotz naiz.
Gorputza berotzeko, fruitu gorriz egindako te beroa hartu eta Aitanaren pare parean etzan naiz, neure burua haren hanken artean jarrita. Tximistek egongela osoa argiztatzen zuten bakoitzean, Aitanaren profila azaleratzen zen. Tonto bezala bere gorputzaren atal guztiak behatzen hasi naiz. Hasieran ez da konturatu pelikulan erabat murgilduta baitzegoen, baina neure begirada sentitu duenean…
- Gustatzen zaizun zeozer aurkitu duzu?- esan zidan xuxurlaka.
- Bai, noski, ez al zara inoiz konturatu titi borobil eta perfektuak dituzula?- esan nion, titiburuak laztantzen nizkiola.
Bi urtez neskalagunak izan arren, Aitana oraindik ere gorritu egiten zen horrelako piropoengatik, baina ez zen lotsa sentitzen zuena beroa baizik. Pelikula bigarren plano batean geratu zen arren, ez genuen telebista amatatu.
- Zu ez zara labur geratzen, zure berde koloreko begiek beti gustatu izan zaizkit begirada sakona eta misteriotsua daukazu eta.- adierazi zuen bere eskua nire sabelaldetik behera eramanda.
Konturatu gabe bero bero geunden eta sexu aurretikoak hasita geneuzkan. Gorputzak berotzeko ez genuen gehiegi behar, azkar berotzen baikara eta larrua jotzea berebizi gustatzen zaigu. Bere titiak laztantzeari utzi eta bere gainean eseri nintzen haren aurpegia aurrez aurre izanik.
Bi eskuekin Aitanaren burua nire ezpainetara hurbildu nuen mihiek elkarren arteko dantza egin zezaten. Mihi musuak ematen genituen bitartean, Aitanaren besoek nire ipurdia gogor oratzen zuten gorputzak elkar lotzen zituen heinean bi potxotxak topo egin arte.
Tenperatura igotzen hasia zen eta Aitanak pijamaren prakak kentzen saiatu da animalia basati baten antzera, baina lortu duen gauza bakarra neu lurrera botatzea izan da. Bertan prakak ondo kendu eta haren leporantz bideratu dut koska.
Orain neu daukat kontrola, lepoan behin eta berriz koska egin diot eta libre neukan eskuarekin titiak ferekatzen ibili naiz. Aitanak bat-batean bultza egin dit eta zutunik jarri da. Energia handiz besoetan hartu eta logelara eraman nau bahituritzat, egongelako mahaian erdizka dagoen tea utzita.
Lortutako sexu nahiak hutsal ez daitezen presa handiz bata besteari geratzen zitzaizkigun arropak kendu eta ohe barruan sartu gara. Ohea eszenatokitzat hartu eta Aitanak bondage-ko kordak erabiliz, indarrean oheko lau izkinetara lotzen saiatu nau.
Erresistentzia jarri arren, berak neu baino indar handiagoa izanik, borroka galdu dut bere gorputza nirearen kontra jartzean. Sokak jartzen zizkidan bitartean, konturatu naiz bere motxina bustita zegoela, fluxu beroa neure sabelaldetik zeriolako. Egin nezakeen gauza bakarra neure aurpegiaren kontra zeuden titiak edoskitzea izan da. Aitanak plazer zizpuruak bota egin ditu bularrak dastatzen nizkiola.
Plazerrari eutsi eta ohera lotzen amaitu du. Oinetatik eta besoetatik sokaz beterik nengoela, begiak tapatzeko zapi bat hartu eta buruaren inguruan lotu dit. Neure gorputz osoa agerian eta babesgabe utzita, bere eskuak gorputz osoan zehar sumatu ditut. Harrapakin beldurtia harrapakaria zer egingo duenaren esperoan, baina kasu honetan, begiak estalita izanda.
Bat-batean hotz zegoen zeozer bular-muturretan igurtzi zidan. Usainagatik txokolatea zela iruditu zitzaidan, hala ere, gogoeta burutik azkar joan zitzaidan titiak bizitasun handiz zurrupaka hasi zenean. Plazerrari eutsi ezinik, hasperenka hasi eta baginatik fluxua ateratzen zitzaidala nabari nuen.
Bustita nengoela zera esan zidan:
- Gure laguntxo morea ateratzea nahi duzu?- esan zidan belarrira xuxurlaka tonu kokinean.
Hitzik esan gabe burua gorantz eta beherantz mugituz baietza eman nion. Arneseko zakil bikoitzaren paketea irekitzen entzun nuen, haren kexua sartzen zuenean eta gero, isiltasun handia. Okerrenaren beldur nintzen, ez zidan erantzuteko denborarik eman. Konturatu nintzenerako, bere aldakaren laguntzaz zakila nire baginan sartzen ari zen. Zakila neure baginaren pareta geldo sartzen zelako sentipena neukan barruraino sartu zen arte.
Bere eskuak nire titiak ukitzen zituen bitartean zakila barrura eta kanpora ateratzen zuen dantza erritmikoa sortuz. Hasieran geldo. Bion arnas bizkorra gailendu zen. Hasperenka hasi, gero eta oihu zaratatsuagoak.
Orgasmoaren tontorrera azkarrago eta intentsitate handiagorekin iritsi nezan, Aitanak gau- mahaitik zeozer hartu eta aparatuaren botoia sakatu orduko, hortzetako eskuila elektriko zaharra zela jakin nuen. Asmo bihurri eta gaitzustean Aitanak hortz-eskuilaren burua klitorian jarri zidan zakila baginaren barru-barruan neukala.
Animalia basati baten antzera, arnasestuka eta garrasika hasi nintzen. Ohetik ihes egiteko gogoekin eta aldi berean orgasmoaren tontorrean hegan egiten. Neure gorputza plazerraren plazerrez zegoen. Aztoratuta, klitoriak sortarazten zidan gorputz osoko korronte elektriko kontrolaezina nabaritzen nuen. Ilea nahasita, gorputza tente, aldakak gora parabola bat eginez, gorputz osoa izerditan blai, begiak zuritan eta Aitana bero-bero neure orgasmoaz disfrutatzen.
Hortzetako eskuila bateria gabe geratu eta Aitana nigana hurbildu bezain laster sokek uzten zizkidaten mugimenduekin hankekin bere gorputza inguratu nuen. Sokak askatu ondoren, bata bestearen gainean geratu gara, lasai, geure bihotzen taupada bizkorrak entzuten eta bestearen gorputza hatzamarren pasadaz aztertzen.
Biak lasaitu bezain pronto Aitanaren txanda izan da, baina dutxan, hari gehien gustatzen zaion tokian.